Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Kanpoko sare integratu batekin jardun, eta Euskadiren atzerriko ordezkaritzen eta bulego sektorialen sarea indartu

Eremua: Aliantzak
17 Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Madrilgo Ordezkaritzaren BILERA DIPLOMATIKOAK 2019 an.

Bost lan-topaketa egin dira Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritzan, hainbat enbaxadatako ordezkariekin (*), honako hauek aurkezteko:

1 - “Euskadiko Plan Onkologiko Integrala: pazientea Asistentzia-Berrikuntza-Ikerketa ardatzaren erdian”;

https://www.irekia.euskadi.eus/es/news/51803-vasco presenta-madrid-cuerpo-diplomatiko-plan-oncologiko-euskadi

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/51803-vasco presenta-madrid-cuerpo-diplomatiko-plan-oncologiko-euskadi

2 - "Euskadi-Basque Country, zibersegurtasun industrialaren aukera-lurraldea";

https

https://www.irekia.euskadi.eus/es/news/53594-gobernno-euskal-presenta-madrid-cuerpo-diplomatiko-las-zibersegurtasuna-eko-teknologia-euskal sistema

Ondoren, ekainean, beste bilera bat egin zen Finlandiako enbaxadarekin, Finlandiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza bateratuak gauzatzen hasteko. Herbehereetako enbaxadak, berriz, zuzeneko harremana ezarri du Zibersegurtasunaren Euskal Zentroko zuzendariarekin, arlo horren ardura duen Herbehereetako Ministerioak uztailean Euskal Herrira egingo duen bisita antolatzeko. Azkenik, urrian, "Basque Cybersecurity Day"ri buruzko informazioa ("Basque Industry 4.0 The Meeting Point"en esparruan) zabaltzen zaie Madrilen ordezkaritza duten enbaxada GUZTIEI.

3. "" Eusko Jaurlaritzaren jarduerak kulturartekotasunaren, herritarren eta immigrazioaren arloan. SHARE proposamena, EBko migrazio-erronkaren aurrean erantzunkidetasunari eta elkartasunari buruzkoa”;

https://www.irekia.euskadi.eus/es/news/55367-vasco presenta-cuerpo-diplomatiko-las-actuacioneskulturartekotasunhiritarra-inmigrazioa-proposa-share

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/55367-vasco presenta-cuerpo-diplomatiko-las-actuacioneskulturartekotasunhiritarra-inmigrazioa-proposa-share

4. "Bilboko Portua-MercaBilbao: Fruit Attraction 2019”

5. “EUSKADIREN ETA ESTATUAREN ARTEKO EKONOMIA-ITUNA: zer da Ekonomia Ituna eta nola arautzen ditu Euskadiren eta Espainiaren arteko zerga- eta finantza-harremanak”

https://www.irekia.euskadi.eus/es/news/56862-gobierno vasco presenta-madrid-cuerpo-diplomatiko-las-del-acoerto-ekonomiko-como-regula-las relaciones tributarias-financieras-enta-euskal-espana

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/56862-gobierno vasco presenta-madrid-cuerpo-diplomatiko-las-del-acoerto-ekonomiko-como-regula-las relaciones tributarias-financieras-enta-euskal-espana

(*) Orain arte (2019. urtea), 70 diplomatiko baino gehiagok hartu dute parte Enbaxadekiko sektore-topaketetan.

2020/01/09 Secretaria General de Acción Exterior

Bekadunak 2019

Urrian zehar eta urte oso baterako, 4 bekadun berri sartuko dira Dekretu berri bateratuarekin bat (12/2019 DEKRETOA, urtarrilaren 29koa, Kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko bekak).

 

2020/01/09 Secretaria General de Acción Exterior

Eusko Jaurlaritzaren atzerriko Ordezkaritzei omenaldia (2018/11/19) Ekitaldi akademikoa EHU-Gunerekin eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin batera antolatuta (30/11/2018) Omenaldi instituzionala- Iñigo Urkullu Lehendakaria Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritzei eginiko omenaldi-ekitaldiko buru izan da; ekitaldia Eusko Jaurlaritzak antolatu du, New Yorkeko eta Buenos Aireseko lehen egoitzak ireki zireneko 80. urteurrena ospatzeko. Eusko Jaurlaritzaren lehen ordezkaritzak 1936an hasi ziren martxan, kanpoaldeko ordezkaritza gisa; denborarekin, helburuak bilakatzen joan dira. Hasieran, helburuaren testuingurua gerra zen, eta biztanleria zibilaren oinarrizko beharrei erantzutea zuten helburu. Gainera, propagandarako eta funtsak biltzeko eginkizunak bete zituzten. Geroago, oinarri izan ziren euskal errefuxiatuen immigrazioari bide emateko aukerak negoziatzeko. Gobernuak 20 ordezkaritza ere izan zituen, besteak beste, Argentina, Australia, Belgika, Mexiko, Txile eta Venezuela herrialdeetan, bai eta Alacant, Baiona, Bartzelona, Londres, Madril, Manila, New York, Paris, Quito, Roma eta Valentzia hirietan ere. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak kanpoaldean 7 ordezkaritza ditu: Europar Batasunean (Brusela); Argentina-Mercosurren; Estatu Batuetan; Mexikon; Txile- Peru- Kolonbian (Santiago de Chile eta Bogotá) eta Madrilen.

2019/04/09 Secretaria General de Acción Exterior

Bilkura Diplomatikoak Madrilgo Ordezkaritzan

Madrilgo Ordezkaritzan 6 lan topaketa eratu dira Enbaxada batzuen ordezkaritzekin, gai batzuk aurkezteko:

-              EAEko Gastronomiaren eta Elikaduraren Plan Estrategikoa

-              Basque Country Estrategia 2020 eta 2018-2020 Kanpo Harremanetarako Plana

-              Euskadiko Ingurumen Politika: Ekonomia Zirkularra. Ekodiseinua eta Ekoberrikuntza.

-              Bilboko Portua eta Merkabilbao ekimen bateratua:  Fruit Atraction 2018

-              Joint Master Degree in Renewable Energy in the Marine Environment, EHU-UPVeko eta Strathclydeko Unibertsitateen gidaritzapean

-              Gizarte Ekonomiaren Ekintza Planak

Berria
2018.eko urtarrilak 31
Eusko Jaurlaritzak Madrilen kidego diplomatikoari bere Gastronomia eta Elikadura Plana aurkeztu dio
Berria
2018.eko apirilak 12
Eusko Jaurlaritzak, Madrilen, kidego diplomatikoari "Euskadi Basque Country 2020 Estrategia" aurkeztu dio
Berria
2018.eko maiatzak 24
Eusko Jaurlaritzak kidego diplomatikoari aurkeztu dizkio Madrilen Euskadiren ingurumen-lorpenak
Berria
2018.eko urriak 09
Eusko Jaurlaritzak Gizarte Ekonomiari buruzko politika aurkeztu dio kidego diplomatikoari Madrilen
2018/12/21 Secretaria General de Acción Exterior

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 19koa, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarena, Kanpo Harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko beken deialdia egiten duena, 2018-2019 ekitaldirako. (160.000 euro)

Berria
2017.eko abenduak 19
Kanpo Harremanetan profesionalak espezializatzeko bekak (Gobernu Bilera 2017-12-19)
2018/12/19 Secretaria General de Acción Exterior

Informazioa emateko gosariak Euskadik Madrilen duen ordezkaritzan

 

Euskadik Madrilen duen ordezkaritzan bost lan bilera egin dira hainbat enbaxadatako ordezkariekin, honako hauek aurkezteko: “Bizikidetza eta Giza Eskubideen Plana 2017-2020”, “BIND 4.0: 4.0 industria azeleratzeko programa” ekimena, “Bilboko Portua-MercaBilbao Fruit Attraction 2017” jardunaldia, “Euskadiko Estrategia Energetikoa 2030” eta “Euskadiko meskitetan muturreko islamismoa prebenitzeko neurriak”.

 

2018/12/21 Secretaria General de Acción Exterior