Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Bizikidetza eta Giza Eskubideen Plana egin eta ezarri

Eremua: Bakea
16 Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017/04/05. Bizikidetza eta Giza Eskubideen 2017-2020 Planaren proposamena jendaurrean aurkeztu zen, eta ekarpenak jasotzeko epea uztailaren 4ra arte zabaldu zen.

http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/37961-gobierno-vasco-presenta-plan-convivencia-derechos-humanos-2017-2020

2018/01/18 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2017/10/11. 2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana onartu zuen Gobernu Kontseiluak.

Berria
2017.eko urriak 10
Eusko Jaurlaritzak “2017-2020 Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana” onartu du 26 ekarpen erantsi ondoren (Gobernu Bilera 2017-10-10)
2017/12/23 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2018/02/06. Gobernu Kontseiluak 2017-2020rako Bizikidetza eta Giza Eskubideen Planaren urteko segimendu-plana ezagutu zuen; bertan, 2017ko kudeaketaren eta betearazpenaren balantzea jaso zen.

Berria
2018.eko otsailak 06
Gobernuak Bizikidetzako eta Giza Eskubideetako Plana, iaz onetsi zenetik, neurri handian bete dela egiaztatu du
2018/06/29 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2019/01/22. 2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren Sailarteko Batzordeak Planaren urteko jarraipen-txostena onartu zuen. Bertan, 2018ko kudeaketaren eta betearazpenaren balantzea jasotzen da.

2019/02/06 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2019/02/05. Gobernu Kontseiluaren akordioa Eusko Jaurlaritzaren 2017-2020 aldirako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren jarraipenaren urteko txostenaren berri izateaz. Txostenean 2018an jaso diren ekimenen kudeaketaren eta betearazpenaren balantzea jasotzen da, bai eta 2019rako erronka nagusiak ere.

Berria
2019.eko otsailak 05
Gobernuak 2018rako Bizikidetzako eta Giza Eskubideetako Planean aurreikusitako ekimenen betearazpen-maila altua izan dela egiaztatu du (Gobernu Bilera 2019-02-05)
2019/02/26 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia