Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Emakumeen kontrako biolentzia desagerrarazteko gizarte osoari zuzendutako prebentzio- eta sentsibilizazio-jarduerak indartu, batez ere gazteei begira

Eremua: PERTSONAK
5 Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

BELDUR-BARIK PROGRAMA: Gazteen artean indarkeria sexista prebenitzeko urteroko programa da, Emakundek bultzatutakoa Arabako, Bizkaiko ea Gipuzkoako Foru Aldundiekin eta EUDELekin batera. 

2017

22/06/2017: "Jaietan ere Beldur Barik jarrera" kanpainaren aurkezpena

11/09/2017: Beldur Barik 2017 ikus-entzunezko lehiaketa gaur jarri da abian

8/11/2017:  Deskargatu puntu lila, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa

23/11/2017: Gazteek Eibarren erakutsiko dute aurten indarkeria sexistaren aurkako jarrera

2/12/2017: Beldur Barik 2017ko lan irabazleek emakumeen ikusgarritasuna, mutilen erantzukizuna, edertasun kanonak, aniztasuna, ikusten ez diren indarkeriak eta artea ahalduntze feministarako tresna bezalako gaiak jorratu dituzte

2018

28/6/2018: Emakundek, diputazioek eta EUDELek “Eraso sexistarik gabeko jaiak” kanpaina jarri dute udalen eskuetan

10/9/2018: Emakundek 2018ko Beldur Barik programa aurkeztu die Arabako udalei

24/9/2018: Gazteei zuzendutako ikus-entzunezko lehiaketarekin ireki da 2018ko Beldur Barik programa

25/9/2018: Foru Aldundien bultzada ekonomikoa gazteriaren artean indarkeria prebenitzeko Beldur Barik programari (Gobernu Bilera 2018-09-25)

28/9/2018: Beldur Barik programaren edizio berriaren aurkezpena ikastetxeei

22/11/2018: Euskal gazteek Gasteizen erakutsiko dute aurten indarkeria sexistaren aurkako gaitzespena

24/11/2018: Emakumeen ikusgaitasuna eta indarkeria sexistan mutilek duten erantzunkizuna, izan dira Beldur Barik 2018 lehiaketako lan irabazleen gaietako batzuk

2019

11/7/2019: Emakundek, diputazioek eta EUDELek “eraso sexistarik gabeko jaiak” kanpaina jarri dute udalen eskuetan

2019/09/26 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA, emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei.

12/12/2016: 2017ko deialdia argitaratuta EHAAn (240.000 euro)

21/12/2017: 2018ko deialdia argitaratuta EHAAn (240.000 euro)

13/12/2018: 2019ko deialdia argitaratuta EHAAn (240.000 euro)

2019/01/23 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

GAZTEAK BERDINTASUNEAN 2.0:

13/6/2017: Emakundek gazteen artean indarkeria matxista prebenitzeko bideo-jokoa kaleratu du

2018/03/20 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

AZAROAK 25EKO KANPAINA-Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna:

24/11/2015: Indarkeria egoerei aurre egiten dioten emakumeen ahotsa entzuteko beharra gogoratu du Emakundek

20/11/2018: Azaroaren 25a “Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna” dela eta, Eusko Jaurlaritzak bere gaitzespen irmoa adierazten du indarkeria sexistaren adierazpide guztien aurrean, eta bere konpromisoa emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko berdintasunezko gizarte bat eraikitzeko.

25/11/2018: Emakundeko zuzendaria Bilbon mugimendu feministak deitutako mobilizazioan izan da

2019/03/12 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

JABETUZ FORMAKUNTZA-PROGRAMA: Emakumeen kontrako indarkeriaren biktimak artatzen dituzten profesionalei zuzendutako online ikastaroa da.

15/02/2018: Indarkeria jasaten duten emakumeak artatzen dituzten profesionalentzako Jabetuz ikastaroaren VII edizioa jarriko du abian Emakundek

17/09/2018: Indarkeria jasaten duten emakumeak artatzen dituzten profesionalentzako Jabetuz ikastaroaren VIII edizioa hasi da gaur

15/11/2018: Emakunderen Jabetuz programak indarkeria jasan duten emakumeak artatzen dituzten mila profesional prestatu ditu

2018/11/15 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA, Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Masterra egiteko

26/7/2017: 2017-2018 ikasturterako deialdia argitaratuta EHAAn (26.244 euro)

19/07/2018: 2018-2019 ikasturterako deialdia argitaratuta EHAAn (26.244 euro)

02/09/2019: 2019-2020 ikasturterako deialdia argitaratuta EHAAn (26.244 euro)

2019/09/26 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIARI BURUZKO DATU ESTATISTIKOEN TXOSTENA: Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen kontrako indarkeriari buruzko informazio estatistikoaren azterketa eta interpretazioa egiteko txostena egiten du urtero Emakundek. 

2017ko datu estatistikoak

2018ko datu estatistikoen aurrerapena

2019/03/20 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

PROFESIONALENTZAKO JARDUNALDIAK:

15/11/2018: Gaur Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak, “Jabetuz: Emakumeen kontrako indarkeriaren aurreko begirada bateratua” jardunaldia ireki du Bilbon.

26/9/2019: Gaur goizean komunikabide eta publizitate agentziek emakumeen kontrako indarkeria komunikabideetan eta publizitatean nola agertzen den aztertu dute. Gaurko bileran indarkeria matxistaren inguruan informatzean dauden muga juridikoei buruz hausnartu dute bertaratutako komunikabideetako profesionalek. Horretarako, Ixusko Ordeñana zuzenbidean doktorearen laguntza izan dute. Haren hitzaldiaren ondoren, tailer praktiko bat egin dute.

 

2019/09/26 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA JASAN DUTEN BIKTIMENTZAKO INFORMAZIO-GIDA:

24/6/2019: Eusko Jaurlaritzak “Zer egin emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean?” Gidaliburu berria argitaratu du, hizkera argira eta irakurketa errazera egokituta. Eusko Jaurlaritzak berriz argitaratu du “Zer egin emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean?” gidaliburua, hizkera argira eta irakurketa errazera egokituta, eta Jaurlaritzak euskal herritarrengana argiago eta errazago hurbiltzeko proiektu orokorraren baitan egin da. Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendari Javier Bikandik, Lide Amilibia Sailburuordea bi gidaliburu aurkeztu dituzte gaur goizean: bat hizkera argian idatzia, eta bestea, oraindik sinpleagoa, irakurketa errazekoa. Biek, baina bereziki lehenengoak, logotipoak eta piktogramak dituzte oraindik ere irisgarriagoak eta ulergarriagoak izan daitezen. 

2019/09/26 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria