Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Etxebizitza Plan Zuzentzailea (2018-2020) egin eta gauzatu

Eremua: Oparotasuna
11 Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Etxebizitza sortu du, eztabaida eta herritarrekiko komunikazioa sustatzeko plataforma.(20-09-2017)

 

 

2018/05/17 Etxebizitza sailburuordea

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, Bilbon, 200 profesional baino gehiagoren aurrean, datozen hiru urteotarako duen etxebizitza-politikaren ildo estrategikoak aurkeztu du; horiek 2018-2020 Etxebizitza Plan Zuzendariaren oinarri izango dira, kontuan hartuta horren helburua dela pertsona guztiek etxebizitza duinera jotzeko duten sarbide eraginkorrean eta jasangarrian aurrera egitea.(23-11-2017)

2018/07/05 Etxebizitza sailburuordea

Gobernu Kontseiluak Eusko Legebiltzarrari 2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Planaren berri ematea eta helaraztea erabaki du.(10-04-2018)

 

 

Berria
2018.eko apirilak 11
Plan Zuzendariak gazteak jartzen ditu Euskadiko etxebizitzen politiken erdigunean
2019/01/06 Etxebizitza sailburuordea

Legebiltzarreko Batzordean, 2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Plana aurkeztu da. Plan horren ildo estrategiko nagusiak honako hauek dira: alokairuaren aldeko apustua; eraikinak birgaitu eta hiri-berroneratzea; etxebizitza politiken eta gainontzeko politika sozialen arteko lotura handiagoa; eta, gazteak etxebizitza politiken erdian kokatu beharra.(11-04-2018)

 

2018/07/05 Etxebizitza sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak aurkeztutako 2017ko Etxebizitza-politikei buruzko Ebaluazio Integralaren Txostena Eusko Legebiltzarrera bidali da. Dokumentu horretan, 2017ko etxebizitza-politiken ebaluazio integralaren emaitzak jasotzen dira, batez ere, 2017ko Etxebizitza Programarenak zein azken bost urteetako aldian jasotzen diren emaitzen laburpena.

Berria
2018.eko abenduak 11
Gobernuak Legebiltzarrari 2017ko Etxebizitza Politiken Ebaluazio Integralaren txostena bidali dio (Gobernu Bilera 2018-12-11)
2019/01/29 Etxebizitza sailburuordea