Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Ahalik eta gehien indartu Euskadik erabaki-esparru komunitarioetan duen parte-hartzea, batik bat Europar Batasuneko Kontseiluan eta Europako Batzordearen batzorde teknikoetan

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

El 10 de mayo de 2017, el Lehendakari mantuvo un encuentro con el comisario de Asuntos económicos y financieros, impuestos y aduanas.

2017/12/20 Secretaria General de Acción Exterior

2017ko maiatzaren 10ean, Brexit negoziatzeko Europako Parlamentuaren ordezkari eta ALDE taldeko presidente (eta bozeramile) Guy Verhofstadt-ekin batzartu zen Lehendakaria.

2018/01/15 Secretaria General de Acción Exterior

2017ko maiatzaren 10ean, Europako Batzordeko gai ekonomiko, finantzario, zerga eta aduanen komisario Pierre Moscovici-rekin batzartu zen Lehendakaria.

2018/01/15 Secretaria General de Acción Exterior

2017ko lehenengo seihilekoan zehar ECOFIN Ekonomia eta Finantzak Kontseiluko lantaldeetan parte hartzen jarraitu da.

2018/01/15 Secretaria General de Acción Exterior

Europako Batzordearen lehendakariorde eta energia gaien arduradun Sefcovic jauna Euskadi bisitatzen ari zela eta, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak bilera bat izan zuen berarekin martxoaren 17an, eraginkortasun energetikoari eta smart cities and regions-ei buruzko gaiak jorratzeko

2018/01/15 Secretaria General de Acción Exterior

2018ko urtarriletik ekaina arte, Euskadik Europar Batasuneko ingurumen Ministroen kontseilurako Autonomia Erkidegoen ordezkapena koordinatu du. Ingurumen, Lurralde plangintza eta Etxebizitzako sailburuak, martxoan eta ekainean izandako batzordeetan hartu zuen parte.

2018/12/20 Secretaria General de Acción Exterior

Eusko Jaurlaritzak, hainbat sailen bitartez, Europako Batzordeko hamar batzorde baino gehiagotan hartu du parte.

2018/12/20 Secretaria General de Acción Exterior

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak Europako Eskualdeen Batzordeko 127. 128. 130. eta 131. osoko bilkuran parte hartu zuen. 131.n Euskadik migrazio-erronkari aurre egiteko SHARE proposamena aurkeztu zuen.

2018/12/20 Secretaria General de Acción Exterior

2018ko apirilean, Lehendakaria, Alain Lammassourekin, euskal eurodiputatuarekin, bildu zen.

Berria
2019.eko otsailak 07
Online desinformazioaren aurka borroka egiteko neurriak proposatu ditu Eusko Jaurlaritzak Bruselan
2019/02/15 Secretaria General de Acción Exterior

Marianne Thyssen , Enplegurako Europako komisarioa, Euskadin egon zen eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin bildu zen. Halaber, Bilboko Euskalduna jauregian egindako Hiritarren arteko Elkarrizketa batean parte hartu zuen.

2019/02/15 Secretaria General de Acción Exterior

Gobernu kontseiluak Europako Etorkizunaren Inguruko Ikuspegia deituriko dokumentua prestatu eta onartu zuen 2018ko martxoan.

2019/02/15 Secretaria General de Acción Exterior

2018ko martxoan, Urte Anitzeko Finantza Markoari buruzko negoziaketetan, Ogasun eta Ekonomiako sailburuak, Aurrekontuen Zuzendaritza Orokorrarekin bildu zen Bruselan, baita Eskualde Politikako Europako komisarioarekin eta Estatu-laguntza eta konpetentziako goi-funtzionarioekin ere.

2019/06/20 Secretaria General de Acción Exterior

Eusko jaurlaritzak “Subsidiariotasuna, proportzionaltasuna eta gutxiago baino eraginkortasun handiagoz egitea" izeneko lantaldeari ekarpena egin dio. Eusko jaurlaritzak, Brusela hiriburuko, Flandeseko,Galesko, Nafarroako, Piamonteko eta Salzburgoko gobernuekin batera, “Subsidiariotasuna, proportzionaltasuna eta gutxiago baino eraginkortasun handiagoz egitea" izeneko lantaldeari ekarpena prestatu eta aurkeztu dio. Ekarpen horretan maila anitzeko gobernantza eraginkorra eskatzen da, baita eskumen legegileak dituzten eskualdeek eta errealitate nazionalak ordezkatzen dituztenek ardura konpartituak hartzea integrazio-prozesuan, Lamassoure Txostenak proposaturiko eskualde elkartuaren estatusetik abiatuta.

2019/04/03 Secretaria General de Acción Exterior

Lehendakariak harrera egin dio Christos Stylianides Laguntza Humanitarioko eta Krisiaren Kudeaketako Europako komisario europarrari

Lehendakariak Christos Stylianides Gizarte Laguntza Humanitarioaren eta Krisiaren Kudeaketaren Europako komisarioa jaso du, Ajuria Enea Jauregian. Topaketa horretan Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, Giza Eskubideen idazkari nagusia, Elkarbizitza eta Lankidetza eta Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendaria izan dira.

Munduko krisi humanitario nagusien agenda berrikusi da (errefuxiatuak eta Venezuela), eta Babes Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren eta Europako laguntza humanitarioko eragiketen (Echo) jarduera-esparruak eztabaidatu dira.

2019/04/03 Secretaria General de Acción Exterior

Europako Eskualdeen Batzordearen 134. Osoko bilkura (2019ko apirilak 10 eta 11)

2 irizpen proiekturen bozketa. Euskadik 5 emendakin proposatu ditu «EBko baso-estrategiaren aplikazioa» irizpen proiektuari.

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren partehartzea Eusko Jaurlaritzaren migrazio-erronkari erantzunteko Eusko Jaurlaritzaren jardunbide egokiak azaltzen, besteak beste, Share proposamena eta Babes Komunitarioa.

2019/05/03 Secretaria General de Acción Exterior

Espezializazio adimenduneko estrategia Euskadin eta mugaz gaindiko politikan

 

 

Maiatzaren 17an Europako Gaietarako zuzendariak hartu zuen parte Europako Batzordearen Join Research Center-ek Faron (Portugal) antolatutako jardunaldi batzuetan : espezializazio adimentsua. RIS3ren ikuspegia azaldu zen: Euskadik duen ikuspegia eta bere proiekzioa mugaz gaindiko lankidetzan Akitania Berria eta Nafarroarekin.

2019/06/14 Secretaria General de Acción Exterior