Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Oroimen historikoaren arloan, zehaztu oroimen historikoaren egia argitzeko eta euskal erakundeek aitortzeko eta biktimei ordaina emateko prozesu baten edukia

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017/01/30. Iñigo Urkullu lehendakariak Elgoibarren Elgoibarko Olaso hilerriaren ondoan kokatutako Duintasunaren Kolunbarioa.inauguratu zuen.

http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/36426-columbario-para-honrar-memoria-dignificar-ejemplo-quienes-dieron-vida-defensa-democracia-libertad?track=1

2018/01/14 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2017/03/05. Matxitxakoko batailan hil ziren pertsonak omendu eta oroitzeko ekitaldi bateratua egin zen.

http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/37162-gobierno-destaca-papel-las-mujeres-marina-guerra-auxiliar-euzkadi-aniversario-batalla-matxitxako

2018/01/14 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2017/03/30. Durangoko bonbardaketaren 80. urteurrena zela-eta oroimen-ekitaldia antolatu zen, eta Lehendakariak bertan parte hartu zuen.

http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/37810-lehendakari-asistido-acto-recuerdo-por-aniversario-del-bombardeo-durango

2018/01/14 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2017/04/25. Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena oroitu eta omentzeko ekitaldiak egin ziren.

Berria
2017.eko apirilak 25
Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenean Eusko Jaurlaritzaren memoria historikoarekiko “oroitzapena, gaitzespena, aintzatespena eta konpromisoa” eskatu du Josu Erkorekak
2017/11/20 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2017/05/24. Santurtzin duela 80 urte EAEko portu desberdinetatik gerratik ihesean ontziratu behar izan zuten 20.000 haurrak oroitu eta omentzeko ekitaldiak egin ziren.

http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/38874-josu-erkoreka-clama-por-manana-sin-guerras-personas-refugiadas-durante-homenaje-quienes-hace-anos-tuvieron-que-huir-guerra

2018/01/14 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2017/06/28. Memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko 2017an diru-laguntzak eskatzeko ebazpena argitaratu da.

EHAA xedapena
2017.eko ekainak 28
EBAZPENA, 2017ko ekainaren 14koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariarena, memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena, 2017. urterako.
2018/07/04 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2017/09/26. Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiekin eta bi lurralde historikoetako Udalekin lankidetza-protokoloa onartu zen Burdinezko Hezia zaindu eta balioa nabarmentze aldera.

2018/04/10 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2017/09/30. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak erakunde-ekitaldia antolatu zuten, Iñigo Urkulllu Lehendakariaren eta Uxue Barkos Presidentearen parte-hartzearekin, Gurs-eko (Frantzia) kontzentrazio-esparrua zegoen lekuan, bertan egondako Euskadiko eta Nafarroako 6.500 pertsonetik gora ekarriz gogora eta esker ona adieraziz.

http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/41060-euskadi-navarra-recuerdan-las-personas-exiliadas-campo-gurs-reconocen-lucha-por-libertad-democracia?criterio_id=989184&track=1

2018/01/14 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2017/10/16. Tropa frankistek filiazio politikoagatik edo sindikalagatik 1937an Santoñan exekutatu zituzten gudariak eta milizianoak gogora ekartzeko ekitaldia Lehendakariaren parte-hartzearekin.

http://www.irekia.euskadi.eus/eu/web_tv/9588-lehendakariak-1937an-santonan-fusilatu-zituzten-gudari-eta-milizianoak-ekarri-ditu-gogora-eta-esan-errepresioak-dituela-ezabatzen-pertenentzia-sentimenduak-eta-ideia-politikoak-ere?criterio_id=989183&track=1

2018/01/14 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2017/11/07. Ebazpena, 2017ko urriaren 27koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko diru-laguntzen 2017ko deialdia ebazten duena.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2017/11/1705316e.shtml

2018/01/14 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2017/11/27. Barakaldon Memoria Plaza erakusketa ibiltaria inauguratu da, 2017an honako euskal udalerrietatik igaro ondoren: Getxo, Lasarte-Oria, Gernika-Lumo, Santurtzi, Portugalete eta Sestao.

2018/07/04 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2018/03/16. Euskadik, Nafarroak eta beste 11 autonomia-erkidegok gehiagok konpromisoa hartu dute memoriarekin, sakontze demokratikorako tresna gisa.

2018/07/04 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2018/05/08. 2018. urterako diru-laguntzen deialdia memoria historikoa berreskuratzeko eta sinbologia frankista kentzeko proiektuentzat.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018002664

Berria
2018.eko maiatzak 08
Memoria Historikoa berreskuratzeko eta sinbologia frankista erretiratzeko proiektuetarako 132.000 euroko laguntzak onartu dira (Gobernu Bilera 2018-05-08)
2018/07/04 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2018/04/17. Eusko Jaurlaritzak Duintasunaren Kolunbarioan DNA programaren bidez identifikatutako lehen pertsona hobiratu du.

Berria
2018.eko apirilak 17
Eusko Jaurlaritzak Duintasunaren Kolunbarioan DNA programaren bidez identifikatutako lehen pertsona hobiratu du
2018/11/04 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2018/08/28. Memoria demokratikoa berreskuratzeko ikus-entzunezko ekoizpenak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten da 2018. urterako.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018004386

2018/11/04 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2018/07/18-21. “Cuerpos incómodos: violencia masiva, fosas comunes y necropolítica” izenburua daraman nazioarteko kongresua Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluak (CSIC), Aranzadi Zientzia Elkarteak, UPV/EHUk eta Gogora Institutuak antolatuta. Bere helburua: giza eskubideen urraketei loturik hobi komunetatik gorpuak ateratzeen analisi kritikoaren arloan ematen diren joera nagusiak eta berrienak aurkeztea eta munduko hainbat lekutan gorpuak hobitik ateratzean gertatu diren kasu garrantzitsuenak aztertzea.

Berria
2018.eko uztailak 17
Eusko Jaurlaritzak memoria historikoari buruzko “Cuerpos incómodos” nazioarteko kongresuaren antolakuntzan hartzen du parte
2018/12/09 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2018/09/29. 1937ko udan Limpias-eko (Kantabria) hilerrian ehortzitako Gerra Zibilaren 86 biktima “gogoratzeko eta omenaldi egiteko" ekitaldian parte hartu dute Eusko Jaurlaritzak, Kantabriako Gobernuak eta Asturiasko Gobernuak. Haien familiek inoiz ez zuten inolako informaziorik jaso ehorzketaz.

Berria
2018.eko irailak 26
Limpias-eko hilerrian ehortzitako Gerra Zibilaren biktimak gogora ekarriko dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Kantabriako eta Asturiasko gobernuek
2018/12/09 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2018ko urria. “Emakumea eta Gerra Zibila” jardunaldiak Euskadiko Artxibo Historikoak eta Gogora Institutuak antolatuta, Gerra Zibilean emakumeek izan duten paper aktiboa jendarteratzeko beharrak eraginda.

Berria
2018.eko urriak 04
Emakumeek Gerra Zibilean bete zuten zeregin aktiboari buruzko Jardunaldiak
2018/12/09 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

Lehendakariak familiartekoei entregatu dizkie Zeanurin lurpetik ateratako bost milizianoren gorpuzkiak. Horietako hiru une hartan zeramaten txapako zenbakiari esker identifikatu ziren eta beste biak DNA proba baten bidez. (2019/01/10)

Berria
2019.eko urtarrilak 10
Lehendakariak familiartekoei banatu dizkie Zeanurin lurpetik ateratako bost milizianoren gorpuzkiak
2019/07/09 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren laguntza-lerroa memoria demokratikoa berreskuratzearekin lotutako liburuak argitaratu eta ikus-entzunezko ekoizpenak sustatzeko. Zenbatekoa: 50.000 € (2019/03/05)

Berria
2019.eko martxoak 05
Eusko jaurlaritzak 50.000 euro bideratuko ditu memoria demokratikoa berreskuratzearekin lotutako liburuak argitaratu eta ikus-entzunezko ekoizpenak sustatzeko (Gobernu Bilera 2019-03-05)
2019/04/02 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

Liburuak argitaratzeko eta ikus-entzunezkoak ekoizteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu da, Gerra Zibiletik gaurdaino Euskadiko memoria demokratikoa berreskuratzeko lanentzat. (2019/03/14)

2019/04/08 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

Eusko Jaurlaritzak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Bilboko defentsa-lerroan 1937an erori zen Gudari baten gorpuzkiak berreskuratu dituzte. (2019/06/08)

Berria
2019.eko ekainak 08
Eusko Jaurlaritzak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Bilboko defentsa-lerroan 1937an erori zen Gudari baten gorpuzkiak berreskuratu dituzte
2019/06/15 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskkubideen Gogora Institutuak "Erorien haranera" Euskaditik eramandakoei eta beste erkidegoetatik lekualdatutako euskal herritarrei buruzko txostena helarazi dio Legebiltzarrari. (2019/06/10)

Berria
2019.eko ekainak 10
Gogorak Legebiltzarrari helarazi dio "Erorien haranera" lekualdatutako euskaldunei buruzko txostena
2019/06/18 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak Martzelo Lasaren familiari bere gorpuzkia eman diote. (2019/06/30)

Berria
2019.eko ekainak 30
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak Martzelo Lasaren gorpuzkia bere familiari eman diote
2019/10/21 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek eta gainerako toki-erakundeek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko diru-laguntzen deialdia egiten da 2019. urterako. Zenbatekoa: 60.000.- € (2019/07/02)

Berria
2019.eko uztailak 02
60.000 euroko diru-laguntzak onartu dira memoria historikoa berreskuratzeko proiektuetarako (Gobernu Bilera 2019-07-02)
2019/10/21 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

"Gerra Zibilean eta frankismoan Euskadin izandako giza eskubideen urraketei buruzko Oinarrizko Txostenaren lehen fasea: Gerra Zibilean eta lehen frankismoan izandako hildakoak (1936-1945)" txostenaren aurkezpena. (2019/07/03)

Berria
2019.eko uztailak 03
Gerra Zibilean eta lehen frankismoan (1936-1945) izandako hildakoei buruzko txostenaren ondorioak aurkezten ditu Jaurlaritzak
2019/07/04 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

Euskal Autonomia Erkidegoan 1936-1977 aldian memoria historikoa eta demokraziaren eta askatasunaren aldeko borroka berreskuratu, ikertu eta zabaltzeko proiektu espezifikoak finantzatzeko diru-laguntzak. Zenbatekoa: 71.000.- € (2019/07/16)

Berria
2019.eko uztailak 16
Memoria historikoa berreskuratzeko proiektuetarako 71.000 euroko laguntza onartu da (Gobernu Bilera 2019-07-19)
2019/10/21 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

Gobernu Kontseiluak Memoria Historikoaren Legearen aurreproiektuaren zirriborroaren berri jaso du, eta zirriborro horrekin emango zaio hasiera izapidetzeari. (2019/09/24)

2019/10/21 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia