Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Europako nazioekin eta eskualdeekin duen harremana indartu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017ko apirilean, Galesko Gobernuko finantza departamentuko ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, euskal ogasunen eta foru ogasunen funtzionamendua, ekonomia itunaren eredua eta zergen kudeaketa ezagutzeko.

2018/01/15 Secretaria General de Acción Exterior

Bavariako Parlamentuko konstituzio, zuzenbide eta legebiltzarreko gaiei buruzko batzordearen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du eta harrera egin diote Lehendakariak, Eusko Legebiltzarreko lehendakariak eta Erakundeen, Segurtasunaren eta Gobernantza Publikoaren Batzordeko zenbait kidek. Halaber, Gernika, Batzarretxea eta Gernikako udaletxea bisitatu dituzte, baita Gernikako Bakearen Museoa ere, bonbardaketaren 80. urtemuga dela eta. Donostia bisitatu dute eta hango alkatearekin bildu dira. Azken egunean Bilbo bisitatu dute.

2018/01/15 Secretaria General de Acción Exterior

Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuak eta Bavariako Herrizaingo, Eraikuntza eta Garraioetako ministroak apirilean adierazpen bateratu bat sinatu dute, polizien arteko lankidetza areagotzeko.

2018/01/15 Secretaria General de Acción Exterior

Lehendakaria Errumaniako Atzerriko Inbertsioen ministroarekin, Petrescu jaunarekin, bildu zen maiatzaren 26an Euskadi bisitatzen ari zela eta.

2018/01/15 Secretaria General de Acción Exterior

Lehendakariak Suedia, Zipre, Belgika eta Ukrainiaren Madrileko enbaxadoreak hartu ditu urteko lehenengo seihilekoan zehar.

2018/01/15 Secretaria General de Acción Exterior

Lehendakariak Eskualdeen Batzordeko presidentea, Markku Markkula jauna, hartu zuen maiatzaren 2an, Markkula jauna Euskadi bisitatzen ari zela-eta. Donostian "Science meets regions" izeneko biltzarrean hartu zuen parte presidenteak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuarekin batera.

2018/01/15 Secretaria General de Acción Exterior

2017ko azaroan Brexit-ari buruzko biltzarra antolatu zuen Periferiako eta Itsasaldeko Eskualdeen Konferentziak eta adierazpen bat sinatu zuten konferentzia horretako kideek Cardiff-en. Hori dela eta, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak eta Hezkuntza Sailak bilerak egin dituzte Finantza eta Hezkuntzako Kabinete-idazkariekin, bi gobernuen arteko harremanetan sakontzeko. Galeseko Gobernuko finantza Departamentuko ordezkaritza batek 2017ko apirilean Euskadi bisitatu zuenean hasitako lankidetza-ildoak ekarri ditu bilera horiek.

2018/01/15 Secretaria General de Acción Exterior

2015eko ekainaren 2an sinatutako lankidetza hitzarmenaren jarraipen bilera bat egin zuten Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak eta Flandriako Gobernuko Kanpo Arazoetarako Departamentuetako arduradunek Bruselan 2017ko urrian.

2018/01/15 Secretaria General de Acción Exterior

Lehendakariak Italiaren eta Erresuma Batuaren enbaxadoreak hartu ditu 2017ko bigarren seihilekoan zehar.

2018/01/15 Secretaria General de Acción Exterior

2018an, Lehendakariak Suiza, Eslovenia, Irlanda, Norvegia eta Austriako enbaxadoreak hartu ditu. Lehendakariak bazkari ofizial batean parte hartu zuen Italiako enbaxadarekin urtarrilean. Eta, Europar Batasunak Madrilen dituen herrialdeen enbaxaden enbaxadore eta ordezkariak bertaratu ziren .

2018/12/20 Secretaria General de Acción Exterior

2018ko apirilaren 10 eta 11n, Flandeseko gobernuaren Ministro-Presidentea Lehendakariarekin elkarrizketatu zen, eta Euskadi- Flandesen arteko lankidetza aztertu zuten 2015an sinatutako Elkar ulertze Memorandunaren markoan. Gainera, Bourgeois Ministro Presidentea Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarekin elkarrizketatu zen, eta Euskadiko hainbat proiektu bisitatu zituen.

2018/12/20 Secretaria General de Acción Exterior

Galeseko Finantzen Cabinet Secretary-k, Mark Drakefordek, Euskadi bisitatu zuen 2018ko martxoan eta hainbat elkarrizketa izan zituen Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluaren hainbat kiderekin. Era berean, Bilboko Portua eta trenbideko azpiegiturak ikusi zituen.

2018/12/20 Secretaria General de Acción Exterior

2018ko uztailaren13an, Lehendakaria Galeseko First Ministerrekin, Carwyn Jonesekin, elkarrizketatu zen eta Elkar ulertze Memoranduma sinatu zuten bi gobernuren artean.

2018/12/20 Secretaria General de Acción Exterior

2018ko uztailaren 12 eta 13an, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza ofizialak, Urkullu Lehendakariaren eta Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuaren zuzendaritzapean, Gales bisitatu zuen. 

2018/12/20 Secretaria General de Acción Exterior

Lehendakariak 2018ko ekainean Emilia-Romagnako presidentea, Stefano Bonaccini, hartu zuen.

2018/12/20 Secretaria General de Acción Exterior

Lehendakaria Eskualdeko Batzordeko presidentearekin, Karl-Heinz Lamberzekin, bildu zen 2018ko uztailaren 12an.

2018/12/20 Secretaria General de Acción Exterior

2018ko martxoaren 14an Kanpo Harremaneko Zuzendaritza Nagusiak Autonomien VII. Foroan parte hartu zuen, Senatuan, "Autonomia Erkidegoko parte-hartzea EBko Kontseiluan" izeneko ponentziarekin.

2018/12/20 Secretaria General de Acción Exterior

Europaren eguna dela eta, maiatzaren 9an, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak Lagun Onari bereizgarria eman zion Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluari, Eurobasqueri.

2018/12/20 Secretaria General de Acción Exterior

Lehendakariaren topaketa Erresuma Batuko enbaxadorearekin

Topaketa Gasteizko Ajuria Enea Jauregian, 2019ko otsailaren 13an.

2019/04/03 Secretaria General de Acción Exterior

Txekiar Errepublikako enbaxadorearen bisita Euskadira

Lehendakariaren bilera, Txekiar Errepublikako enbaxadorearekin, 2019ko urtarrilaren 31n, Ajuria Enean.

2019/04/03 Secretaria General de Acción Exterior

 

Eskualdeen eta Hirien 8ª Europar Gailurrean parte hartzea Bukaresten

Europako Eskualdeen Batzordeak bi urtero antolatzen duen Gailurrera bertaratzea.

2019/04/03 Secretaria General de Acción Exterior

60. osoko bilkura. CARUE

CARUE monografikoaren bilera, Brexit monografikoa

2019/04/03 Secretaria General de Acción Exterior

Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza baten bisita Eskoziara

Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak, Europako Gaietarako zuzendariak eta Etxepare Institutuko zuzendariak Eskozia bisitatu dute, eta hainbat pertsona ospetsuekin bildu dira Eskoziako esparru akademiko eta politikoan, egitura-harremanak lantzeko eta etorkizuneko balizko Mou baterako aurrerapausoak emateko.

2019/04/03 Secretaria General de Acción Exterior

Brexit-aren Jarraipenerako Batzordearen bilera - 2019.01.31

Brexit-aren Jarraipenerako Batzordearen bilera. Helburua azken gertakizunen berri ematea eta batzordekideekin eztabaida eta informazio hartuemana edukitzea izan zen.

2019/04/03 Secretaria General de Acción Exterior

Lehendakariaren topaketa Norvegiako enbaxadorearekin eta Petrolio eta Energia Ministerioko Estatu Idazkariarekin

 

2019ko apirilaren 3an izandako topaketa Ajuria Enean.

2019/05/03 Secretaria General de Acción Exterior

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batek Kopenhage bisitatu du

 

 

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Europako Gaietarako zuzendariak eta Kanpo Harremanetarako zuzendariak Kopenhage bisitatu dute eta Kontseilu Nordikoko edo Ministroen Kontseilu Nordikoko (iparraldeko bost herrialdeen arteko lankidetzarako erakundea: Islandia, Danimarka, Suedia, Finlandia eta Norvegia) ordezkariekin elkartu dira. 

Era berean, Proiektuetarako Zerbitzuen Nazio Batuen Bulegoko (UNOPS) ordezkariekin bildu dira.

 
2019/05/13 Secretaria General de Acción Exterior