Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Euskal Etxeen sare fisikoa indartu eta zabaldu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Euskal Etxeei zuzendutako 2017ko diru-laguntzak. 902.307.-€

Berria
2017.eko ekainak 13
Jaurlaritzak onartu du Euskal Etxeentzako laguntza-deialdia, 902.307 euro emango dituena (Gobernu Bilera 2017-06-13)
2018/01/17 Secretaria General de Acción Exterior

"EUSKAL ETXEA SAINT PIERRE ET MIQUELON" esuskal etxearen aitortza. 2017ko ekainaren 13an egindago Gobernu Bilkuran.

2018/01/17 Secretaria General de Acción Exterior

Europa, Asia eta Ozeaniako Euskal Etxeen Eskualde Bilera Parisen, 2017ko maiatzan.

2018/01/17 Secretaria General de Acción Exterior

Estatu Batuetako, Canada, Mexiko eta Saint Pierre et Miquelon-eko Euskal Etxeen eskualdeko Batzarra, San Francisko-n (Kalifornia)

2018/12/17 Secretaria General de Acción Exterior

Argentinako eta Peruko beste bi euskal etxe sartuko ditu euskal etxeen erroldan.

2018/12/21 Secretaria General de Acción Exterior

Erdi eta Hego Amerikako Euskal Etxeen Eskualde Bilera

Mar del Pltan antolaturiko lan bilera non Euskal Etxeei bereziki interesatzen zaizkien gaiak landu ziren, besteak beste: Euskal Etxeek bultzatzen dituzten Egitasmoak eta Ekimenak, Euskara eta Euskal Kultura, Gaztemundu eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Programak eta Dirulaguntzen Lerroak.

Erdialde eta Hego Amerikako 10 herrialdeetako 50 ordezkariek hartu dute parte Eskualde Bileran.

2018/12/21 Secretaria General de Acción Exterior

2018ko Euskal Etxeentzako diru-laguntza

Orotara, 902.306 euro bideratuko dira laguntza horietara.

Laguntzaren zatirik handiena –782.306 euro– Euskal Etxeen urteko programak edo jarduera zehatzak laguntzera bideratuko da, nagusiki, gazteria, emakume, kanpo-irudi eta komunikazio, memoria historiko, gastu arrunt eta funtzionamenduaren arloko jardueretara.

Gainerakoa –120.000 euro zentroen beraien egoera hobetzera bideratutako jardueren gastuak osorik edo zati batean finantzatzera bideratuko da; esaterako, ezbeharrek eragindako kalteak konpontzeko, hesi arkitektonikoak kentzeko, euskal etxe berriak eraikitzeko, gazteentzako lekuak egokitzeko eta gazteen zein emakumeen jardueretan teknologia erabiltzeko.

2018/12/21 Secretaria General de Acción Exterior

2018ko Euskal gizataldeetako pertsonen premia larriko egoerei erantzuteko laguntzak

202.000 euroko diru-laguntza, Euskal gizataldeetako pertsonen premia larriko egoerei eta laguntza-beharrei erantzuteko bideratuko da diru hori.

Gaur onartutako laguntzei esker arreta jasoko dute gizarte-bazterketako egoera larrian dauden pertsonek, dela herrialde batzuetan izandako moneta-oszilazioen eta ekonomia-gabezien egoeragatik, dela adinagatik, dela gabezia-egoerengatik, dela osasun-krisialdiengatik edota bat-batean sortutako istripuen ondoriozko ezgaitasunengatik.

2018/12/21 Secretaria General de Acción Exterior

Gaztemundu 2018

Programa horretarako 51.600 euro bideratu dira, atzerriko Euskal Etxeetako 18 eta 35 urte bitarteko 15 gaztek, egonaldi bat egin dezaten Euskadin 2018ko irailaren 1etik 16ra.

Aurten, Gaztemundu programako partaideen prestakuntza euskal dantza tradizionalak irakasteari buruzkoa izan da. Hala, adituek gidatutako prestakuntza-programan parte hartu dute aurten.

Egonaldian, bestalde, beste jarduera batzuk izango dituzte, euskal jatorria duten gazteek aukera izan dezaten harremana izateko erakundeekin, elkarteekin eta Euskadin bizi eta lan egiten duten pertsonekin, baita Euskadiko eta kanpoko gazteen arteko harremanak sortzeko ere.

2018/12/21 Secretaria General de Acción Exterior