Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Alokairu sozialeko etxebizitza-parkea handitu, zenbait formularen bitartez, baina etxebizitza hutsen merkatua mugitzea lehenetsiz, Bizigune eta Asap programen bidez (merkatuan bitartekaritza egitekoak)

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 24 milioi euro zuzendu ditu, partikularren etxebizitza hutsak mobilizatzera alokairuan jartzeko (2017-05-23).

2019/02/06 Etxebizitza sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Mina del Morroko gazteentzako 86 apartamentu entregatuko ditu Bilbon. Hori da Sailak etxebizitza-tipologia honekin egindako jarduketa garrantzitsuenetako bat, eraikuntza- edo plangintza-prozesuan dauden eta, 2015ean onetsitako Etxebizitza Legearekin bat,  etxebizitza eskuratzeko zailtasunak dituzten kolektiboei.(22-06-2017)

 

 

 

 

 

2017-06-30: Etxebizitza Sailak, datorren astean, Mina del Morroko gazteentzako 86 apartamentu entregatuko ditu Bilbon

2019/02/06 Etxebizitza sailburuordea

AGINDUA, 2017ko azaroaren 27koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, honako agindu honen hutsak zuzentzeko dena: 2017ko urriaren 27ko Agindua, Sestaoko udalerriko Vega Galindon babes ofizialeko 52 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona.

2019/02/06 Etxebizitza sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak udal-titularitatepeko etxebizitzak erakartzeko eta alokairu sozialean eskaintzeko Bizigune programa berezia jarri du abian. Programa honetarako lagatako udal-etxebizitzak Alokabidek kudeatuko ditu, prozesuaren ondorioz sortutako jarduketa guztiak hartuko dituelako bere gain. Lasarte-Oriako Udalak lehenengo 16 etxebizitzak laga zituen programa honetarako. (14-03-2018)

2019/02/06 Etxebizitza sailburuordea

Ebazpena, 2018ko urtarrilaren 17koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena. Horren bidez, "Alokabide SA" sozietate publikoari, 2018rako, 26 milioi euro ematen zaio, partikularren etxebizitza hutsak bildu eta alokairuan eskaintzeko den Bizigune programarako.

 

2019/02/06 Etxebizitza sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak programa pilotu bat sustatu du, erabiltzen ez diren lokal komertzialak etxebizitza sozial eta zuzkidura-bizitoki bihurtzeko. Bilbon, zehazki, Santutxun eta Indalecio Prieto kalean egingo da lehen esku-hartzea. Horren bidez, lau lokal hiru etxebizitza bihurtuko dira; horietako bat, mugikortasun urriko pertsonei egokituta egongo da. Jarduketa osoaren aurrekontua 283.000 eurokoa da. (2018-04-25)

Berria
2018.eko apirilak 25
Etxebizitza Sailak lokal hutsak gizarte-alokairuko etxebizitza bilakatuko ditu
2019/02/06 Etxebizitza sailburuordea

AGINDUA, 2018ko azaroaren 14koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Hondarribiko udalerriko Muliate eremuko alokatzeko babes ofizialeko 33 etxebizitza esleitzeko prozedurari.

2019/02/06 Etxebizitza sailburuordea

AGINDUA, 2018ko azaroaren 19koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Leioako udalerriko Leioandin babes ofizialeko 101 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona.

2019/02/06 Etxebizitza sailburuordea

Eibarko Udalarekin hitzarmen bat sinatu da; hitzarmen horren bidez, Eibarko Udalak 7 etxebizitza utziko dizkio Alokabideri alokairu sozialerako, Udal Bizigune programaren bidez. (2019/01/17).

 

Berria
2019.eko urtarrilak 17
Etxebizitza Sailak berrogeita hamar bat etxebizitzaren gizarte-alokairua kudeatzen du dagoeneko, Udal Biziguneren bitartez
2019/03/21 Etxebizitza sailburuordea

Bilboko Udalak eta Bilboko Udal Etxebizitzak erakunde autonomoak hitzarmen bat sinatzea baimentzeko akordioa. Hitzarmen horren xedea da babes ofizialeko eta babes sozialeko etxebizitzak alokairuan sustatzea Otxarkoagan, Alde Zaharrean eta Miribillan. (2019/03/12)

 

 

2019/03/21 Etxebizitza sailburuordea

Erabakia, Elciegoko Udalarekin lankidetza-hitzarmena sinatzea baimentzen duena, RS-1 sektorean alokairuko babes ofizialeko etxebizitza sustatzeko (2019ko martxoaren 20ko Gobernu)

2019/05/03 Etxebizitza sailburuordea

Erabaki-proposamena, Urretxuko Udalarekin lankidetza-hitzarmena sinatzea baimentzen duena, A.I.R. GAINZABAL16 eremuan alokairuko babes sozialeko etxebizitza sustatzeko (2019ko apirilaren 30eko Gobernu Kontseilua).

 

2019/05/03 Etxebizitza sailburuordea

Hitzarmena, Ordiziako Udalarekin, Floreagan alokairuko 36 etxebizitza babestu eraikitzeko (2019/04/16)

 

Berria
2019.eko apirilak 16
Ordiziako udalarekin hitzarmena, Floreagan alokairurako babeseko 36 etxebizitza eraikitzeko (Gobernu Bilera 2019-04-16)
2019/05/06 Etxebizitza sailburuordea

Jenderik gabeko etxebizitzak arautzen eta etxebizitza horiek benetan okupatuta haien funtzio soziala betetzeko neurriak ezartzen dituen dekretuaren aurreproiektua jendaurreko informazioaren izapidean. (2019/06/11)

 

2019/06/24 Etxebizitza sailburuordea

AGINDUA, 2019ko ekainaren 20koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko azaroaren 19ko Aginduaren laugarren aurrekaria (agindu haren bidez, hasiera ematen zaio Leioako udalerriko Leioandin babes ofizialeko 101 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari)

2019/07/02 Etxebizitza sailburuordea

144/2019 Dekretua, irailaren 17koa, ASAP (Alokairu segurua, Arrazoizko Prezioa) merkatu libreko etxebizitzak alokatzeko bitartekaritza-programa arautzen duena, alokairu-merkatuan etxebizitza berriak sartzeko eta batez besteko errentek merkatu horretarako sarbidea areagotzeko. ASAP programa. (2019/09/17)

2019/10/17 Etxebizitza sailburuordea

Etxebizitza Sailak Alokairuko Merkatuaren Estatistika (AME) jarri du martxan; tresna horrek Euskadiko udalerrietako alokairuen benetako prezioa eskaintzen du(2019-10-03)

2019/10/03 Etxebizitza sailburuordea

Alokairua bultzatzeko laguntzak eta neurriak arautuko dituen dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa(2019-10-08)

2019/10/08 Etxebizitza sailburuordea

VISESAk babes ofizialeko 484 etxebizitza hasi ditu aurten hiru lurraldeetan, etxebizitza horien % 72 alokairu sozialera bideratu da (Gobernu Bilera 2019-11-05)

2019/11/06 Etxebizitza sailburuordea

‘Alokairu eskuragarriaren erronkarako irtenbideak’ jardunaldiak 300 profesional bildu ditu Bilbon

2019/11/29 Etxebizitza sailburuordea