Ekimena 3. Neurri zehatzak ezarri emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei ordain ekonomikoa eta morala eta aitorpen soziala emateko
![]() |
|
---|---|
5 | Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea. |
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
"VOLAR" PELIKULA: Bertha Gaztelumendik zuzendutako pelikulan, indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen dira. 30/8/2017: Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak “Volar” pelikula aurkeztuko du Donostiako Zinemaldian. 20/09/2017: Zinemaldian irailaren 26an estreinatu ondoren, “Volar” pelikularen emanaldiak antolatu ditu Emakundek urrian 16/03/2018: "Volar" pelikularen balantzea. 590 DVD bidali dira elkarteetara, udaletara, elkarte-profesionaletara, unibertsitateetara... Bizkaian (215), Gipuzkoan (140), Araban (63), Nafarroan (40), Madrilen (23), Valentzian (12), Caceresen (9), Murtzian (7), hala nola, Argentinan eta Australian. 20/03/2019: Atzerriko dokumental onenari saria jaso du Emakundek ekoiztutako “Volar” dokumentalak Annual Copenhagen Film Festival-en |
2019/03/20 | Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria |
ARRETA EMATEKO IRISMENARI ETA ZERBITZUEI BURUZKO URTEKO TXOSTENAK: 2017ko txostenak: EAEn indarkeriaren biktima diren emakumeei ematen zaien arretaren irismenari buruzko datuak. |
2019/03/26 | Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria |
BOLENTZIA MATXISTATIK BIZIRIK IRTEN DIREN EMAKUMEEN III TOPAKETA: 16-17/11/2018: Emakumendu zuzendariak parte hartu zuen, Gasteizko Bizirik elkarteak antolatutako "Biolentzia matxistatik bizirik irten diren emakumeen III Topaketa". Topaketa horretan, Euskal Herriko, Balentziako, Andaluziako eta Zaragozako 70tik gora emakume elkartu zien
|
2019/03/26 | Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria |
GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEENTZAKO LAGUNTZAK: 19/02/2019: Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak ematen dituen genero-indarkeriaren emakume biktimentzako laguntzen deialdia onetsi du. Deialdi honen bitartez 1,1 milioi euro bideratuko dira era honetako laguntzetara 2019. urtean. 2018an, 170 emakumek jaso zuten prestazio hori. Laguntza-mota hori baliabide ekonomiko nahikoa ez duten eta enplegua lortzeko zailtasun bereziak dituzten genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei bideratuta dago. Laguntza hauen bitartez, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek erasotzailearengandik independizatzeko eta beren egoera egonkortzeko gutxieneko baliabide batzuk eskuratzen dituztelako. |
2019/03/26 | Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria |