Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Gogoeta kritikoa egin, iraganean giza eskubideen urraketan erantzukizuna edo biktimekiko sentikortasun-falta ekarri duen denari buruz

Eremua: Bakea
16 Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Hausnarketa kritikoa eta bateratua egiteko prozesu bat taxutzeari ekin zaio, terrorismoaren, indarkeriaren eta giza eskubideen urraketen inguruan. Testuinguru horretan, 2017an zehar Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze publikoek behin eta berriro adierazi izan dute terrorismoak eta indarkeriak eragindako kalteak adierazten duen bidegabekeriaren errekonozimendu kritikoa egiteko premia.

2018/01/18 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2018an zehar Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze publikoek behin eta berriro adierazi izan dute terrorismoak eta indarkeriak eragindako kalteak adierazten duen bidegabekeriaren errekonozimendu kritikoa egiteko premia. Horietako jarduera azpimarragarrienetakoa erakunde- eta gizarte-errekonozimendurako ekitaldia egin da, terrorismoaren biktimei elkartasuna adierazteko, Terrorismoaren Biktimen Europako Egunean. Leloa: “Fue injusto. Biktimak eta gizartea elkarrekin oraina eta etorkizuna eraikiz”.

2018/12/09 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia