Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Euskadi-Nafarroa-Akitania euroeskualdea finkatu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Urtarrilaren 1etik aurrera Akitania-Euskadi Euroeskualdeak beste kide bat du: Nafarroako Foru Erkidegoa. Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea deitzen da ordutik Lurralde Lankidetzarako Europako Taldea.

2018/01/15 Europako Gaietarako zuzendaria

Akitania-Euskadi Euroeskualdeak sorreratik diru-laguntza politika bat garatu du, proiektu-deialdia erabiliz, bi eskualdeetako eragile pribatu eta publikoen arteko lankidetza garatzeko eta dinamizatzeko asmoz 2014-2020 Plan estrategikoak lehentasunezkotzat hartutako sektoreetan.

2017. urte honetako proiektu-deialdiaren lehen saio honek 400.000 €-ko diru-hornidura izango du eta “euroeskualdeko hiritartasuna” ardatzari buruzkoa da.Batzorde Beterazleak ekainaren 21eko bileran erabaki ditu zein proiektuk jasoko dituzten diru-laguntzak.

2018/01/15 Europako Gaietarako zuzendaria

2017ko martxoan eta apirilean egin dira aginduzko bi batzar nagusiak eta ekitaldi berrirako aurrekontua onartu da. Bestalde, aginduzko batzorde betearazleak ere bildu dira.

2018/01/15 Europako Gaietarako zuzendaria

Abiarazi dira Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programak 2016an onartutako bi proiektuetan aurreikusitako jarduerak, mugaz gaindiko enpleguari eta Transfermugari buruzkoak.

2018/01/15 Europako Gaietarako zuzendaria

Akitania-Euskadi-Nafarroa Lurralde Lankidetzarako Europako Taldeko proiektuen bigarren deialdia egin da 300.000€-ko aurrekontuarekin, ezagutzaren ekonomiaren alorrari buruz. Ebazpena 2017ko abendurako aurreikusita dago.

2018/01/15 Europako Gaietarako zuzendaria

Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak kultura, hezkuntza, gazteria, eleaniztasuna eta kirol arloko 23 proiektu hautatu ditu 2017ko lehen deialdian. Finantziaziora bideratu den zenbatekoa: 400.000 euro.

2018/01/15 Europako Gaietarako zuzendaria

2018ko irailaren 14an, Akitania-Berria, Euskadi eta Nafarroa Euroeskualdeak 2018ko “Euroeskualdeen arteko kolaborazio estrategikoak” deituriko proiektu-deialdiko bigarren saioa atera zuen “Ezagutzaren ekonomia, enpresen berrikuntza lehiakorra”-ren inguruan, zenbatekoa 300.000€-koa izanik.

Berria
2018.eko irailak 14
Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak 2018ko proiektu-deialdiko bigarren Saioa “Euroeskualdeen arteko kolaborazio estrategikoak”  jaurti du “Ezagutzaren ekonomia, enpresen berrikuntza lehiakorra”-ren inguruan
2018/12/20 Europako Gaietarako zuzendaria

2018ko uztailean Euroeskualdeko hiritartasunari buruzko proiektuen lehenengo deialdia ebatzi zen.

2018/12/20 Europako Gaietarako zuzendaria

2018ko martxoan eta apirilean bi Batzar-Nagusi izan ziren, eta aurreko ekitaldiaren ekintzen berrikusketaren ondoren aurrekontuak eta 2018ko ekintza-plana onartu ziren. Urrian, Hendayan ez-ohiko batzarra egin zen. 

2018ko ekainean , Iruñean Akitania-Berriko, Euskadiko eta Nafarroako lehendakariak bildu ziren. Egun horretan ezagutarazi zuten eguneratutako Plan Estrategikoa. Eguneratze hori, 2017an izandako Nafarroa Euroeskualdera eranstearen, eta  Akitania-Berriaren lurralde hedapenaren ondorioa da.

2018/12/20 Europako Gaietarako zuzendaria

Akitania Berrria / Euskadi / Nafarroa Euroeskualdearen Batzar Nagusia

Gaien zerrenda: Aurreko bileraren aktaren aprobazioa, 2018ko ekintzen txostena, 2019ko gidalerro finantzarioak eta 2019ko lehen laguntza deialdia.

2019/04/03 Europako Gaietarako zuzendaria

LLETaren Batzorde Betearazlearen Bilera

Hendayan bilera. 2019ko Batzar Nagusien prestaketa

2019/04/03 Europako Gaietarako zuzendaria

Akitania Berria / Euskadi / Nafarroa Euroeskualdearen 2. Batzar Nagusia

Nafarroak zuzendutako bilera

Gai zerrenda: 2019.03.22an izandako Batzarrraren aktaren onarpena, 2018ko kudeaketa eta kontu administratiboa, 2019ko aurrekontua eta elkarkidetza estrategikoak. 

 

 

 

2019/05/03 Europako Gaietarako zuzendaria