Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Arrazoi politikoengatiko indarkeriaren ondorioz giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta ordaina emateari buruzko 12/2016 Legea garatu (Eusko Legebiltzarrak 2016ko uztailaren 28an onartua)

Eremua: Bakea
16 Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017-04-24. “12/2016 Biktimen Legea. Giza Eskubideen nazioarteko eskubidea” jardunaldia ospatu zen, Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordeko lehendakari ohia den Fabián Salvioliren hitzaldi eta guzti. Arartekoak eta EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrako idazkaritza teknikoak parte hartu zuten eta Kriminologiako Euskal Institutua (IVAC-KREI), Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua eta Mondragoneko Unibertsitatea lankidetzan aritu ziren.

http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/38208-expresidente-del-comite-ddhh-onu-concluye-que-ley-vasca-reparacion-victimas-ajusta-derecho-internacional

2018/01/18 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2017/06/26. “Balorazio Batzordearen txostena, 1960tik 1978ra bitartean motibazio politikoko testuinguruan gertatutako giza eskubideen urraketei eta bestelako sufrimendu bidegabeei buruzkoa” aurkeztu zen.

Berria
2017.eko ekainak 26
Lehendakariak 1960-1978 aldian Giza Eskubideen urratzeak jasan zituzten biktimen amaierako txostena jaso du Balorazio Batzordearen eskutik
2018/12/09 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2017/09/12. Espainiako Gobernuak 12/2016 Legearen aurka aurkeztutako helegitearen aurka alegazioak aurkeztu zituen Eusko Jaurlaritzak.

Berria
2017.eko irailak 12
Eusko Jaurlaritzak Konstituzio Auzitegiaren aurrean defendatu du 12/2016 Legearen, biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematekoaren legezkotasun osoa (Gobernu Bilera 2017-09-12)
2017/12/23 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2018/06/19. EHAAn argitaratu zen 2018ko ekainaren 12ko ebazpena; horren bidez, jendaurrean jarri da uztailaren 29ko 12/2016 Legeak (Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematekoa) sortutako Balorazio Batzordea eratzen duten pertsonen identitatea.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2018/06/1803151e.shtml

2018/07/04 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2018/07/10. 12/2016 Legearen ondorioz sortutako Balorazio-Batzordearen lehen bilera.

2018/12/09 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2018/07/23. 12/2016 Legearen aurka jarritako Konstituzio-kontrakotasuneko Errekurtsoan Espainiako Gobernuaren atzera egite akordioa.

Berria
2018.eko uztailak 24
Egiteko dauden transferentzien eta Konstituzio Auzitegiko gatazken inguruan Espainiako Gobernuarekin itundutako akordioak “Euskadirentzat oso positiboak” direla adierazi du Eusko Jaurlaritzak
2018/12/09 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2018/10/02. Agerraldia Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordean, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko 12/2016 Legea aldatzeko Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko akordioaren edukia azaldu asmoz.

Berria
2018.eko urriak 02
Jonan Fernándezek Legebiltzarrean azaldu duenez “berme juridikoak indartzea” da Biktimen Erreparaziorako Euskal Legea aldatzeko akordioaren asmoa
2018/12/09 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko 12/2016 Legea, uztailaren 28koa, aldatzeko 5/2019 Legearen, apirilaren 4koa, onarpena. (2019/04/04)

Berria
2019.eko apirilak 04
Biktimak aintzatesteko eta haiei ordaina emateko bidea gaur irekitzen dela azpimarratu du Jonan Fernándezek
2019/05/04 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia