Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimentzako arretaren efizientzia eta efikazia bultzatu, erakundeen arteko koordinazioaren bidez

Eremua: PERTSONAK
5 Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

JARRAIPEN BATZORDEA Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II akordioarena.

28/6/2017: Indarkeria jasaten duten emakumeen arretarako erakundeen arteko II Akordioaren jarraipen batzordearen bilera

18/12/2018: Gaur goizean EAEn Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei arreta hobea egiteko Erakundeen arteko II Akordioaren Jarraipen Batzordea bildu da Emakunderen lehendakaritzapean.

5/7/2019: Emakundek indarkeriaren biktima diren emakumeen eskura dauden baliabideen eta zerbitzuen mapa geolokalizatua aurkeztu du gaur goizean bildu den EAEn Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei arreta hobea egiteko Erakundeen arteko II Akordioaren Jarraipen Batzordearen bileran.

2019/07/05 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

EMAKUME ETA NESKATOEN SEXU EXPLOTAZIO ETA SALEROSKETAREN AURKAKO KOORDINAZIO MAHAIA:

11/12/2017: Erakundeak eta gizarte eragileak bildu dira gaur emakume eta neskatoen sexu explotazioa eta salerosketaren aurkako koordinazio mahaian

7/3/2018: Sexu-esplotazioa helburu duen gizakien salerosketaren biktima direnentzat urgentziazko etxebizitza bat martxan jarriko dela iragarri du Emakundek

10/5/2018: Erakundeak eta gizarte eragileak emakume eta neskatoen sexu esplotazioa eta salerosketaren aurkako pausoak ematen ari dira

23/9/2019: Emakunde erakunde eta eragile sozialekin lanean ari da emakume eta neskatoen salerosketa eta sexu esplotazioaren prebentzioan

13/12/2019: 2020rako lan plangintza adostu du gaur sexu-esplotazioa helburu duen emakume eta nesken salerosketaren kontrako mahaiak

2019/12/13 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

KONGRESUKO BERDINTASUN BATZORDEA ETA SENATUA:

09/03/2017: Genero indarkeriaren sentsibilizazio eta prebentzio planaren aurkezpena Senatuan.

23/03/2017: Kongresuko Berdintasun batzordearen barruan sortutako genero indarkeriaren alorreko Estatu Paktu baterako azpibatzordean agerraldia Jaurlaritzak emakumeen kontrako indarkeria arloan dituen ildo nagusiak aurkezteko.

27/12/2017: Genero indarkeriaren Estatu paktuko 26 neurri lehenetsi ditu Berdintasun Konferentzia sektorialak.

3/4/2019: Euskadik jaso beharko lukeen Genero Indarkeiaren kontrako Estatuko Paktuak ezartzen duen ekarpen ekonomikoa aztertzea eskatu du Emakundek

2019/04/05 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIARI BURUZKO ESTATUKO BEHATOKIA:

30/03/2017: Emakumeen kontrako indarkeriari buruzko Estatuko behatokian parte hartu du Emakundek

2018/03/20 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

NAZIO BATUETAKO PROGRAMA INDARKERIA JASOTZEN DUTEN EMAKUMEENTZAKO ETA NESKENTZAKO IONARRIZKO ZERBITZUEI BURUZKO: Emakunde Nazio Batuetako zenbait agentziekin (UNFPA eta UN Women, besteak beste) kolaborazio lan bat burutzen ari da Joint global programme on essential services for women and girls subject to violence programaren barruan. 

Programaren helburua da zehaztea zeintzuk izan behar diren gutxieneko estandarrak emakumeen kontrako indarkeriaren biktima direnak artatzeko, adostu diren estandarrak etorkizunean Nazio Batuetako Biltzar Orokorrak onartzeko. Estandarrak eremu poliziala, judiziala, osasunarena eta zerbitzu sozialen eremuak hartzen ditu kontuan.

Orain arte adostutako estandarrak  esteka hauen bitartez kontsultatu daitezke:

Módulo 1: Descripción General e introducción
Módulo 2: Salud
Módulo 3: Judiciales y policiales
Módulo 4: Servicios sociales
Módulo 5: Coordinación y gobernanza de la coordinación

Programa, une honetan, bigarren fasean dago: orain, estandar horiek probatu nahi dira (2019ko abendura arte), eta, ondoren Nazio Batuetako Biltzar Orokorrean aurkeztuko dira, onartuak izan daitezen. Hau da, maila goreneko nazioarteko akordio bat lortu nahi da, estatuek estandar horiek aplikatzeko konpromisoa har dezaten.

 18/10/2017: Emakundek ekitaldi informatiboa antolatu du, Emakumeen kontrako indarkeriaren biktimak artatzeko gutxieneko estandarrak finkatzeko nazioarteko programari buruzkoa, Luis Mora, Nazio Batuetako Populazio Funtsa-ko (UNFPA) Genero, Giza Eskubide eta Kultura zuzendariarekin. 

15/03/2018: Emakundek emakumeen kontrako indarkeriaren biktima diren emakumeak artatzeko zerbitzuen inguruan egindako lana aurkeztu du Nazio Batuetan.

9/01/2019: Lehendakariak berretsi du genero indarkeriaren desagerrarazteko lana lehentasuna dela Euskadirentzat eta emandako pausoek atzera bueltarik ez dutela gogoratu du.Emakundek Nazio Batuetako zenbait agentziekin batera “Indarkeria jasaten duten Emakume eta Neskatoentzako Funtsezko Zerbitzuei buruzko Baterako Programa Globala” izeneko programan parte hartu du azken urteetan eta honen itxiera ekitaldian izan da  gaur eguerdian Iñigo Urkullu Lehendakaria. Programa honen helburua da zehaztea zeintzuk izan behar diren gutxieneko estandarrak mundu mailan emakumeen kontrako indarkeriaren biktima direnak artatzeko.

15/03/2019: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen delegazio batek, Izaskun Landaida Erakundeko zuzendaria buru zuelarik, egunotan New York-en ospatu den Emakumeen egoera juridiko eta sozialari buruzko Batzordean (CSW63) parte hartu du. Bertan, Emakunderen ordezkaritzak aurkeztu egin du, halaber, Indarkeriaren biktimak diren emakume eta nesken oinarrizko zerbitzuen Programa Orokorrean (Joint global programme on  essential servicesfor women  and girls subject to violence) egin duen  ekarpena.

2019/03/15 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

MEMORANDUMA MEXIKOKO ESTATU BATUEKIN:

17/11/2017: 118/2017 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen eta Mexikoko Estatu Batuetako Gobernazio Idazkaritzaren arteko Memoranduma. Helburua da emakumeen kontrako indarkeria prebenitzeko eta guztiz desagerrarazteko ideien eta esperientzien trukea sustatzea eta sendotzea.

2018/10/25 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

2018/11/25: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak 4.200 kartel inprimatu ditu 900 840 111 zenbakiarekin. 900 840 111 zenbakia berehalakoa da, eta urteko 365 egunetan dago erabilgarri, eguneko 24 orduetan. Ez du arrastorik uzten telefonoaren fakturan. Gainera, 51 hizkuntzatan ematen du arreta, eta entzumenaren eta/edo mintzamenaren aniztasun funtzionala duten pertsonei arreta emateko gailua du.

2018/11/28 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

MAPA GEOLOKALIZATUA INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEEN ARRETARAKO BALIABIDE ETA ZERBITZUENA:

5/7/2019: Emakundek indarkeriaren biktima diren emakumeen eskura dauden baliabideen eta zerbitzuen mapa geolokalizatua aurkeztu du. Mapak eskaintza publikoa erakusten du, eta barnean hartzen ditu emakumeen aurkako indarkeriaren biktima diren emakume eta adingabeentzako programak eta zerbitzuak, dela administrazioak berak zuzenean kudeatzen dituenak, dela erakunde pribatuekin egindako hitzarmenen bidez ematen direnak. 

2019/07/05 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

Berriz argitaratu da "Zer egin emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean?" gidaliburua, hizkera argira eta erakurketa errezera egokituta. ekimen hau Jaurlaritzak herritarrengana argiago eta errazago hurbiltzeko duen proiektu orokorraren baitan kokatzen da. Bi gidaliburu osatu dira ondorioz, bat hizkera argian idatzia eta bestea, oraindik sinpleagoa, irakurketa errazekoa. Gidaliburuak sei hizkuntzatan argitaratu dira eta Baille sisteman ere eskuragarri dago. (2019/06/24)

2019/08/08 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

ZUREKIN PROEIKTU PILOTUA:

2019/10/02:Abian jarri da "zurekin" proiektu pilotua, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako jarduketa judizialetan laguntza integrala emateko. Honako hauek dira helburuak: biktimarengan eszenaratze judizialak sortzen duen antsietatea geldiaraztea; biktimari gertakariari aurre egiteko beharrezko tresnak ematea, prozesuari buruzko informazio xehatuaren bidez; biktimaren sarbidea kudeatzea, erasotzailearekin edo erasotzailearen familiarekin nahi ez diren topaketak saihesteko babes-bitartekoak jarriz; eta itxaronaldia sozializatzea, edo sor daitezkeen ezustekoak konpontzea. Lan eta Justizia Saila inplementatua. (249.250.- €)

2019/10/23 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria