Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Bazkide estrategikoekin harreman handiagoa izan, Euskadiren kanpo-harremanak proiektatzeko; horretarako, nazioarteko erakundeekin eta estatuz azpiko entitateekin lankidetza-hitzarmenak sinatuko dira, eta learning tour ekimena indartuko da

Eremua: Aliantzak
17 Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Eusko Jaurlaritzak Cundinamarcaren eskualdea sartzen du bere elkartasun estrategien sarean. Ekimen horren helburua da Euskadirekin interesa partekatuta dauzkaten eskualde liderrekin elkartasun estrategikoen sare bat pausoz pauso sortzea.

Halaber, Euskadi lider izango da alor horretan, deszentralizazio prozesuan dauden herrialdeen aurrean, erreferentzia eremu bat bihurtzeko, eta horrek Euskadiren irudiari prestigioa emango dio.

Gaur egun, Akitaniak (Frantzia), Flandesek (Belgika), Bavierak (Alemania), Jiangtsuk (Txina), Querétarok (Mexiko) eta Cundinamarcak (Kolonbia) osatzen dute sare hori.

 

Berria
2017.eko maiatzak 31
Eusko Jaurlaritzak Cundinamarca Departamentua gehitu du bere aliantza estrategikoen sarean
2017/11/13 Secretaria General de Acción Exterior

2016ko uztailean sinatutako Eusko Jaurlaritza-Unesco MOUari buruz egin behar den lanaren jarraipena egiteko, maiatzaren 8an lehenengo bilera bat egin zuen Eusko Jaurlaritzak, eta lan talde bat sortu zen bertan parte hartzen duten Eusko Jaurlaritzaren sailekin. Eusko Jaurlaritzaren lantalde horren helburuak, MOU Akordioa hedatzea, eta Paris-Unescorekin Comisión de Enlace delakoari ekintzak aurkeztea dira. Komisio horren lehenengo bilera Parisen izango da hurrengo uztailaren 5ean.

Berria
2016.eko uztailak 05
Euskadik eta UNESCOk harremanak sendotu dituzte
2017/11/13 Secretaria General de Acción Exterior

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Iberoamerikako Estatuen Erakundeko (OEI) idazkari nagusiak elkar ulertzeko memorandum bat sinatu dute, Eusko Jaurlaritzaren eta OEIren arteko lankidetza sustatze aldera, hezkuntza, zientzia eta berrikuntza, kultura eta giza eskubideen arloko hezkuntzari dagokienez.

 

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta OEI Iberoamerikako Estatuen Erakundeko idazkari nagusi Paulo Spellerrek memorandum bat sinatu zuten joan den uztailaren 27an. Horri esker, bi aldeen arteko lankidetza indartuko da hezkuntza, zientzia, berrikuntza eta kulturari lotutako gaietan. Komunitate iberoamerikarrarekin eta bere erakundeekin, OEIrekin esaterako, izandako harremanaren eta egindako lanaren ondorioz lortu da akordio hori. Memorandumak agerian uzten du zein baliozkoak diren hezkuntzak, kulturak, zientziak, bakeak eta giza eskubideek giza garapen integrala lortze aldera, eta zein garrantzitsua den pertsonen bizi-kalitatea hobetzea helburu duten politiken alde lan egitea.

 

Hain zuzen ere, mugikortasun akademikoko programetan parte hartzeko eta hainbat arlotan, hala nola lanbide heziketan, sakontzeko zer aukera dauden aztertuko da. Horrez gain, hezkuntzari, giza eskubideen arloko hezkuntzari, demokraziari eta balioei eta bake kulturari lotutako esperientziak eta jardunbide onak truka daitezen bultzatuko da.

 

Memoranduma sinatu ondoren, Paulo Spellerrek bi lanegun egin zituen Euskadin, eta Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarekin, Hezkuntza sailburuarekin eta Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarekin, bai eta sail horietako hainbat ardurekin ere, bildu zen.

 

Berria
2017.eko uztailak 27
Eusko Jaurlaritzak elkar ulertzeko memorandum bat izenpetu du Estatu Iberoamerikarren Erakundearekin hezkuntza, zientzia eta kulturarako
2017/11/14 Secretaria General de Acción Exterior

“Euskadi Learning Tour 2017 – Estatu Batuak” ekimena

 

Estatu Batuetako ordezkaritza batek Euskadi bisitatu zuen irailean, Eusko Jaurlaritzak, Basque Country estrategiaren harira, sustatutako hirugarren “Euskadi Learning Tour 2017” ekimenaren baitan.

 

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren ekimen horrek ordezkaritzako kideei Euskadi ezagutaraztea du helburu. Hauxe lortu nahi du: gure erakundeak eta autonomia maila handia, gure azpiegitura fisiko eta teknologikoak eta proiektu berritzaile garrantzitsuenak ezagutaraztea, eta nazioartean ezaguna den gure gastronomiaz, kultur ondareaz, inguru ederraz eta jende adeitsuaz gozatzeko aukera ematea.

 

Zazpi pertsonak osatu zuten ordezkaritza. Horiek guztiek, nork bere arloan, erantzukizuneko karguak dituzte, eta Estatu Batuetako mundu akademiko, ekonomiko eta instituzionalean jarduten dute. Ordezkaritza horrek zuzenean ezagutu ahal izan zuen, bost egunez, garapen jasangarriko euskal eredua. Eredu hori ezagutarazteko jarduera ugari burutuko dira, besteak beste erakunde, ekonomia, osasun eta ikerketa arloko bisita eta bilerak.

 

Aurtengoa hirugarren Euskadi Learning Tour esperientzia izan da Eusko Jaurlaritzak ekimen hori abian jarri zuenetik. Euskadiren interesetarako estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotzen diren herrialdeak (Estatu Batuak, adibidez) identifikatzen dituen Basque-Country nazioartekotzeko esparru estrategiaren baitako ekimena da hori. 2014an izan zen lehenengo esperientzia, eta Txileko ordezkaritza bat etorri zen orduan. 2015ean, berriz, Mexikoko ordezkaritza bat izan zen gurean.

 

Berria
2017.eko irailak 16
Estatu Batuetako ordezkaritza batek Euskadi bisitatuko du “Learning Tour 2017” ekimenaren barruan
2017/11/14 Secretaria General de Acción Exterior

Quebec, munduko buru diren eskualdeek osatutako Euskadiren aliantza estrategikoen sareko kide berria

 

Quebecera egindako bisita ofizialaren bigarren egunean, Lehendakaria lehen ministro Philippe Couillardekin bildu da, eta elkar ulertzeko memoranduma sinatu dute. Gauzak horrela, Euskadi garatzen ari den aliantza estrategikoen sareko kide berria da Quebec. Munduko buru diren eskualdeek osatuta dago aliantza hori. Akordio horrekin, aldebiko harremanetan sakontzea nahi dute bi aldeek, hainbat arlori, hala nola kultura eta ondarea, ekonomi garapena, berrikuntza, klima aldaketa eta gizarteratzea eta kulturartekotasun politiken arloari, dagokienez.

 

Quebec lehentasunezko kidetzat hartu da Euskadi-Basque Country 2020 nazioartekotzeko esparru estrategiaren baitan. Arrazoi hauek direla-eta izendatu dute hala: kultura- eta hizkuntza-aniztasuna babestu eta berrikuntzaren alde eta klima aldaketaren aurka egin duelako, eta Euskadirekiko dituen loturak direla tarteko. Akordio horren ondorioz, Euskadiren aliantza estrategikoen sareko kide berri bilakatu da Quebec. Orain arte munduko buru diren 6 eskualdek osatuta egon da aliantza hori. Akitania, Bavaria, Flandria, Queretaro, Jiangtsu eta Cundinamarcak.

 

Berria
2017.eko urriak 31
Euskadik Quebec gehitu du munduko eskualde liderrekin osatuta duen Aliantza Estrategikoan
2017/11/14 Secretaria General de Acción Exterior

ORU/FOGAR-en Buro eta Batzar Nagusia, baita Eskualdeen Mundu Foroa ere, bildu ziren Gasteizko Europa Jauregian 2017ko azaroaren 26tik 28ra bitartean. Ekitaldi hori Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratu zuen, eta bertan bildu ziren Europako, Asiako, Afrikako eta Amerikako estatu azpiko gobernuetako berrogeita hamar ordezkari baino gehiago, eskualdeetako elkarteez gain.

Gasteizeko bilera baliagarria izan zen erakunde horren 10. urteurrena gogoratzeko. Erakunde horren helburuen artean daude estatu azpiko gobernuen ahotsa nazioarteko esparruan entzunaraztea eta garapen orekaturako eta lurralde-kohesiorako politika global bat bultzatzea. Azkenik, ORU/FOGAR-ek eta Garapenerako Nazio Batuen Programak deitutako Jardunbide Egokien II. Lehiaketaren bigarren edizioko sariak banatu ziren batzar nagusi horretan. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren  eta  Osasun Sailaren 3 esperientzia aukeratu zituzten lehiaketa horretarako.

 

Berria
2017.eko azaroak 27
Eskualdeen Munduko Foroa inauguratu du Lehendakariak Gasteizen
2018/01/09 Secretaria General de Acción Exterior

2018ko uztailaren 17ko Akordio-Memorandumaren luzapena, Eusko Jaurlaritza eta Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen erakundearen artekoa (UNESCO)

Berria
2018.eko uztailak 17
Eusko Jaurlaritzak erabaki du UNESCOrekin daukan Elkar ulertze Memoranduma luzatzea (Gobernu Bilera 2018-07-17)
2018/12/19 Secretaria General de Acción Exterior

2018ko azaroaren 22. Kolonbiako ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du “Learning Tour 2018” ekimenaren barruan. Ekimen horrek Euskadiko gauza bereizgarri eta berezienak  atzerriko nortasun handiko pertsonei erakustea du helburu.

Berria
2018.eko azaroak 22
Kolonbiako ordezkaritza batek Euskadi bisitatuko du "Learning tour 2018" ekimenaren barruan
2018/12/19 Secretaria General de Acción Exterior

Laguntza Teknikoko Proiektuetarako laguntza-lerroa

 

Prestakuntzako prozesuan dago Dekretu bat, Bazkide Estrategikoen Sareko kideen artean Proiektu Baterako Fondo bat arautzeko

2018/12/19 Secretaria General de Acción Exterior

“Programme d’invitation et d’Accueil de Personnalités Etrangeres” (PIAPE)-Quebec

Kanpo Harremanetarako Zuzendariaren parte hartzea «Invitation et Accueil de Personnalités Étrangeres» izeneko programan.

2018/12/19 Secretaria General de Acción Exterior

Pertsonal teknikoen bisita eta truke Quebecera programa batean parte hartzea.

Nazioarteko Harremanen Ministeritza eta Frankofoniaren eta Kanpo Harremanen Zuzendaritzaren artean antolatutako pertsonal teknikoen bisita eta truke programa batean parte hartzea. Irailaren 17tik 25era

2018/12/19 Secretaria General de Acción Exterior

ORU / FOGAR Sareko Buruzagi Zuzendaritzan parte hartzea.

Cuenca-ko (Ecuador) ORU-FOGAR Sareko Buruzagitzako Zuzendaritza Nagusian parte hartzea eta Elikadura Subiranotasunaren "Hambre Cero " Eskualdeen Munduko Gailurrean parte hartzea.

2018/12/19 Secretaria General de Acción Exterior

ORU-FOGAR

Rabat-en izandako “ORU-FOGAR 2018” Asanbladan eta 11. Munduko Eskualdeen Foruan parte hartzea.

2018/12/19 Secretaria General de Acción Exterior

Partehartzen 2018 HLPFn Nazio Batuen Erakundearen GJHri buruz.

Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritza batek, Kanpo Harremanetarako Idazkari nagusia buru izanik, parte hartu zuen --- : Nazio Batuen Erakundearen  Level Política Forumen, New Yorken.

Foru hori uztailaren 9tik 18ra egin zen 2030 Agendari jarraipena egiteko.

Euskadik ekitaldi horretan parte hartu zuen, gonbidatuta izan zen eta,  eta garrantzi handia eman nahi zion Maila anitzeko Gobernantzak  GJHelburuak lortzeari, eta lehenengo aldiz Nazio Batuek  Programa ofizialean gobernu erregio eta tokientzat ospatzen zen ekitaldia aprobetxatu zuen Euskadiko 2030 Agendari ekarpenak azaltzeko

Berria
2018.eko uztailak 17
Euskadik 2030 agendari buruz nazio batuek antolatutako “High level political forum 2018” konferentzian hartu du parte
2018/12/21 Secretaria General de Acción Exterior

Kanpoan Eskualde Estrategikoekin lankidetza teknikoko proiektuetarako laguntzak ematea arautzen duen Dekretua.
Dekretu honek 2018-2020 Kanpo Ekintzako Planean ezarritako tresna berria garatzen du, kanpoko eskualde estrategikoekin aliantzak garatzeko eta finkatzeko, Euskadiko Bazkide Estrategikoen Sarea sendotzeko, eta orain arte Jiangsu, Baviera, Flandria, Querétaro, Cundinamarca, Quebec eta Galesekin sinatu diren akordioak indartuz. Horrek aukera emango du EAEko errealitatea atzerrian proiektatzeko, aukerak detektatzeko eta nazioartekotzeko euskal ekimenei laguntzeko. Ekimen berri horrek eskualdeetako herritarrak hurbiltzeko balioko du, ideiak bateratzea erraztuz eta helburu komunak lortzeko lankidetza estrategikoa bultzatuz.

Berria
2019.eko martxoak 26
Eusko Jaurlaritzak Euskadiren eta azioarteko Bazkide Estrategikoen Sarearen arteko lankidetza sustatuko du (Gobernu Bilera 2019-03-26)
2019/04/17 Secretaria General de Acción Exterior

Global Compact eta 3 Euskal Empresari elkarteak

Munduko Itunaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko Akordioa, CEBEK, SEA eta ADEGIrekin batera, 2030 Agenda eta Garapen Helburuak Euskadiko enpresa-sarean sustatzeko.

Helburu hori lortzeko, euskal enpresei egokitutako zabalkuntza eta gaikuntza produktuak eta agenda honetan oinarritutako enpresa-kudeaketarako eta formakuntzarako tresnak martxan jarriko dira

Proiektua martxoaren 21ean jarri da martxan, 4.000 enpresari jakinaraziz, eta 2019. urtean amaituko da. 

2019/04/24 Secretaria General de Acción Exterior

MOU NBE Habitat eta Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritzak eta NBE Habitatek Memorandum bat sinatu dute 2030 Agendaren hiri-dimentsioa eta Hiriko Agenda Berriaren sustatzeko. Akordio honek  Agenda Euskadi Basque Country 2030en hiri-dimentsio bultzatzea eta Euskal Herriko Hiri Agenda, Bultzatu 2050, eratu eta ezartzeko prozesuan lagundu, du helburu.

 

2019/05/09 Secretaria General de Acción Exterior