Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Gaur egungo Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legeak Emakumeen aurkako biolentziari dagokionez jasotzen duen esparru juridikoa gaurkotu, eta, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko lege proiektu bat egitea komeni den baloratu

Eremua: PERTSONAK
5 Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

PARTE HARTZE PROZESUA ERRONKAK ETA HOBEKUNTZA-GUNEAK IDENTIFIKATZEKO:

EGOERAREN DIAGNOSTIKOA:

22/05/2017. Egoeraren lehen diagnostikoa egitea, espezializatutako aholkularitza adituarekin, lehen eta bigarren mailako iturrien azterketa sakona eginez. Urtero egiten diren ebaluazioen azterketa egin zen, bai orokorrak direnak, berdintasunaren legeari eta planari buruzkoak, zein espezifikoak direnak biktimak artatzeari buruzkoak. Hala nola, sakonki aztertu ziren nazioartean, europan, estatuan eta autonomia erkidegoan dauden araudiak, eta emakumeen kontrako indarkeriari buruzko txosten eta publikazio esanguratsuak.

PARTAIDETZAKO DIAGNOSTIKOA EGITEKO TAILERRAK:

18/11/2017: Partaidetzako diagnostikoa egiteko tailerra Erakundearteko II. Akordioko Erakundearteko Talde Teknikoa eta Harrera Baliabideen Talde Teknikoarekin.

21/12/2017: Aste honetan hiru tailer parte hartzaile antolatu ditu Emakundek EAEko hiru hiriburuetan emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean EAEko legeria hobetzeko prozesuaren barruan. Tailer hauetan gizarteko eragileek parte hartu dute eta baita administrazio ezberdinetako berdintasun teknikariek. Lan honen lehen fasean abiapuntuko egoeraren diagnostikoa egin da, nazioarteko, nazio mailako eta tokiko arau-esparrua berrikusiz eta oraingo fase honetan emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako borrokan giltzarri diren agenteekin elkarlana egin da.

ONLINE PLATAFORMA PARTE HARTZAILEA:

20/03/2018: Online plataforma parte hartzailea martxan jarri zen eta irekita egon zen apirilaren 27a arte, diagnostikoa eguneratzeko eta emakumeen kontrako indarkeriari buruzko proposamena berrikusteko eta hobetzeko.

 

2019/10/22 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEAK ARTATZEKO OINARRIZKO ZERBITZUEN KALITATE-ESTANDARREN EBALUAZIOA:  Emakunde Nazio Batuetako Joint global programme on essential services for women and girls subject to violence programaren barruan parte hartzen du. Programa interesgarria izango da oso gure autonomi erkidegoan biolentzia kasuetan ematen ari den erantzuna hobetzeko proposamenak jasoko dituelako eta horiek, erabilgarri izango direlako, emakumeen kontrako indarkeriaren alorrean esku hartzeko arau esparrua bideratzeko EAEan.

TALDE SEKTORIALEN BILERAK:

27/03/2017: Osasun taldeko bilera, Bilbon.

28/03/2017: Zerbitzu sozialen taldeko bilera, Gasteizen.

29/03/2017: Polizia taldeko bilera, Erandion.

31/03/2017: Justizia taldeko bilera, Donostian.

4/04/2017: Gobernantza eta Koordinazio taldeko bilera, Gasteizen.

INFORMAZIO SAIOA:

18/10/2017: Emakundek ekitaldi informatiboa antolatu du, Emakumeen kontrako indarkeriaren biktimak artatzeko gutxieneko estandarrak finkatzeko nazioarteko programari buruzkoa, Luis Mora, Nazio Batuetako Populazio Funtsa-ko (UNFPA) Genero, Giza Eskubide eta Kultura zuzendariarekin. 

SAIO MONOGRAFIKOAK:

15/12/2017: Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei ematen zaien arretaren kalitate estandarrei buruzko jardunaldia, eremu judizialari buruzkoa

12/4/2018: Segurtasun indarren erronken inguruko eztabaida indarkeria jasaten duten emakumeei arreta emateko

21/6/2018: Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta emateko kalitateko nazioarteko estandarrei buruzko jardunaldia, gizarte-zerbitzuen eremuari buruzkoa

4/10/2018: Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimak artatzeko nazioarteko kalitate-estandarrak: osasun arloko monografikoa

ITXIERA SAIOA:

9/01/2019: Emakundek Nazio Batuetako zenbait agentziekin batera “Indarkeria jasaten duten Emakume eta Neskatoentzako Funtsezko Zerbitzuei buruzko Baterako Programa Globala” izeneko programan parte hartu du azken urteetan eta honen itxiera ekitaldian izan da gaur eguerdian Iñigo Urkullu Lehendakaria. Programa honen helburua da zehaztea zeintzuk izan behar diren gutxieneko estandarrak mundu mailan emakumeen kontrako indarkeriaren biktima direnak artatzeko.

2019/02/22 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

LEGE-AURREPROEIKTUA PRESTATZEKO PROZEDURARI EKITEKO DEKRETUA: Arautzeko bi aukera hauek kontuan hartzeko planteatu zen: arau independente bat idaztea, edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea aldatzea, zehatzago, haren VII. kapitulua aldatzea, orain indarrean dauden arauak, nazioarteko, Europako eta Estatuko arauetara egokitzeko.

19/10/2018:16/2018ko DEKRETUA, urriaren 19koa, Lehendakariarena, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko lege-aurreproiektua prestatzeko prozedurari ekitea agintzen duena.

2019/10/22 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

LEGE AURREPROIEKTURAEN LEHEN ZIRRIBORROAREN AURKEZPENA: Emakunde lanean ari da azken urteotan emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean instituzioen erantzuna hobetu eta indartuko duen tresna arauemaile bat prestatzen. Horretarako, 2017an eta 2018an zehar egin zen parte hartze prozesua funtsezkoa izan zen erronkak eta hobekuntza-guneak identifikatzeko, baita horiei aurre egiteko lege-formula egokiena zein den argitzeko ere. Egindako lan horren emaitza da Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea aldatzeko lege-aurreproiektuaren zirriborroa.

6/3/2019: Emakundek aurkeztutako arau proposamenak berdintasun eta indarkeria matxistaren kontrako "herri itun handi bat" ahalbidetzea du helburu. Emakunderen Zuzendaritza Kontseilua bildu da gaur Iñigo Urkullu buru zela eta bertan Berdintasunerako Legea aldatzeko aurreproiektuaren zirriborroa aurkeztu da. Legearen erronka nagusiena emakumeen kontrako indarkeria emakume eta gizonen berdintasun ezaren arazo sistemiko eta unibertsalaren barruan kokatzeko ikuspegia bermatzea da.

11/3/2019: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea aldatzeko lege-aurreproiektuaren zirriborroaren aurkezpena irekian.

2019/10/22 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

 

ENTZUNALDIA ETA JENDEAURREKO ALDIA: Hilabeteko epea zabaltzen da kontsulta publikoa egiteko, herritarrek ekarpenak egin ditzaten. Praktikan, hasiera batean aurreikusitako epea maiatzaren amaierara arte luzatzen da, interesa duten pertsonek, kolektiboek eta erakundeek proposamenak eta alegazioak egiteko denbora gehiago izan dezaten.

11/03/2019: EBAZPENA, 2019ko martxoaren 7koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egiteko lege-aurreproiektua.

12/3/2019: Ekarpenak egiteko hilabeteko epea hasten da.

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxista ezabatzeko Legearen Aurreproiketua

AURKEZPEN SAIOAK: Emakundek zirriborroa aurkezteko saioak antolatu ditu interesa izan dezakeen edozein pertsona, eragile edo erakunderi zabalik:

25/3/2019: Berdintasunerako Legearen aldaketarako aurreproiektuaren aurkezpen eta partehartze saioak antolatu ditu Emakundek

20/3/2019: DONOSTIA.
25/3/2019: VITORIA-GASTEIZ.
25/3/2019: BILBO.

Gainera, inplikatutako batzordeei, taldeei eta kolektiboei dozena erdi aurkezpen espezifiko egiten zaizkie, eta laguntza teknikoa ematen zaie Emakunderen Aholku Batzordeko emakumeen elkarteei eta indarkeriaren biktima eta bizirik atera diren emakumeen elkarteei, ekarpenak egitea errazteko.

10/07/2019: Berdintasuna indartzeko eta emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko lege proposamenak gizarte zibilaren eta administrazioen 400 ekarpen baino gehiago jaso ditu

2019/10/22 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

LEGE AURREPROIEKTUAREN BIGARREN ZIRRIBORROA EGITEA: Lehen zirriborroan jasotako ekarpenak aztertu ondoren, bigarren zirriborro bat egin da, eta behean adierazitako egunetan bidali da, honako hauek osatzen dituzten pertsona eta erakundeen ekarpen berriak jasotzeko:

-19/06/2019: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Sailarteko Batzordea eta haren Sailarteko Talde Teknikoa.

-20/06/2019: Etxeko tratu txarrak eta sexu-indarkeria jasaten dituzten emakumeei laguntza hobea emateko Erakunde arteko II. Akordioaren Jarraipen Batzordeari. 2019-07-05eko saioan heldu zaio gaiari.

-24/06/2019: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde arteko Batzordea eta haren Erakundearteko Talde Teknikoa. 2019-07-10eko saioan heldu zaio gaiari.

2019-06-25ean, bigarren zirriborroa Eusko Jaurlaritzako organo hauei bidali zitzaien, txostena egin zezaten:

-Kultura Saila, xedapen orokorrek euskararen erabileraren normalizazioan duten eraginari eta hizkuntza arloan indarrean dagoen araudira egokitzeari buruz.

-Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza.

-Funtzio Publikoko Zuzendaritza.

Bigarren zirriborroan jasotako ekarpenak sartu ondoren, 2019-07-26an, testua eskudun erakunde eta organo aholku-emaileei helarazi zitzaien, honako txosten eta irizpen hauek jasotzeko:

-EAEko Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordearen irizpena.

-Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen irizpena.

-Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluaren irizpena.

-Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren txostena.

-Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena.

-Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordearen irizpena.

2019/10/23 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria