Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Euskal eragile publikoek lankidetza-arloan duten harremana areagotu

Eremua: Aliantzak
17 Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

“Euskal lankidetza garapenaren nazioarteko testuinguru berrian: azterketa eta proposamenak tresnen markoari, agenteei eta partaidetzako eta elkarrizketako guneei dagokienez" azterlana argitaratu da, eta euskal lankidetza-ereduaren berrikuspen eta eguneratzeari buruzko eztabaidan ekarpen bat egitea du helburu.

2019/01/08 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

II Heziketa Topaketa. Estrategia eta praktika barneratzaileak: hurbilketak eta esperientziak.

2018.ko azaroaren 9an Heziketa Topaketen bigarren edizioa egin da. Topaketa horiek hezkuntzaren munduko eragileen eta GGKEen arteko topaketa eta trukerako gune bat dira, metodologiei buruzko esperientziak partekatzeko eta metodologiak gaineratzeko ikaskuntzak, orientabideak eta erreferentziak sortzeko. Saioan parte hartu dute erakunde publiko, sozialen eta hezkuntza eragileen 80 ordezkarik baino gehiagok.

Topaketa horiek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren (GLEA) ARAR 2017-2020 Ekintza Planaren barnean daude bilduta, plan horrek (H)ABIAN 2030 gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren estrategian onartutako konpromisoei erantzuten baitie.

2019/01/10 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

Uraren eta saneamenduaren arloko erakundeen arteko ekimena

Euskadiko lankidetzako eta uraren erakundeek erabaki dute indarrak batzea, Erdialdeko Amerikan uraren eta saneamenduaren arloko lankidetzako programa abian jartzeko, El Salvadorreko eta Costa Ricako erakunde pareekin antolatuta. Ekimena aitzindaria da; izan ere, Euskadik, El Salvadorrek eta Costa Ricak esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzen lankidetzan jardungo dute, eta prestakuntza-ekintzak eta lankidetza teknikoa garatuko dituzte. Gainera, programaren bidez, uraren eta saneamenduaren azpiegiturak hobetuko dira Anamorós eta Yucuaiquín (El Salvador) udalerrietan.

Ekimen honen helburua, Euskadiko Garapenerako Lankidetzaren Erakundeen arteko Batzordean sortu den akordioarena, bikoitza da. Batetik, El Salvadorreko Anamorós eta Yucuaiquín udalerrietako uraren eta saneamenduaren giza eskubidea bermatzen lagundu nahi da; eta, bestetik, Costa Rican eta El Salvadorren uraren eta saneamenduaren zerbitzuen estaldura kudeatzeko eta hobetzeko gaitasunak sendotzea planteatzen da, lankidetza teknikoko modalitateen bitartez.

 

Berria
2018.eko ekainak 07
Euskadik aholkularitza teknikoa eman eta ur eta saneamenduko azpiegiturak hobetuko ditu Erdialdeko Amerikan
2019/01/10 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek, hiru hiriburuetako udalek eta Euskal Fondoa erakundeak, Euskal Lankidetza Publikoaren Ataria aurkeztu dute. Webgune berri horren bidez, Euskadin garapenerako lankidetza publikoaren ikuspegia edukiko dugu. Horren bidez, konpromisoei, proiektuei eta horien aurrekontuari eta kokapen geografikoari buruzko informazioa eskura daiteke. 2014tik 2017ra, garapenerako euskal lankidetza publikoa mundu osoko 79 herrialdetara iritsi da; 2.300 proiektu inguru garatu dira eta 230 milioi euro baino gehiago bideratu dira.

Berria
2018.eko azaroak 30
Euskadik atari bateratua izango du Euskal Lankidetza Publikoaren inguruan
2019/01/10 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

Elkarren segidako 26 urtez, Gazteria Zuzendaritzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren bidez gazteek lankidetza ekimenetan parte hartzea ahalbideratu dute.

 Zehazki, 2018an ehun gaztek Afrika, Asia eta Amerikan laguntza eman dute ur eta sanemaneduan, haurren hezkuntzan, emakumeen boteretze eta prestakuntzan, azpiegituretan, osasun prestakuntzan, nagusiei arretan eta hezkuntza zentruen antolaketan.

 

Berria
2018.eko urriak 28
Artolazabalek Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako gazteak eta GGKEak “kultura-aniztasunaren balioak sustatzera” animatu ditu, “gure egungo gizartea definitzen baitu horrek”
2019/01/10 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia