Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Etxebizitzan eskumena duten administrazioen eta haren menpeko erakundeen arteko koordinazioan aurrera egin.

Eremua: Oparotasuna
11 Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

 

2019/01/29. Oiartzungo Udalarekin eta Oarsoaldea - Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia udalerrien Eskualdeko Garapen Agentziarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, erakunde horiek Etxebideko Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistrora sarbide izateko, erregistro horretan dauden Oiartzungo espedienteen kudeaketan laguntzeko helburuarekin

 

2019/03/21 Etxebizitza sailburuordea

Etxebizitzaren Gida Plan berriak, neurrien artean, politika sektorialak hobeto kudeatu eta integratzea errazten duten lankidetza-sareak sortu eta koordinatzea jasotzen du. Horrela, planaren 6. ardatz estrategikoak, jarduketen artean, udalen eta udal sozietateen etxebizitza arloekin lankidetza-sarea bultzatzea ez ezik, udaletako zerbitzu sozialekin lankidetza sarea garatzea ere jasotzen du

2019/01/06 Etxebizitza sailburuordea