Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Euskadi-Basque Country marka indartzeko nazioartekotzeko estrategia bateratua garatu

Eremua: Aliantzak
17 Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Lehendakariaren Kolonbiarako bidaia ofiziala prestatu da Euskadiren Kolonbiako Ordezkaritzarekin batera. Bidaia hori maiatzaren 29tik ekainaren 2ra bitartean izan zen. Kolonbiako hiriburuan, Eusko Jaurlaritzaren delegazioa egon zen bitartean, maila goreneko bilera instituzional batzuk egin zituen: Kolonbiako presidenteordea, Kulturako ministroa eta “Bakerako Goi komisarioarekin” besteak beste. Enpresa topaketak direla eta, alde batetik delegazioak aztertu zituen herrialde horretan Bake-Akordioa sinatu eta gero irekiko diren aukera ekonomikoa anitzak. Beste alde batetik, euskal enpresek “egiten jakitea” partekatu zuten Kolonbiako erakundeekin; haien artean: Industriako Ministerioko “Programa de Transformación Productiva (PTP)”, Procolombia, Innpulsa edo Telekomunikazioen Ministerioa. Erakunde horiek bere planak eta ekimenak aurkeztuko dituzte. Beste alde batetik, Lehendakariak hitzaldi bat eman zuen, hainbat diziplinatako akademikoen aurrean, Universidad Javerianan. Unibertsitate hori kontinenteko garrantzitsuenetariko bat da.  Bilera bat egin zuen, baita ere, Herrialdeko OEIko zuzendariarekin, Bakeari buruz hitz egiteko. Horretaz gain, Lehendakariak Akordio- Memorandum bat sinatu zuen lehiakortasun, industria, berrikuntza eta ingurumenaren esparruan besteak beste. Akordio hori Cundinamarcaren eskualdearekin sinatu zuen, euskal enpresa gehienak hor kokatuta daude eta. Azkenik, Patarroyo Zientzialariaren eskutik topaketak egin zituen gizartearekin, eta Euskal Etxea bisita bat egin zuen.

 

Berria
2017.eko ekainak 02
Lehendakariak Kolonbiara egindako bidaia ofizialaren balorazio "oso positiboa" egin du
2018/12/17 Secretaria General de Acción Exterior

XI. Legegintzaldiko  Euskadi 2020 Gobernu Programa, Europa 2020 Estrategia Europarrarekin eta 2030 Agenda: garapen iraunkorra munduko estrategiarekin lerrokatua.

Berria
2017.eko ekainak 18
NBEk zehaztu duen 2030 Agendaren gauzatzea aztertzeko topaketa antolatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Auren enpresak
2018/12/17 Secretaria General de Acción Exterior

Basque Country 2020 eguneratzea: partaidetzazko gogoeta-prozesu bat martxan jarri zen Nazioartekotzeko 2020 Euskadi Basque Country Esparru Estrategia eguneratzeko asmoarekin. Estrategia hori Legegintzaldi honen hasieran Gobernu Kontseiluak onartutako hamabost planen artean dago. 2018-2020 Kanpo Harremanetarako plangintza ere egingo da.

 

Berria
2017.eko azaroak 07
Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordeak Euskadi Basque Country 2020 Estrategia eguneratzeko jaso diren ekarpenak aztertu ditu
2018/12/17 Secretaria General de Acción Exterior

Lehendakariak bidaia ofiziala egin du Quebec eta Ottawara kultura, erakunde eta ekonomia arloko loturak estutzeko.

 

Iñigo Urkullu Lehendakaria Quebecen izan zen urrian. Bidaia ofiziala izan zen, erakunde, ekonomia eta kultura arloei lotutakoa. Lehendakariak Montreal, Quebec eta Ottawa bisitatu eta lotura politiko, historiko eta kulturalak estutu zituen. Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza Quebeceko agintaritza eta erakundeekin bildu zen, bai eta enpresa munduko, mundu akademiko, kultura arloko, eta euskal kolektibitateko kideekin ere.

 

Euskadi nahiz Quebecentzako aukerak eskaintzen dituen egoeraren harira burutu zen bidaia ofizial hori. Hainbat arlotan sortu dira aukerak: erakunde-harremanen arloan, gobernuen arteko lehenengo akordioa erdietsi baita; kultura arloan; eta ekonomia arloan, CETA akordioa onartu baita. Gainera, Eskozia eta Quebec eredugarri dira, adostutako legezko kontsultaren bitartez legezkotasun-printzipioa eta printzipio demokratikoa bateragarri egiteari dagokionez.

 

Legealdi honetan Lehendakariak atzerrira egindako bosgarren irteera izan da horixe. Eusko Jaurlaritzak, Lehendakaria buru duela, honako hau lortu nahi du atzerrira egindako bisita horiekin: “Basque Country Estrategia” kanpora proiektatzen jarraitzea, bilera instituzional, politiko, ekonomiko eta kulturalen bitartez, eta beste herrialdeekiko aliantzen bidez.

 

Berria
2017.eko azaroak 03
Lehendakariak Quebecerako bidaiaren balorazio positiboa egin du, kulturaren, erakundeen eta ekonomiaren arloko loturak estutzeko baliagarria izango baita
2018/12/17 Secretaria General de Acción Exterior

Euskadi Basque Country 2020 Estrategia agunaretzea onartzen da.

Berria
2018.eko urtarrilak 24
Lehendakariak deia egin dio gizarte osoari Euskadi Basque Country-ren proiekzioa munduan sendotzeko
2018/12/17 Secretaria General de Acción Exterior

Kanpo Harremanetarako Plana onartzen da XI Legegintzaldilgo Legegintzaldi Prorama.

2018/12/17 Secretaria General de Acción Exterior

Lehendakariak proposatzen dio B-20ko LIdergo Taldeari Euskadiko eredu industriala G-20 ko Goi-bilerara helarazteko.

Berria
2018.eko martxoak 12
Lehendakariak Euskadiko industria-eredua G20 taldearen goi-bilerara eramatea eskatu dio B20ko Lidergo Taldeari
2018/12/17 Secretaria General de Acción Exterior

Lehendakariak Nevadako Estatuko Gobernadorea jasotzen du.

Berria
2018.eko ekainak 22
Lehendakariak Brian Sandoval Nevadako gobernadorea hartuko du
2018/12/17 Secretaria General de Acción Exterior

Lehendakariak Txileko Etxebizitza Ministroa jasotzen du.

Berria
2018.eko irailak 26
Lehendakaria Txileko Etxebizitza eta Hirigintzako ministroarekin batzartu da
2018/12/17 Secretaria General de Acción Exterior

Lehendakaria Seuleko Alkatearekin bilera bat izan du.

Berria
2018.eko urriak 01
Lehendakaria Seuleko Alkatearekin batzartu da
2018/12/17 Secretaria General de Acción Exterior

Lehendakariak "Asamblea Nacional de Venezuela" ko Presidente Ohia, Julio Borges, jaso du.

Berria
2018.eko azaroak 21
Lehendakariak Julio Borges Venezuelako Asanblea Nazionalaren presidente ohia hartu du
2018/12/17 Secretaria General de Acción Exterior

KONTAKIZUNAREN aurkezpena

Kirmen Uriberen "Abangordia maite duen aintzinako herria" aurkezpena izan zen apirilaren 20 an.

Berria
2018.eko apirilak 20
Lehendakariak Kirmen Uriberen Abangoardia maite duen antzinako herria” obra aurkeztu du, Euskadi Basque Countryren aurkezpen gutuna munduan
2018/12/21 Secretaria General de Acción Exterior

Zelanda Berriko Parlamentuko Presidentea

Lehendakariak Zelanda Berriko Parlamentuko Presidentearekin eta Enbaxadorearekin izan zuen bileraren prestakuntza.

Halaber, beste bilera bat prestatu zen Zelanda Berriaren Presidentearen Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren artean. Zelanda Berriaren Presidentea hango beste Parlkamentarioekin lagunduta egon zen

Berria
2018.eko apirilak 18
Lehendakariak Zelanda Berriko Legebiltzarreko presidenteari harrera egin dio
2018/12/21 Secretaria General de Acción Exterior

Lehendakariaren bisita instituzionala Txilera

Azaroaren 5 eta 6an Iñigo Urkullu Renteria Lehendakariaren bisita jason zen.

Bere lan-agendan bilera batzuk sartu ziren, besteak beste:

-          Bilera ofiziala Chile Errepublikako Presidentearekin,  Sebastián Piñera, J. T. Gorena.

-          Senatuaren Presidentearekin, Carlos Montes Jaun Txit Gorena.

-          Isabel Pla Andrearekin, Emakumeentzako Ministroarekin.

-          Claudio Alvarado Jaunarekin, SEGPRESeko Idazkariordea.

-          Alfonso Swett Jaunarekin, CPCko Presidentea.

-          Eta, Kanpoan den Euskal Komunitatearekin bilkura bat egon zen. Bilkura hori Santiagoko Eusko Etxean egin zen eta bertan 380 lagun baino gehiagok parte hartu zuten.

Berria
2018.eko azaroak 05
Lehendakariak nabarmendu egin du Txileko ekonomiak Euskadirako duen ahalmenaren balioa
Berria
2018.eko azaroak 06
Eusko Jaurlaritzak eta Txileko gobernuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan elkar ulertzeko akordio bat sinatu dute
2018/12/21 Secretaria General de Acción Exterior

Lehendakariaren bisita ofiziala Argentinara. Agenda instituzionala eta euskal komunitatearekin
Iñigo Urkullu Lehendakariak Argentina bisitatu zuen agenda instituzional bat mantentzeko eta Euskal Aste Nazionalean parte hartzeko.
 
Bere lan-agendan goi mailako topaketa batzuk sartu ziren, besteak beste:

-          Bilera ofiziala Argentinako Presidentearekin, Mauricio Macri,  J. T. Gorena.

-          Espacio de la Memoria – ESMA museoa bisitatu zuen baita ere

-          Buenos Airesko Laurak Bat Zentroa

-          Eta, Buenos Airesko Ordezkaritzaren 80garren urtemuga dela eta harreran parte hartu zuen, non Kanpoan den Euskal Komunitateari hitz egin zion.

-          Gernikako Hazia omendu zuen, Buenos Aireseko euskal komunitatearekin batera;

-          Eta Buenos Aires Hiriaren Parlamentuak emandako “Huesped de Honor” bereizgarria jaso zuen Lehendakariak.

Euskal Aste Nazionalaren baitan, Mar del Platan, Lehendakariak Euskal Aste Nazionalaren jardueretan parte hartu du.

Berria
2018.eko urriak 31
Lehendakariak bere bidaia ofizialaren agendari ekin dio eta topaketa izan du Argentinako Kanpo Harremanetarako ministroarekin
Berria
2018.eko azaroak 01
Lehendakariak Memoriaren Zentroen nazioarteko sarea sortzeko iradoki du, giza eskubideen proiekzio unibertsala emateko
Berria
2018.eko azaroak 02
Argentinarekin elkar hartu eta lankidetzan aritzeko guneak identifikatzeko ari da lanean Euskadi
Berria
2018.eko azaroak 03
Lehendakariak Argentinako Euskal Aste Nazionalaren inaugurazioan parte hartu du
Berria
2018.eko azaroak 03
“Euskal identitate plural, inklusibo eta bidezko bat, mundura zabaldutako bat” eraikitzera animatu du Lehendakariak Argentinako euskal komunitatea
Berria
2018.eko azaroak 04
Lehendakariak euskal immigrazioaren monumentuari eginiko lore eskaintzan parte hartu du
Berria
2018.eko azaroak 04
Lehendakariak Euskal Aste Nazionalari agur esan dio 1000 lagunen aurrean
2018/12/21 Secretaria General de Acción Exterior

Kanpo Ekintzako Lankidetza Erakundeen arteko Proiektua

Kanpo Harremanetarako Erakundeen arteko Batzordearen (Eusko Jaurlaritza, Eudel eta hiru Hiriburuak) lankidetzarako proposamena martxan jartzea, Euskadi Basque Country 2030 Agenda bat elkarrekin eraikitzeko.

Lehenengo bilera urriaren 18an egin zen

2018/12/19 Secretaria General de Acción Exterior

Euskadi Basque Country 2030 Agendaren Aurkezpena

Ekitaldi horretan nazio Batuen Erakundeko Garapen Programaren (PNUD) ordezkari batek parte hartu zuen.

Ekitaldian mahai inguru bat egin zen eta bertan Unibertsitate, Hirugarren Sektore, ONG eta Enpresen ordezkariek parte hartu zuten.

Euskadi, 2030 Agendaren pausoak zehaztu dituen Estatuko lehen Administrazio publikoa da.

150 lagun baino gehiagok, Euskal gizartearen sektore anitzeko ordezkariek, ekitaldian parte hartu zuten.

2018/12/21 Secretaria General de Acción Exterior

Euskadi, partaide eta aztergai OCDE Txostenean, hiri eta eskualdeen zeresan 2030 agendan Euskadi Basque Country 2030 Agendaren Aurkezpena

Euskadik EBrako duen Ordezkaritza eta Garapenerako LankidetzarenEuskal Agentiaren baterako partaidetza OCDE Txostenean, Hiri eta Eskualdeen zeresan GJH 2030 Agendan.

Euskal Lankidetzaren kasua aztertu zen, generoaren eta GJHen dagokienez.

Euskadi, lankidetza deszentralizatuaren eredu berritzailea.

2018/12/19 Secretaria General de Acción Exterior

IVAPeko Kurtsoak: ODS 2018

“Nazio Batuen Garapen Jasangarriaren Helburuak –GJH-       politika publikoak hobetzeko” izeneko  Formakuntza Programaren hiru moduloen Koordinazio eta jarraipena egitea.

2030 Agendari buruzko IVAPeko Kurtsoen lehenengo edizioaren saio presentzialaren amaiera

 

I. Moduloa: 2018ko Martxoa (10 ordu)

II. Moduloa: 2018ko Maiatza (15 ordu)

III. Moduloa: 2018ko Maiatza (15 h)

2018/12/19 Secretaria General de Acción Exterior

Nrg4sd Txostena eta Eskualdeak

Nrg4sd nazioarteko sarearen “Estatuz azpiko mailako GJh ri buruz”ko txostenari ekarpenak egitea.

Txosten hori New Yorken, uztailan, aurkeztuko da, 2030 Agenda – Political Forumaren barruan.

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batek, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak buru, HLPFen parte hartu zuen. Euskadik hainbat ekitalditan hartu zuen parte, eta gobernantzaren kontzeptuaren garrantzia eta herritarrengandik hurbilen dauden administrazioen inplikazioa nabarmendu ziren (9-18/07/2018).

2019/03/12 Secretaria General de Acción Exterior

Lehendakariak, 2018urtean ondorengo enbaxadore hauek jaso zuen:
- Kuba

- Argentina

- Georgia

- AEB

- Pakistan

- Kazakhstan

- Israel

- Kosta Rica

- República Dominicana

 

Berria
2018.eko azaroak 19
Lehendakariak Daniel Kutner Israelgo enbaxadorea hartu du
2018/12/21 Secretaria General de Acción Exterior

IVAP 2019 Kurtsoa

Nazio Batuen Erakundeko 2030 Agendari buruzko prestakuntza-programaren koordinazioa eta jarraipena: politika publikoak hobetzeko tresnak.
On line prestakuntza-moduluen II. edizioa, bere garapenean hobekuntza batzuekin: moduluak elkarren artean independenteak dira. Ez dira baztertzaileak. Gaztelaniaz eta Euskaraz eskaintzen dira, eta sozietate publikoak ikastaroetara sarbidea errazteko kudeaketak egiten dira, Funtzio Publiko Sailaren bidez.
I Euskara Modulua 2019 (10 ordu)/I Modulua Gaztelaniaz 2019 (10 ordu)
II. Modulua Euskara Martxoa 2019 (15 ordu)/II Modulua Gaztelaniaz urria 2019 (15 ordu)
III. Modulua Euskara Maiatza 2019 (15 ordu)/III Modulua III Gaztelaniaz azaroa 2019 (15 ordu)

2019/04/23 Secretaria General de Acción Exterior

Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoko Gutxiengo kolektiboaren Kontalariaren bisita.

Gutxiengoen gaiei buruzko errelatore bereziak, Fernand de Varennes doktoreak, Euskadira egindako bisitaldia antolatzea; Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Komisarioaren Bulegokoa da errelatore berezi hori.

Bilerak izan zituen Eusko Jaurlaritzaren  Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarekin, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiarekin, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailarekin, Hezkuntza Sailarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin.

2019/04/23 Secretaria General de Acción Exterior

Agerraldia Eusko Legebiltzarrean: Euskadi Basque Country 2030 Agenda eta Jarraipen Txostena 2017

2019/04/23 Secretaria General de Acción Exterior

Kanpo Harremanetarako Erakunde Proiektua

Erakunde Arteko Batzordeari (Eusko Jaurlaritza, Aldundiak, EUDEL eta Euskadiko hiriburuak) laguntzeko proiektua, Agenda Euskadi Basque Country 2030 bat eraikitzeko elkarrekin lan egiteko.

Martxan jartzea eta lehen lan-bilera 2018ko urriaren 18an.

2019ko otsailaren 14an 2. lan-bilera egiten da: lan egiteko dokumentu komuna proposatzeko informazio eta diseinu lagungarria biltzen da.

2019/04/17 Secretaria General de Acción Exterior

AUSTRALIA ENBAXADOREA

 

Australiako enbaxadorearen agendaren prestaketa Europako Parlamentua, Lehendakaria eta Hezkuntza sailburuordea bisitatzeko; halaber BT&I enpresak antolatutako jardunaldi bat Australian negozio-aukerak izateari buruz.

2019/04/09 Secretaria General de Acción Exterior

Georgiara Learning Tour Inbersoa

 

 

Prospekzio-bidaia Georgiara, Georgiako enbaxadak antolatuta, SGAE, Etxepare eta BTI parte-hartzearekin. Helburua izan da bien herrialde artean lankidetza-eremuak identifikatzea.

2019/05/09 Secretaria General de Acción Exterior

ASEAN Madril Batzordea

 

Agenda egitea ASEAN Madril elkartearentzat, konposatua Vietnamgo, Indonesiako eta Filipinetako enbaxadoreek, bai eta Thailandiako negozioetako arduraduna eta Lehen Idazkaria Malaysia, bere enbaxadak ordezkatzen. Se bilerak egin zituzten Eusko Legebiltzarrarekin, Lehendakariarekin bazkaria Sailburu Tapiarekin eta Industria sailburuorde batekin enpresa-jardunaldia Basque Trade&Investment taldearekin.

2019/05/09 Secretaria General de Acción Exterior