Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Enpresetan, organizazioetan eta eragile sozialetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu, berdintasun‑programen bidez, Euskadi genero-berdintasunari dagokionez Europako lehenengo lau herrialdeen artean kokatzea lortu arte

Eremua: PERTSONAK
5 Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta erakunde pribatuei zuzenduta, aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko.

22/12/2016: 2017ko deialdia argitaratuta EHAAn (80.000 euro)

11/12/2017: 2018ko deialdia argitaratuta EHAAn. (80.000 euro)

14/12/2018: 2019ko deialdia argitaratuta EHAAn. (80.000 euro)

08/10/2019: 2019ko ezohiko deialdia argitaratuta EHAAn. (160.000 euro)

2019/10/18 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

PRESTAKUNTZA SAIOAK EMAKUNDEK ETA LAN IKUSKARITZAK ANTOLATUTAKOAK:

15/06/2018: Emakunde eta Lan Ikuskaritzaren jardunaldia lan munduan berdintasuna indartzeko

28/05/2018: Prestakuntza saioa: "Soldata arrakalarik gabeko etorkizuna? Esku hartzeko tresnak"

30/11/2018: Lan osasuna bermatzeko beharrezkoa da baita ere emakume eta gizonen berdintasuna bermatzea

2019/03/28 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

SEXU-JAZARPENA ETA SEXUAN OINARRITUTAKO JAZARPENA LANEAN:

13/1/2017: Lanean sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpenari buruzko protokoloa eguneratu du Emakundek. Protokoloak jarduera-prozedura bat arautzen du, aurkezten diren kexei edo salaketei konponbidea emateko. Prozedura hau laneko arriskuak prebenitzeko politikaren barruan kokatzen da. Arriskuen prebentzioko neurriekin zera lortu nahi da: ahal den neurrian, sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena izateko arriskua saihestea edo desagerraraztea, eta, prebentziozko neurriek huts egiten dutenean, salbuespen gisa, protokoloa aplikatzea.

21/6/2018: Emakundek prestakuntza eskaini die enpresei lanean sexu jazarpenari aurre egiteko

2/10/2018: Berdintasunerako Entitate Publikoen Sareak sexu jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpenari buruzko jardunaldia egin du

31/11/2018: Lan osasuna bermatzeko beharrezkoa da baita ere emakume eta gizonen berdintasuna bermatzea

2019/03/28 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO LANKIDETZA ERAKUNDEAK:

16/11/2017: Zortzi enpresek jasoko dute bihar, azaroaren 16an, Emakundek ematen duen Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde Laguntzaile zigilua

31/10/2018: Hamahiru entitate berrik jaso dute gaur Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izendapena

105 Lankidetza erakundeen zerrenda

2019/03/28 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

BAI SAREA: Berdintasunerako Erakunde laguntzaile diren hainbat enpresa eta entitatek osatutako sarea da eta helburutzat du entitate edo enpresa bakoitzean martxan jarri diren berdintasun planek gizartean duten inpaktua biderkatzea. 

13/07/2017: Enpresetan berdintasun kultura nola sustatu, Bai Sarearen bigarren topaketaren gai nagusia.

16/11/2017: Enpresetan berdintasun planek duten eragina biderkatu nahi du Bai Sareak

19/03/2018: Bai Sareak berdintasun-planek enpresetan duten eragina biderkatzea du helburu

14/6/2018: Berdintasunaren aldeko enpresen Bai Sarearen biltzarrean entitateen egiturak aldatzearen beharra azpimarratu dute

27/3/2019: BAI SAREAren bigarren biltzarrak berdintasunaren aldeko enpresa sarearen izaera estrategikoa berretsi du

2019/03/28 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

BERDINTASUNA KUDEAKETA AURRERATUAN: Kudeaketa aurreratuan berdintasuna txertatzeko hitzarmena sinatu dute Emakundek eta EUSKALITek (6/11/2017)

6/11/2017: Kudeaketa aurreratuari buruzko jardunaldia, Euskaliten Kudeaketa Aurreratuari buruzko Europar Astearen barruan

16/11/2017: “Berdintasuna kudeatzeko gako berriak” jardunaldia, Euskaliten Kudeaketa Aurreratuari buruzko Europar Astearen barruan

22/10/2018: Berdintasuna enpresetako kudeaketa aurreratuan txertatzeko tresnen eta esperientzien aurkezpena

31/10/2018: Emakundek Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Astearen barruan egin du "Genero-arrakala soldatetan eta pentsioetan; lan- eta zainketa-lanak" jardunaldia.

2019/03/28 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

ENPRESENTZAKO PRESTAKUNTZA ETA AHOLKULARITZA BERDINTASUNEAN:

19/6/2017: Emakundek berdintasunerako planak egiten laguntzeko tailerra ospatu du enpresekin

29/6/2018: Aste honetan zehar Emakundek EAEko hiru hiriburuetan enpresa txiki eta ertainei zuzendutako jardunaldiak antolatu ditu. Hauetan, euren erakundeetan berdintasuna txertazeko tresnak eta metodologia aurkeztu zaie ehunen bat enpresei.

28/03/2019: Emakundek berdintasunerako planak egiten laguntzeko tailerra ospatu du enpresekin

2019/03/28 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

CONVENIO DE COLABORACIÓN CON LA UPV:

13/09/2018: Emakumearen Euskal Erakundea - Emakundearen eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen artean sinatutako lankidetza-hitzarmena Giza Baliabideen eta Enpleguaren Kudeaketa Unibertsitate-masterraren tituluko ikasleek kanpoko praktika akademikoak egiteko.

2019/03/28 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

LAGUNTZA DEIALDIA lankidetza entitateentzat generoaren aldetiko pro-ekitate antolamendu-aldaketarako prozesuak sustatze aldera.

4/4/2018: Gobernuak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eskutik, GGKE-ak bultzatuko ditu beren erakundeetan genero ekitatearen aldeko planak gara ditzaten

9/4/2018: EHAAn argitaratuta 40/2018 Dekretua, martxoaren 27koa, zeinaren bidez arautzen baitira genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak bultzatzeko lankidetza-erakundeei eman beharreko laguntzak.

12/9/2018: 2018ko deialdia argitaratuta EHAAn (290.000 euro)

2019/03/28 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

BERDINTASUNA SUSTATZEKO ETA INDARKERIA PREBENITZEKO DIRULAGUNTZAK:

3/12/2018: Gaurko Gobernu Kontseiluak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen lau diru laguntza deialdi onartu ditu 1.056.000 euroko balioarekin, udalak, enpresak eta elkarteentzako zuzenduak 2019. urterako.

-Batetik, elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte hartzeko emakumeen elkarte eta federazio eta berdintasuna helburu duten elkarteentzako 376.000 eurotako diru-laguntzak deitu ditu.

-Bestetik, 240.000 euroko diru-laguntza deialdia egin du Emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio eta prebentzio jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei.

-Honekin batera, udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko 360.000 euroko diru laguntzak zuzendu dizkie.

-Eta 80.000 euroko diru-laguntza onartu du enpresek 2018. urtean emakume eta gizonen berdintasunerako diagnosiak eta planak egin ditzaten.

-Bestetik, Gobernu Kontseiluak Emakundek 2019rako deitutako emakume eta gizonen berdintasunerako hiru beka deialdi onartu ditu 70.000 euroko balioarekin.

2019/03/28 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

JARDUNALDIA "EMAKUMEA GARRAIOAREN SEKTOREAN":

18/12/2018: “Emakumea garraioaren sektorean” izenburua izan du Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Emakunde rekin eta Logistikako eta Mugikortasuneko Euskal Institutuarekin elkarlanean antolatu duen jardunaldiak; gaur goizean izan da, Vitoria-Gasteizen. Topaketaren helburuak honako hauek izan dira: garraioaren sektorean berdintasun-politiken ezarpena aztertzea eta bertan emakumeek duten presentziaren bilakaera ezagutzea.

2019/03/28 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

JARDUNALDIA "NOLA BULTZATU EMAKUMEEN PARTE HARTZEA NEKAZARITZA SEKTOREKO ERAKUNDEETAN?":

19/12/2018: Nekazaritza sektoreko enpresek aholkularitza jasoko dute Emakume Nekazarien Estatutua abian jartzeko. Emakundek antolatutako Berdintasunerako XV. Foroaren barruan, gaur “Nola bultzatu emakumeen parte hartzea Nekazaritza Sektoreko erakundeetan?” izeneko jardunaldia egin da Arkautiko Zalditegietan, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordetzaren erakunde hauek antolatuta:  NEIKER-Tecnalia, ELIKA Fundazioa eta HAZI Fundazioa.

2019/03/28 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

KIROLEAN BERDINTASUNARI BURUZKO JARDUNALDIAK:

26/10/2017: Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariarekin batera, ‘Kirol-erakundeak: genero-ikuspegian pentsatu eta onurak sortu’ jardunaldiei hasiera eman die, gaur goizean. Ekimen honen helburua da Euskadin kirolak bizi duen egoerari buruz genero-ikuspegitik hausnartzea. 

8/11/2018: Jon Redondo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaritzak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak parte hartu dute 'Berdintasuna lantzen hasi nahi dut nire kirol erakundean, zer egin dezaket?' jardunaldian

2019/03/28 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

EMAKUME RAKETISTAK PILOTARI PROFESIONALAK:

28/11/2018: Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka, eta Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida,  “Raketistak, emakume pilotari profesionalak bistaratzen” omenaldian izan dira gaur.

2019/03/28 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria