Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Euskal Diasporak egindako ekarpenaren berri eman Euskadin, ekonomiari, kulturari eta euskal gizarte globalaren garapenari egin dion ekarria ezagutarazteko

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Ebazpenaren bidez, 2017ko apirilaren 25ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, Gaztemundu programaren 2017. urteko ediziorako deia egiten da. Zebatekoa: 50.000.- €

Berria
2017.eko apirilak 25
Gaztemundu 2017 programan parte hartzeko deialdia onartu da (Gobernu Bilera 2017-04-25)
2017/12/20 Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria

2017ko egoera larrian dauden pertsonentzako dirulaguntzen deialdia. (202.000.-€)

Berria
2017.eko urriak 24
Euskal gizataldeetako pertsonen premia larriko egoerei erantzuteko laguntzak (Gobernu Bilera 2017-10-24)
2018/01/17 Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria

"Euskal Diasporaren Eguna" erabakitzeko prozesu parte hartzailea.

Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza hainbat egun bilatzen ari da “Euskal Diasporaren Eguna” aukeratzeko. Gogoeta horren berri eman nahi die Euskaditik kanpo bizi diren eta gure komunitatea osatzen duten pertsona guztiei. Horregatik, egun hori aukeratzeko, Zuzendaritzari proposamenak helarazteko arren eskatu du.

Berria
2017.eko abenduak 07
"Euskal Diasporaren Eguna" aukeratzeko prozesu parte-hartzailea ireki du Eusko Jaurlaritzak
2018/12/21 Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria

Urazandi bildumaren bi ale (30-31) berrien argitalpena. 

Estíbaliz Ruiz de Azua y Martínez de Ezquerecocha historialariak eta Koldo San Sebastián kazetariak haien azken bi liburuak argitaratu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren Urazandi bildumaren baitan. Koldo San Sebastiánek bilduma horren 30. liburukiaren autorea da, NEWYORKTARRAK. Origen de la Comunidad Vasca de Nueva York, 1880-1955 hain zuzen ere. Bere aldetik Estíbaliz Ruiz de Azuak 31. liburukia idatzi du:  , LA CONGREGACIÓN DE SAN IGNACIO. El asociacionismo vasco en Madrid en el umbral del siglo XX.

2018/12/21 Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria

2017-2018 Kanpoko Euskal Gizatalde eta Euskal Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak.

Urte beteko 4 beca:

2 Gasteizen

1 Argentinan

1 Estatu Batuetan

 

2018/12/21 Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria

Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeak irailaren 8a hautatu du "Diasporaren Eguna" izateko.

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Aholku Batzordeak (diasporari buruzko gaietan aholkua ematen duena) irailaren 8a aukeratu zuen Euskal  Diasporaren Eguna izateko. Izan ere, Vitoria-Gasteizen 2015ean egin zen Euskal Gizataldeen VI. Mundu Kongresuaren ondorioetako bat izan zen “Diasporaren Eguna” bilatzea.

Hori dela eta, “Diasporaren eguna” Kongresuaren leloaren (“Diasporizatu”) eta Lau Urteko Planaren baitan aurreikusten diren ekimenetako bat da. Hau da, gizartean “Euskal Diaspora” balioan jarri eta zabaldu. Beraz, Irailaren 8an egingo diren ekitaldien bitartez euskal diaspora ikustaraziko da eta balioan jarriko da, Euskadin nola kanpoan den Euskal Komunitatean

Berria
2018.eko urtarrilak 30
Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeak irailaren 8a hautatu du “Diasporaren Eguna” izateko, Elkanok munduari bira burutzearen urteurrena
2018/12/21 Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria

Udako Ikastaroa: MIGRAZIO ETA MUGIKORTASUNA KANPOAN DEN EUSKAL KOMUNITATEAN: EZAGUERAREN ERAIKUNTZA JARDUERA LEHENTASUNAK EZARTZEKO

Azkoitian egin den ikastaroan, “nazioarteko mugikortasunean” eta “emigrazioan” espezialistak diren pertsonak bildu dira.  Oro har, “mugikortasuna” emigrazio modu berri batekin identifika daiteke: batez ere arrazoi profesionalengatik Europara eta Asiara doazen gazteak dira. Aldiz, “emigrazio historikoa” Amerikarantz jo zuen nagusiki (Ipar eta Hego Amerika).

2018/12/21 Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria

2018ko Euskal Diasporaren Eguna

Pasa den irailaren 8an mundo osoko 67 Euskal Etxeek Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko egin ziren ospakizun ezberdinetan parte hartu zuten. “Berdin dio non bizi zaren, Euskadi bizi baduzu, Euskadi zugan bizi da” lelopean ekitaldi ezberdinak antolatu ziren Euskal Diaspora balioan jartzeko eta mundo osoan zehar, Euskadin baita, Euskal Diasporaren ezagutza zabaltzeko asmoarekin.

Lehendakaritzan ekitaldi instituzionala antolatu zen ere.

2018/12/21 Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria

Euskal Diasporaren Artxiboa

Euskal Diasporaren Artxiboa da martxan dagoen proiektu bat, euskal emigrazioaren funtsa sortzeko helburua duena.

Euskadiko Artxibo Historikoan (Bilbo) kokatua, euskal komunitatearen memoria eta jardunaren inguruko dokumentazioa jasotzen da, Euskadiren historia bere lurraldetik kanpo ezagutarazteko asmoz jendarte guztiari eta ikertzaileei.

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza arduratzen da jasotzen ekimen honetarako interesgarriak diren interesekoak diren dokumentazio, argitalpen, objektu, ikusentzunezko material, gutun edo argazkiak. 

2018/12/21 Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria