Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Gazteak etxebizitza eskuratzea bultzatu, zuzkidura-bizitokien eta alokairuko etxebizitza babestuen bidez

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

AGINDUA, 2017ko urriaren 26koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Irungo udalerriko Oinaurren, 32 etxebizitza sozial alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona

2019/01/06 Etxebizitza sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren sozietate publikoa den VISESAk eta Getxoko Udalak hitzarmen bat sinatu dute, Bizkaiko udalerri horretan alokairurako 91 etxebizitza sozial (Alokabidek kudeatuko ditu) eta 49 BOE eraikitzeko. Proiektu horren zenbateko osoa 18,3 milioi eurokoa da.(02-11-2017).

2018/12/10 Etxebizitza sailburuordea

139/2017 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Zarauzko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, Zarautz udalerriko OR Salberdin 10.2 sektorean zuzkidura-bizitokiak sustatzeko.

2018/12/10 Etxebizitza sailburuordea

Erabaki-proposamena, Azpeitiko Udalarekin lankidetza-hitzarmena izenpetzea baimentzeko dena, Azpeitia udalerriko "Arana Ingurunea" HEn "4.3 Esklabak-Iturzulo" hirigintza azpieremuan zuzkidura-bizitokiak sustatzeko.(2018-01-08)

2018/12/10 Etxebizitza sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Azpeitiko Udalak hitzarmen bat sinatu dute 45 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko. Horiek lehentasunez gazteentzat izango dira eta Gipuzkoako udalerri horretako Esklabetako eraikinean egongo dira. Aurreikusitako aurrekontua 3.620.000 eurokoa da eta guztiz hartuko du bere gain Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak. Gainera, berak kudeatuko ditu zuzkidura-bizitoki horiek Alokabide - Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoaren bidez.(2018-02-15)

Berria
2018.eko otsailak 15
Etxebizitza Sailak eta Azpeitiko Udalak antzinako Mirabeen komentuan gazteentzako 45 apartamentu eraikitzea hitzartu dute
2019/01/29 Etxebizitza sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 846 zuzkidura-bizitoki eraikitzea sustatu du. Aurreikusitako zuzkidura-bizitokietatik, 212 eraikitze-fasean daude, 60 Bilboko Arangoiti auzoan, 58 Santurtzin, 51 Errenterian eta 43 Irunen. (20-02-2018)

 

 

 

2018/12/10 Etxebizitza sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak alokairuko 162 etxebizitzaren eraikuntzaren lizitaziorako deialdia egin du, Gazteentzako 107 zuzkidura-bizitoki (Txurdinagan) eta 44 etxebizitza sozial (Arangoitin) eraikiko dira. Sustapenek 15 milioi eurotik gorako inbertsioa izango dute.(01-03-2018)

Berria
2018.eko martxoak 01
Etxebizitza Sailak alokairuko 162 etxebizitzaren eraikuntzaren lizitaziorako deialdia egin du
2019/01/06 Etxebizitza sailburuordea

AGINDUA, 2018ko martxoaren 16koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Irungo udalerriko Oinaurren, 32 babes ofizialeko etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona.

2018/12/10 Etxebizitza sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Gaztelagun sortu du; programa hori 23 eta 35 urte arteko gazteei dago zuzenduta eta, horren bidez, gazteen emantzipazioa erraztu nahi da, alokairua ordaintzeko laguntza zuzenak emanda. Ildo horretatik, 3 urtez, etxebizitza baten alokairuaren kostuaren % 50 finantzatuko da, gehienez.(10-04-2018)

Berria
2018.eko apirilak 11
Plan Zuzendariak gazteak jartzen ditu Euskadiko etxebizitzen politiken erdigunean
2019/01/06 Etxebizitza sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Lekeitioko Udalaren artean, partzela horretan 48 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko.

Berria
2018.eko maiatzak 02
Lekeition partzela bat 48 zuzkidura bizitoki egiteko egokitzea (Gobernu Bilera 2018-05-02)
2019/01/06 Etxebizitza sailburuordea

Gobernu Kontseiluak baimendu egin du Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Irungo Udalaren artean hitzarmena sinatzea, Oinaurre auzoan 34 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko.

Berria
2018.eko maiatzak 22
Hitzarmena Irungo Udalarekin, 34 zuzkidura bizitoki eraikitzeko (Gobernu Bilera 2018-05-22)
2018/12/10 Etxebizitza sailburuordea

Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Zarauzko Udalaren artean hitzarmen bat sinatzea onetsi du Gobernu Kontseiluak, Gipuzkoako herri horretan, Azken Portu 7 eremuan zehazki, alokairu sozialeko 25 etxebizitza eraikitzeko.

Berria
2018.eko uztailak 30
Hitzarmena Zarauzko Udalarekin Azken Portun alokairu sozialeko 25 etxebizitza eraikitzeko (Gobernu Bilera 2018-07-30)
2019/01/06 Etxebizitza sailburuordea

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak alokairurako etxebizitza publikoaren bi sustapen eraiki eta urbanizatzeko obrei ekingo die. Horietan, gazteek lehentasuna izango dute. Eraikuntza horiek Zorrotzaurren eta Deustun egingo dira, lau urteko epean. Zorrotzaurreko sustapenak gazteentzako 66 apartamentu eraikitzea jasotzen du, bizitegi-zuzkiduraren formulapean.

Berria
2018.eko urriak 02
Hitzarmen bana onartu da Bilbon gazteentzako 66 apartamentu eta zortzi etxebizitza sozial eraikitzeko (Gobernu Bilera 2018-10-02)
2019/01/06 Etxebizitza sailburuordea

AGINDUA, 2018ko azaroaren 12koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio 60 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari Bilboko udalerrian, Arangoitin.

2019/01/06 Etxebizitza sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Bilboko Udalak hitzarmen bat sinatu dute, Zorrotzaurren gazteentzako 66 apartamentu eraikitzeko. Bilboko Udalak konpromisoa hartu du, Zorrotzaurreko eremu mistoko 5.816 m2-ko AD-1 partzela doan lagatzeko Eusko Jaurlaritzako sailhorri. Era berean, sail horrek eraikitzeko eta urbanizatzeko obrak eskritura publikoan doako lagapena gauzatzen denetik zenbatzen hasita lau urtetan egiteko konpromisoa hartu du.

Berria
2018.eko abenduak 13
Etxebizitza Sailak eta Bilboko Udalak hitzarmena sinatu dute Zorrotzaurren Gazteentzako 66 apartamentu eraikitzeko
2019/04/01 Etxebizitza sailburuordea

AGINDUA, 2018ko abenduaren 18koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuarena, etxebizitzaren alokairurako Gaztelagun programaren laguntzak arautzen dituena eta deialdia egiten duena.

Berria
2018.eko abenduak 18
6.000 gazte izango dira, urtarriletik aurrera, Etxebizitza Sailak alokairurako abian jarri dituen laguntzen Gaztelagun programaren onuradun
2019/01/08 Etxebizitza sailburuordea

2018/12/26. Durangoko Udalarekin lankidetza hitzarmena sinatu da; xedea da hiri-berroneratzeko eta eraikinak birgaitzeko proiektu bat garatzea Durangoko Aramotz auzoan. Zenbatekoa: 2.040.000.- €

 

Berria
2018.eko abenduak 19
Eusko Jaurlaritzak eta Durangoko Udalak 4 milioi euro baino gehiago inbertituko dituzte Aramotz auzoko hiri-berroneratzerako eta eraikinen birgaitzerako
2019/03/21 Etxebizitza sailburuordea

Etxebizitza Sailak eta Zumarragako Udalak alokairurako babes publikoko 108 etxebizitza eraikitzea adostu dute. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari aukera emango dio Eizaga Berri auzoko hiru lur-zatitan eraikitzeko; lur-zati horiek doan laga dizkio Udalak, bertan alokairurako 108 etxebizitza eraikitzeko, eta horien kudeaketa Alokabidek egingo du.

Berria
2019.eko urtarrilak 24
Etxebizitza Sailak eta Zumarragako Udalak alokairurako babes publikoko 108 etxebizitza eraikitzea adostu dute
2019/09/05 Etxebizitza sailburuordea

2019/02/19. Orioko Udalarekin hitzarmen bat sinatzea baimentzeko akordioa, Orioko udal-mugartean, 4.1.13 -Anibarko Portua- eremuko 1. partzelan kokatutako 4036 zenbakiko finkan zuzkidura-bizitokien sustapena ahalbidetzeko.

 

2019/03/21 Etxebizitza sailburuordea

Erabaki-proposamena, Donostiako Udalarekin lankidetza-hitzarmena sinatzea baimentzen duena, zuzkidura-bizitokiak sustatzeko (2019ko apirilaren 30eko Gobernu Kontseilua).

 

 

Berria
2019.eko apirilak 30
Donostiako udalarekin hitzarmena, 300 zuzkidura bizitoki eraikitzeko (Gobernu Bilera 2019-04-30)
2019/09/05 Etxebizitza sailburuordea

Erabaki-proposamena, Irungo Udalak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren alde egindako Irungo Oinaurreko 6.2.10 eremuan dagoen AD lursailaren doako lagapena onartzeko dena, zuzkidura bizitokien sustapenerako.(2019-07-09)

 

2019/09/05 Etxebizitza sailburuordea

Gaztelagun alokairua ordaintzeko programaren lehen sei hilabeteetan 1.173 gaztek eskatu dituzte programaren laguntzak(2019-07-29)

Berria
2019.eko uztailak 29
Gaztelagun alokairua ordaintzeko programaren lehen sei hilabeteetan 1.173 gaztek eskatu dituzte programaren laguntzak
2019/09/05 Etxebizitza sailburuordea