Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Neurri ekonomikoak eta sozialak sustatu, ordainsariei dagokienez berdintasunean aurrera egiteko, enpresetan soldata‑gardentasuna sustatzeko eta soldata-diskriminazioari aurre egiteko

Eremua: PERTSONAK
5 Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

PRESTAKUNTZA SAIOAK:

8/05/2018: Emakundek eta Lan Ikuskaritzak elkarlanean antolatutako prestakuntza saioa: "Soldata arrakalarik gabeko etorkizuna? Esku hartzeko tresnak"

31/10/2018: Emakundek Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Astearen barruan antolatu du "Genero-arrakala soldatetan eta pentsioetan; lan- eta zainketa-lanak" jardunaldia.

2019/02/26 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

EMAKUME ETA GIZONEN SOLDATA BERDINTASUNAREN ALDEKO EGUNA:

22/2/2017: Prentsa Oharra: Egun, emakume eta gizonen arteko soldata diferentzia 7.489 eurokoa da EAEn (Iturria: INEren Soldata Egituraren Inkesta). Langile bakoitzeko bataz besteko irabaztea 31.271 eurokoa da gizonen kasuan eta 23.781 eurokoa emakumeen kasuan. Sektoreak kontuan izanda, diferentzia handienak zerbitzuen sektorean ematen dira, hain justu, emakume gehien duen sektorean.

22/2/2018: Prentsa Oharra: Egun, emakume eta gizonen arteko soldata diferentzia 7.551 eurokoa da EAEn (Iturria: INEren Soldata Egituraren Inkesta). Langile bakoitzeko bataz besteko irabaztea 31.088 eurokoa da gizonen kasuan eta 23.537 eurokoa emakumeen kasuan.

19/02/2019: Eusko Jaurlaritzak lan-eremuan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorrarekin hartua duen konpromisoa berretsi du. Otsailak 22an, Emakume eta Gizonen Soldata Berdintasunaren Eguna ospatzen da. Egun, EAEn, soldata diferentzia urtean 7.573 eurokoa da 

2019/03/26 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

SOLDATA ARRAKARI BURUZKO TXOSTENA:

03/2018: Soldata arrakala Euskal Autonomia Erkidegoan 2018

2018/12/19 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

SOLDATA ARRAILARI BURUZKO MAHAIA:

30/03/2018: EAEko egoeraren diagnostikoa aurkeztu du Emakundek soldata arrailaren mahaian eta erantzun integral baten beharra azpimarratu du

2018/12/19 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

ELKARRIZKETA SOZIALAREN MAHAIA:

4/12/2018: Gizarte Elkarrizketako Mahaiari Euskadin Soldata-arrakala murrizteko Estrategia eta Ekintza-plan eragilearen aurkezpena Emakundeko zuzendariaren eskutik.

21/02/2019: Elkarrizketa Sozialaren Mahaiko genero berdintasunerako lan taldea datorren otsailaren 28an eratuko da. Izaskun Landaida, Emakundeko Zuzendaria izango da lan taldearen buru eta bertan parte hartuko dute sindikatuek, enpresarien elkarteek eta Jaurlaritzak.

 

2019/02/25 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

GENERO ARRAKALA PENTSIOETAN:

31/10/2018: Emakundek Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Astearen barruan antolatu du "Genero-arrakala soldatetan eta pentsioetan; lan- eta zainketa-lanak" jardunaldia.

23/01/2019: Emakundek emakume pentsionistak hartu ditu euren egoeraren berri izateko

2019/02/26 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

NAZIO BATUETAKO EMAKUMEEN EGOERA JURIDIKO ETA SOZIALARI BURUZKO BATZORDEA (CSW63):

15/03/2019: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen delegazio batek, Izaskun Landaida Erakundeko zuzendaria buru zuelarik, egunotan New York-en ospatu den Emakumeen egoera juridiko eta sozialari buruzko Batzordean (CSW63) parte hartu du. Bertan, Emakunde Iparraldeko Europako herrialdeak ordezkatzen dituen The Nordic Council of Ministers and The Nordic Council erakundeko ordezkariekin ere bildu egin da. “Closing the genderpay gap" soldata arrakalaren ekitaldian parte hartzeaz gain, lehen mailako gobernu eta erakunde pribatuetako ordezkaritzek emakume eta gizonen soldata berdintasuna lortzeko zuzenduak dauden praktika egoki eta iritziak partekatu ziren. Erakundearen ordezkaritzarekin lan-bileran sakonki jorratu zuten gaia eta Emakundek duela gutxi Eusko Jaurlaritzak onartu duen Soldata Arrakala murrizteko Estrategia eta Ekintza-plan eragilea aurkeztu die. 

2019/03/15 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria