Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Batera konpromiso-agirian oinarrituta, biktimen eta gizartearen arteko batasuna bultzatzen duten jarduera-lerroak bultzatu, bai eta haren partaidetza etorkizunaren eta bizikidetzaren eraikuntzan ere

Eremua: Bakea
16 Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017/03/10. Terrorismoaren biktimak gizarte- eta erakunde-mailan aitortzeko ekitaldia egin zen Gasteizen, honako lelo honekin: “Memoria eta etorkizuna. Elkarrekin eraiki”. Egun hori Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna izan zen. Lau orduz egon ziren kontzentratuta, etenik gabe, 09:00ak eta 13:00ak bitartean, eta, aldi horretan, erakundeen eta gizartearen ordezkariak (kultura, abokatutza, enpresa-mundua, komunikabideak, unibertsitatea, udalak, aldundiak, Eusko Legebiltzarra edo Arartekoa, besteak beste) txandaka aritu ziren kontzentrazioaren gidari, 15 minutuko txandatan. Biktimek eta biktimen elkarteetako ordezkariek ere parte hartu zuten.

http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/37272-sociedad-vasca-muestra-unidad-torno-reconocimiento-las-victimas-del-terrorismo

Berria
2017.eko martxoak 10
Euskal gizarteak batasuna erakutsi du terrorismoaren biktimekiko begirunearen inguruan
2019/03/20 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2018/03/10. Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela eta, Bilbon erakunde- eta gizarte-errekonozimendurako ekitaldia egin zen, terrorismoaren biktimei elkartasuna adierazteko. Leloa: “Fue injusto. Biktimak eta gizartea elkarrekin oraina eta etorkizuna eraikiz”.

Berria
2018.eko martxoak 10
Euskal gizarteak beren sufrimendua “bidegabea izan zela” aitortu die terrorismoaren biktimei
2018/07/04 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2018/12/07. Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroko Fundazioaren patronatuaren bileran parte hartu zuen.

Berria
2018.eko abenduak 07
Eusko Jaurlaritzak Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioaren patronatuaren bileran parte hartu du
2019/02/26 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2018an, Adi-adian Programa Unibertsitatera heldu da. 16 saio egin dira hiru euskal unibertsitateetan: Deustu, Mondragon eta UPV/EHU. 2014 eta 2018. urteen artean, 14.000tik gora ikaslek entzun dute biktima baten testigantza ikasgelan, 208 saiotan.

2019/02/06 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2019/03/11. Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela-eta antolatutako ekitaldia Donostian, “Bidegabea izan zen. Gizartea eta biktimak elkarrekin oraina eta etorkizuna eraikiz” lelopean.

Berria
2019.eko martxoak 11
Lehendakariak: “Gure bizikidetzaren oraina eta etorkizuna elkarrekin eraiki ahal izateko bidegabea izan zela aitortzea da abiapuntua”
2019/03/20 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia