Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Etxebizitzak birgaitzen laguntzeko 2017a eta 2020a bitarteko programa egin eta garatu, eraikinak behar bezala mantentzeko eta kontserbatzeko premisarekin, Europar Batasunek Horizon 2020 programatik ondorioztatzen diren eraginkortasun energetikoko eta irisgarritasuneko baldintzak beteta

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Irisgarritasun Unibertsalaren EAE-ko Estrategia onartu da (Gobernu Bilera 2020-02-04)

2020/02/04 Etxebizitza sailburuordea

Mugak elkarteak bigarren edizioa itxiko du, nazioarte mailako biurteko batekin eta herritarrengandik hurbilago. 45.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute Euskadiko bigarren Nazioarteko Arkitektura Bienaleko ehun jarduera eta erakusketetan. (2020/01/10)

2020/01/22 Etxebizitza sailburuordea

Arkitekturaren bigarren biurtekoa egin da Donostian, 2019ko urriaren 10etik abenduaren 12ra.

2020/01/10 Etxebizitza sailburuordea

ISEK Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluak, Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua buru dela, oniritzia eman dio gaur Irisgarritasun Unibertsalaren Euskal Estrategiari, zeina Gobernu Kontseiluak onartuko baitu formalki datozen egunetan (2019-12-11).

2019/12/11 Etxebizitza sailburuordea

Euskadiko XX erakundek arkitekturari eta hirigintzari buruzko Davoseko 2018ko Adierazpenarekiko atxikimendua sinatu dute gaur goizean Euskadiko Arkitektura Institutuan; Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak bultzatutako ekimena da, eta eraikitako ingurunean "planteamendu berria eta moldagarria premiaz egitea" erreibindikatzen du, ikuspegi kulturalean eta gizarte eta ingurumen arloko iraunkortasunean oinarritutakoa, "Kultura epe laburreko irabazi ekonomikoen gainetik jarriz". (2019-12-2)

Berria
2019.eko abenduak 02
Euskadiko 17 erakundek bat egin dute epe laburreko irabazi ekonomikoen gainetik kultura erreibindikatzen duen DAVOSeko adierazpenarekin
2019/12/03 Etxebizitza sailburuordea

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saila izango da bizitegi-eraikin zaharretan energia-birgaikuntza burutzeko AGREE proiektu europarraren buru.Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak, 2022. urtera arte, 40 urte baino gehiagoko bizitegi-eraikin pribatuen energia-birgaikuntzan 8,5 milioi euro mobilizatzea espero du(2019-09-05)

Berria
2019.eko irailak 05
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saila izango da bizitegi-eraikin zaharretan energia-birgaikuntza burutzeko AGREE proiektu europarraren buru
2019/09/06 Etxebizitza sailburuordea

AGINDUA, 2019ko uztailaren 9koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez 2019rako dirulaguntzak arautzen eta haien deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektorean kudeaketa-sistemak ezartzeko, eraikuntzaren kalitate arkitektonikoa eta jasangarritasuna sustatzeko, eta berrikuntzari laguntzeko (Eraikal 2019 programa).

2019/07/16 Etxebizitza sailburuordea

AGINDUA, 2018ko azaroaren 28koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen sustapenerako eta hedapenerako diru-laguntzak arautzen eta deitzen baitira 2019. ekitaldirako.

2019/01/06 Etxebizitza sailburuordea

AGINDUA, 2018ko irailaren 5ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektorean kudeaketa-sistemak ezartzeko, eraikuntzaren kalitate arkitektonikoa eta jasangarritasuna sustatzeko, eta berrikuntzari laguntzeko 2018rako diru-laguntzak arautzen dituena eta haien deialdia egiten duena (Eraikal 2018 programa).

2019/01/06 Etxebizitza sailburuordea

AGINDUA, 2018ko irailaren 5ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena. Honen bidez, udalentzako, tokiko organismo autonomoentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzen dira, eta horietarako 2018ko ekitaldirako deialdia egiten da, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko xedez.

Berria
2018.eko irailak 04
6,4 milioi euro bideratu dira Euskadiko udalerrietan eraikin publiko eta kaleetako irisgarritasuna hobetzeko plan eta jarduketetarako laguntzetara (Gobernu Bilera 2018-09-04)
2019/01/06 Etxebizitza sailburuordea

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 17koa, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariarena, zeinaren bidez diru-laguntzak ematen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan kudeaketa-sistemak ezartzeko, jasangarritasuna indartzeko eta berritzen laguntzeko (Eraikal 2017 programa).

2019/01/06 Etxebizitza sailburuordea

Lankidetza-hitzarmena sinatzea Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean, Donostian Euskadiko Arkitektura Garaikideko Institutua (EAGI) sortzeko. Arkitekturaren arloan erreferentziazko zentro bilakatzeko sortu da. Bertan, MUGAK - Euskadiko Arkitekturaren Nazioarteko Biurtekoaren bulego iraunkorra egongo da, eta haren egoitza nagusi izango da hurrengo edizioetan. (15-06-2018)

Berria
2018.eko ekainak 15
Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak akordio bat sinatu dute Euskadiko Arkitektura Institutua sortzeko, «mugarria baita euskal arkitektura eta ondare kulturaren sustapean»
2019/01/06 Etxebizitza sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza-hitzarmena, Euskadiko arkitektura eta hirigintza aztertzea, sustatzea eta zabaltzea bultzatzeko, bai eta lan horri lotutako jarduera zientifikoa sustatzeko ere, nagusiki ingurumenarekin errespetuzkoak diren sistema eta eraikuntza-materialetan zentratuta.(720.000€) (15-05-2018).

Berria
2018.eko maiatzak 15
720.000 € Euskadin arkitekturaren ikerketa zientifikoa eta teknologikoa sustatzeko (Gobernu Bilera 2018-05-15)
2019/01/06 Etxebizitza sailburuordea

AGINDUA, 2017ko irailaren 7koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena. Honen bidez, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzen dira, eta horietarako 2017ko ekitaldirako deialdia egiten da.

 

 

 

2019/01/06 Etxebizitza sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 325.000 euroko diru-laguntza eman dio EHUko Donostiako Arkitekturako Goi-Eskolari, energia-kontsumo ia nuluekin birgaitutako eraikin errealak lortzeko gai diren birgaitzearen eta, zehazki, birgaitze energetikoaren arloan eredu eta irtenbide berritzaileak garatzeko (2017-11-28).

2018/09/14 Etxebizitza sailburuordea

AGINDUA, 2017ko irailaren 7koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan kudeaketa-sistemak ezartzeko eta hobetzeko, eraikuntzaren kalitate arkitektonikoa sustatzeko, jasangarritasuna indartzeko eta berrikuntzari laguntzeko 2017rako diru-laguntzak arautzen dituena eta haien deialdia egiten duena (Eraikal 2017 programa).

2019/01/06 Etxebizitza sailburuordea

AGINDUA, 2016ko abenduaren 28koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena; horren bidez, etxebizitzak eta eraikinak era efizientean birgaitzeko Renove programaren 2017ko deialdia egin eta arautzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta horien ondoriozko obrak gauzatzeko.

2018/09/14 Etxebizitza sailburuordea