Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Balioak aldatzea bultzatu, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko

Eremua: PERTSONAK
5 Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

BERDINTASUNERAKO GUNEA:  Erakunde publiko eta pribatuek gizon eta emakumeen berdintasuna lortzeko egiten dituzten ekimenen topalekua.

XIV. BERDINTASUNERAKO GUNEA 2017: “Berdintasuna nire baitan ere hasten da”

Programa 2017 ; Aurkezpen bideoa ; Memoria 2017

25/9/2017: Berdintasunerako XIV. Guneak 131 entitate ezberdinek antolatutako ekintzak eskainiko ditu hiru hilabetetan zehar

26/10/2017: Genero-ikuspegia kirolean txertatzeak duen garrantzia azpimarratu dute “Genero-ikuspegian pentsatu eta onurak sortu’ izenburuko jardunaldian

27/10/2017: Emakundek bultzatzen duen Berdintasunerako Foroaren barruan, gaur goizean Bilboko Carlton Hotelean Aspasia elkarteak antolatutako Emakumeak eta Kirola Mintegiaren VII edizioa ospatu da.

17/11/2017: Emakume enpresari eta ekintzaileak ikustarazteko beharra gogoratu dute Berdintasunerako Foroaren barruan antolatutako ekitaldian

29/11/2017: Eusko Legebiltzarrak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak “Demokrazia Paritarioa Euskadin” jardunaldia antolatu dute Emakunderen Berdintasunerako Gunean

 XV. BERDINTASUNERAKO GUNEA 2018: “Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna"

Programa 2018 ; Aurkezpen bideoa

9/10/2018: Berdintasunerako XV. Guneak 86 entitate ezberdinek antolatutako 146 jarduera eskainiko ditu hiru hilabetetan zehar

28/11/2018: Emakunde ren Berdintasunerako XV. Foroan, Osasun sailak osasun-politiketan eta osasun-laguntzan genero-ikuspegian aurrera egiteko beharra nabarmendu du

19/12/2018: Emakundek antolatutako Berdintasunerako XV. Foroaren barruan, gaur “Nola bultzatu emakumeen parte hartzea Nekazaritza Sektoreko erakundeetan?” izeneko jardunaldia egin da Arkautiko Zalditegietan, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordetzaren erakunde hauek antolatuta:  NEIKER-Tecnalia, ELIKA Fundazioa eta HAZI Fundazioa.

XV. BERDINTASUNERAKO GUNEA 2019: "Erabakitzen dudana izango naiz" 

2019/06/21 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

BEGIRA, Publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordea

7/6/2017: Batzordearen bilkura

19/7/2017: Publizitate eta komunikazioan sexismoa antzemateko eta kexak bidaltzeko mugikorretako aplikazio bat martxan jarri da

28/11/2017: Begirak komunikabide eta agentzien sare bat bultzatuko du kode deontologikoa ezartzeko

08/05/2018: Komunikazio eta publizitate ez sexistarako Begira batzordearen bilera 

18/6/2018: Begira batzordearen inguruan sortutako komunikabide eta publizitate agentzien sareak landutako bideoak aurkeztu dira

29/11/2018: Begira sareak kirol notiziak eta iragarkiak genero ikuspegiarekin egiten laguntzeko materialak landu ditu

2/4/2019: Komunikabide eta agentzien Begira sareak genero indarkeria komunikabideetan eta publizitatean aztertuko du aurten

22/10/2019: Publizitatean ematen diren estereotipo sexistei buruzko prestakuntza jardunaldia egin du Emakundek

2019/10/22 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

PUBLIZITATE ETA KOMUNIKAZIO EZ SEXISTARAKO KODE DEONTOLOGIKOA EZARTZEKO SAREA:

1/12/2017: Komunikabide eta publizitate agentzien laugarren bilera publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoaren inguruan

22/03/2018: Gaur goizean Bilbon Komunikazio eta Publizitate ez sexistarako Begira batzordearen bultzadaz sortutako kode deontologikoa bultzatzeko komunikabide eta agentzien sarearen bosgarren bilera egin da. Aurten sareak burutuko dituen lanak kirolaren tratamenduari buruzkoak izango dira

28/6/2018: Publizitate eta komunikazio ez sexistarako Kode Deontologikoa eta autoerregulaziokoa inplementatzeko komunikabide eta agentzien sarearen seigarren bilera egin da gaur goizean Bilbon.

29/11/2018: Gaur goizean Bilbon Emakundek bultzatzen duen Begira sarearen zazpigarren jardunaldia ospatu da. Begira sareak kirol notiziak eta iragarkiak genero ikuspegiarekin egiten laguntzeko materialak landu ditu

2/4/2019: Komunikabide eta agentzien Begira sareak genero indarkeria komunikabideetan eta publizitatean aztertuko 8. bileran

27/6/2019: Gaur goizean komunikabide eta agentziek osatzen duten Begira Sarearen 9. Bilera ospatu da non emakumeen kontrako indarkeriaren tratamendua aztertu den komunikabideetan eta publizitatean 

26/9/2019: Begira sareak emakumeen kontrako indarkeriaz informatzean dauden muga juridikoei buruz hausnartu du gaur goizean Bilbon egin duten hamargarren bileran.

2019/09/26 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA, elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte hartzeko.

1/12/2016: 2017 urteko ekitadirako deialdia argitaratuta EHAAn. (376.000 euro)

20/12/2017: 2018 urteko ekitadirako deialdia argitaratuta EHAAn. (376.000 euro)

12/12/2018: 2019 urteko ekitadirako deialdia argitaratuta EHAAn. (376.000 euro)

2019/01/23 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

AHALDUNTZEARI BURUZKO JARDUNALDIAK:

12/12/2017: "Emakumeen ahalduntzea interlokuzio soziopolitikorako eta benetako berdintasunerako bidea". 300 emakume inguru bildu ditu Emakundek ahalduntze pertsonalari buruzko jardunaldi batean

13/6/2018: “Ahizpatasuna, kolektiboki eta generoaren ikuspuntutik ahalduntzeko bide gisa”. Emakumeen arteko aliantzen beharra defenditu dute emakumeen elkarteek euren urteroko jardunaldian

2018/09/05 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

IKERLANAK EGITEKO BEKAK emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoak

30/3/2017: 2017ko deialdia argitaratuta EHAAn. 3 beka  (69.999 euro guztira)

13/12/2017: Prentsa digitalaren foroetako iruzkin anonimoetako matxismoa aztertu du Emakunderen beka jaso duen ikerketa batek

14/12/2017: 2018ko deialdia argitaratuta EHAAn. 3 beka  (69.999 euro guztira)

16/1/2018: Emakunderen beka baten laguntzaz egindako azterketa batek polizien atxiloketa-prozesuetan emakumeek bizitako esperientzia analizatzen du

08/05/2018: Testuinguru aktibistetako indarkeria sexista aztertu du Emakunderen beka jaso duen azterlan batek

10/12/2018: Berdintasunari buruzko hiru ikerketa beka deitu ditu Emakundek 70.000 euroko balioarekin.

14/12/2019: 2019ko deialdia argitaratuta EHAAn. 3 beka  (69.999 euro guztira)

12/02/2019: Arabako kontzejuetan emakumeen parte-hartzearen ikerketa aurkeztu du Emakundek.

02/12/2019: EAEn aniztasun funtzionala duten emakume gazteen lan-egoera aztertu du Emakundek lagundutako ikerketa batek

2019/12/02 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

BERDINTASUNERAKO EMAKUNDE SARIAK

2016ko Saria:

5/4/2017: Lehendakariak Berdintasunerako 2016 Emakunde Saria eman dio matematikako doktore Marta Machori

2017ko Saria:

14/7/2017: 2017ko deialdia argitaratu da EHAAn (14.400 euro)

30/11/2017: Virginia Imaz clown eta aktoreak jasoko du 2017 Berdintasunerako Emakunde Saria

24/4/2018: Virginia Imazek Berdintasunerako Emakunde Saria jaso du

2018ko Saria:

20/7/2018: 2018ko deialdia argitaratu da EHAAn (14.400 euro)

13/12/2018: 2018ko Berdintasunerako Emakunde saria UPV-EHU-ko Berdintasuneko eta Deustuko emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeko masterrei

16/4/2019: UPV-EHU-ko Berdintasuneko eta Deustuko emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeko masterrek Emakunde saria jaso dute

2019ko Saria:

2/9/2019: 2019ko deialdia argitaratu da EHAAn (14.400 euro)

2019/09/02 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

MARTXOAREN 8KO KANPAINAK Emakumeen Nazioarteko Eguna

8/3/2017: "Berdintasuna nire baitan ere hasten da".

8/3/2018: "Irakatsi berdintasuna".

26/02/2019: Emakume eta nesken ahalduntzean eta genero mugarik gabe euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea, Emakunderen martxoaren 8rako kanpainaren ardatzak. Emakundek aurtengo emakumearen nazioarteko egunerako –martxoak 8–diseinatutako kanpainak Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) 5. xedea aipatzen du: “Emakume eta nesken ahalduntzea eta genero berdintasuna”. Lau neska gazte dira kanpainaren protagonistak, eta  “Erabakitzen dudana izango naiz” lelopean gizarteari galdetzen diote prest dagoen beraien eskubideak modu aske batean aurrera eramateko aukera bermatzeko. Neskak Historian zehar erreferenteak izan diren emakumeen irudiekin batera agertzen dira. Kanpainaren aurkezpenean, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak azaldu duenez, “neska askok beraien ahalduntasunerako pausuak eman dituzte, prest daude, beraien eskubideetaz jabetu egin dira eta jendarteak beraien eskakizunei erantzun behar die. Bidezkoa da beraien etorkizuna modu aske batean erabakitzea, genero rol eta estereotipoek aurretik zehaztutako biderik ezarri ez diezaieten”.

2019/02/26 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

GIZONDUZ: Gizonduz gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da eta Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak sustatzen du.

Sentsibilizazio eta prestakuntza programa 2017

13/6/2017: Emakundek gazteen artean indarkeria matxista prebenitzeko bideo-jokoa kaleratu du

Sentsibilizazio eta prestakuntza programa 2018

12/6/2018: Basqueskola eta Gizonduz ekimenak praktika on bezala aurkeztuak izan dira Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluaren (CMRE) biltzarrean

23/10/2018: Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Euskal Gizonen Eskutitza sinatu zeneko hamargarren urteurrenean, Lehendakariak berdintasunaren aldeko aurrerapauso gehiago egiteko konpromisoa eskatu dizkie  euskal gizonei. Ekitaldian “Gizonok esan eta Egin” kanpaina aurkeztu da, gizonek hartuak dituzten konpromiso zehatzak erakusteko aplikazio informatiko batean oinarritua

Sentsibilizazio eta prestakuntza programa 2019

20/11/2019: Gizonduz ekimenaren barruan gizon politikariekin egindako lana praktika on bezala aurkeztu dute Europan

2019/11/21 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

EMAKUNDE ALDIZKARIA:

2/5/2018: Elena Simón: “Berdintasunerako hezkuntza matematika bezain garrantzitsua da, eta curriculumean egon behar da”

25/4/2018: Virginia Imazek Berdintasunerako Emakunde Saria jaso du

26/2/2018: Arduratsu jokatzeko eta egunero berdintasuna transmititzeko eskatzen die helduei Emakundek, martxoaren 8rako eginiko kanpainan

2/12/2017: Beldur Barik 2017ko lan irabazleek emakumeen ikusgarritasuna, mutilen erantzukizuna, edertasun kanonak, aniztasuna, ikusten ez diren indarkeriak eta artea ahalduntze feministarako tresna bezalako gaiak jorratu dituzte

30/8/2017: Genero indarkeria jasan duten bederatzi emakumeen testigantzak jasotzen dituen filmea aurkeztu du Emakundek

27/6/2017: Lucía Artacoz: “Lan-prekarietateak eta gehiegizko zaintza-lanak kalte egiten diote emakumeen osasunari”

5/6/2017: 3.000 ikasle inguruk parte hartu dute berdintasunaren aldeko NAHIKO programan 2015-2017 ikasturteetan

6/4/2017: Lehendakariak Berdintasunerako Emakunde Saria eman dio matematikako doktore Marta Machori

 

2018/05/08 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

LEHIAKETA emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko.

V EDIZIOA

5/10/2017:  2017ko deialdia argitaratuta EHAAn

16/10/2018: Emakundek Maitane Picaza Gorrotxategik egindako “Espacios propios para las mujeres y procesos de empoderamiento: La Red de Escuelas de Empoderamiento de Bizkaia” izeneko azterketa argitaratu du. Lan horrek ikerlanen argitalpenen V. Lehiaketa irabazi zuen.

VI EDIZIOA

9/10/2018: 2018ko deialdia argitaratuta EHAAn

27/11/2019: Emakundek Estíbaliz Linares Bahillok egindako “El iceberg digital Machista: análisis, prevención e intervención de las realidades machistas digitales entre la adolescencia en la CAE” azterlana argitaratu du. Ikerlan horrek irabazi zuen Emakundek ikerketak zabaltzen laguntzeko deitzen duen ikerlanen Lehiaketaren seigarren edizioa.

VII EDIZIOA

21/10/2019: 2019ko deialdia argitaratuta EHAAn

2019/11/27 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

ADA BYRON SARIA

6/2/2018: Emakume teknologoen lana aitortzen duen Ada Byron Sariaren bosgarren edizioa aurkeztu da

26/4/2018: Teknologia elektronikoko irakasle María Ángeles Martín Pratsek irabazi du Emakume Teknologoarentzako Ada Byron saria

20/02/2019: Teknologia alorrean emakumeen lanaren ikusgarritasuna bultzatzen duen Ada Byron sariaren VI edizioa aurkeztu da

16/5/2019: Concepción Alicia Monje Micharet Robotikan ikerlariak jaso du gaur Ada Byron emakume teknologoari saria.

2019/05/17 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

SARIAK:

3/12/2016: Fekoor Sariak 2016ko ekitaldian sari bat jaso du Emakundek.

28/9/2017: Emakundek Gizarte Lanaren Onda Cero Saria jaso du.

4/12/2018: Bidasoaldeko Elkarte Feministak Emakunde saritu du berdintasunaren alde egindako lanagatik

6/11/2019: Emakundek, beste erakunde batzuekin batera, aintzatespen publikoa jaso du Eusko Jaurlaritzan Kudeaketa Publiko Aurreratuaren Eredua ezartzeko egindako lanagatik eta konpromison sendoa erakutsi dutelako.

2019/11/07 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

BERTSOLARITZAREN BILAKAERA GENERO IKUSPEGITIK:

27/11/2018: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak eta Emakundek ‘Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik’ proiektua lagundu dute; Donostian aurkeztu dute gaur

2018/11/28 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

"BEGIRADAK ERALDATZEN" ERAKUSKETA:

5/6/2018: Argentina eta Uruguayko Euskal Etxeetara heldu da Emakunderen “Begiradak eraldatzen” erakusketa

2019/03/12 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria