Ekimena 1. Etxebizitza duin eta egoki bat eskuratzeko bide egonkorra bermatu baliabide ekonomikorik ez duten pertsonei, edo, hala badagokio, etxebizitza hori eskuratzea bermatzen duen prestazio ekonomiko bat aitortu, Eusko Legebiltzarrak 2016ko apirilean onetsitako moduan
![]() |
|
---|---|
11 | Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. |
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak prozedura bat jarri du abian azalera-eskubideko erregimenean dagoen etxebizitza baten jabeei beren etxebizitzaren jabetza osoa lortzeko, une honetan babes ofizialeko etxebizitzak diren ala ez gorabehera.(27/02/2017) |
2018/04/11 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Etxebizitza bat legez okupatzeko edo etxebizitzarako prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubide subjektiboa arautzen duen dekretu-proiektuari aldez aurreko onespena ematen dion Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko martxoaren 21eko AGINDUA.
|
2018/04/11 | Etxebizitza sailburuordea | ||
VISESAk, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren sozietate publikoakEuropako hego-mendebaldeko egurrezko eraikin handiena egiten ari da Hondarribian eta eraikuntza iraunkorreko erreferente bihurtu da.(29-03-2017) |
2018/04/11 | Etxebizitza sailburuordea | ||
VISESAk, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta etxebizitza Sailaren sozietate publikoak bizitegi-eraikinik garaiena ari da eraikitzen Boluetan energia efizientzia handiko passivhaus estandarraren arabera eraikitzen ari den 28 solairuko eraikina bisitatzen. Eraikinak 171 etxebizitza ditu, 108 salmentarako babes ofizialeko etxebizitzak dira eta 63 etxebizitza sozialak. Darmstadteko (Alemania) Passivhaus Institut ziurtagiria duen munduko eraikinik garaiena izango da 88 metro dituenez, eta ziurtagiria une hauetan ari dira tramitatzen.(10/05/2017)
|
2018/04/11 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Ingurumen Sailak Donostiako Txomin Enea auzoan 9.000 metro koadroko lur-zatia erosiko du;erosteko eragiketa hori baimentzen da, 3.720.000 euroan. bertan, erabilera lagatzeko kooperatiben modalitatearen bidez alokatzeko 100 etxebizitza baino gehiago eraiki ahalko dira. (21-11-2017) |
2018/04/11 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Gobernu Kontseiluak baimena eman du Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Ingurumen Sailak Sestaon, Txabarri kalean, Arkuaren Etxea izenez ezagutzen den ehun urteko higiezineko 47 pisutatik hamar erosteko; oraintsu amaitu dira osorik birgaitzeko lanak. (21-11-2017)
|
2018/04/11 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Etxebizitza bat legez okupatzeko edo etxebizitzarako prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubide subjektiboa arautzen duen dekretu-proiektuaren jendaurreko informazioaldia amaitu ostean eta horren emaitzaren balorazioa egin ondoren, aurrera egin da dekretu-proiektu hori egiteko prozedura tramitatzen eta saileko sailburuaren aldez aurreko onespena jasoko duen testua landuko da. Ondorioak. (2018-01-26) |
2018/04/11 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 28 etxebizitza erosi ditu Irunen zein Hondarribian, eta alokairu sozialerako erabiliko ditu eta Alokabide sozietate publikoak kudeatuko ditu. Eusko Jaurlaritzak 4,3 milioi euro erabili ditu etxebizitza horiek erosteko. (06-02-2018) |
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Irungo Udalarekin sinatutako hitzarmen baten bidez Oinaurren konprometitutako babes ofizialeko 128 etxebizitzaren eraikuntza amaitu du Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak. Eusko Jaurlaritzak 9 milioi euroko inbertsioa egin du jardun osorako. |
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
AGINDUA, 2018ko ekainaren 8koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuarena, Bilboko udalerriko Txurdinaga, 96 babes ofizialeko etxebizitza esleitzeko hautaketa-prozesua hasten duena eta hainbat zehaztasun finkatzen dituena.
|
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu positibotzat jo du Konstituzio Auzitegiak eman berri duen epaia 2015eko ekainean Legebiltzarrak onetsitako Etxebizitzaren Legeari buruz. “Lege horrekin berretsita garatzen dira etxebizitzaren funtzio soziala eta berau arautzeko Autonomia Erkidegoaren eskumen osoa”.(2018-10-02)
|
2018/12/11 | Etxebizitza sailburuordea | ||
2019/02/27. Eusko Jaurlaritzak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta EUDEL - Euskadiko Udalen Elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, erregistro bat sortzeko. Horren bidez, utzarazpen kasuetan, alternatiba sozialak emango dira; erakunde arteko lankidetza sustatuko da, kalteberatasun-egoeran dauden pertsona edo familietan neurriak aplikatzeko |
2019/04/01 | Etxebizitza sailburuordea | ||
2019/02/26. Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza sozialeko parkearen barruan energia-kudeaketa hobetzeko azterketa tekniko, juridiko eta ekonomikoa Legebiltzarrari bidali eta jakinarazteko erabakia.
|
2019/04/01 | Etxebizitza sailburuordea | ||
2019/02/26. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta EUDELek lankidetza hitzarmen bat sinatzea baimentzeko akordioa, familia-etxebizitzatik botatzearen ondorioz sortutako urrakortasun-egoerak detektatzeari buruzkoa, neurri sozialak hartzea bideratzeko.
|
2019/03/21 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Agindua argitaratzen da 2017ko maiatzaren 24ko Aginduan agertzen diren hainbat zehaztasun aldatzen dituena. Agindu hark Donostia udalerriko Txomin Enean, babes ofizialeko 130 etxebizitza esleitzeko hautaketa-prozesuari hasiera ematen zion. (2019/03/13)
|
2019/03/21 | Etxebizitza sailburuordea | ||
AGINDUA, 2019ko ekainaren 4koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Arrasate udalerriko Zerrajeran, 63 babes ofizialeko etxebizitza azalera eskubidean esleitzeko hautaketa-prozesua hasten duena eta hainbat zehaztasun finkatzen dituena |
2019/06/26 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Arrasate udalerriko Zerrajeran, babes 63 et ofizialeko xebizitza azalera eskubidean esleitzeko hautaketa-prozesua hasi da. (2019/06/21)
|
2019/07/02 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Jaurlaritzak babes ofizialeko 484 etxebizitza eraikiko ditu eta Bilboko ekipamendu judiziala Kristal eraikinera zabalduko du(2019-11-05) |
2019/11/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Erabakia, zeinaren bidez baimena ematen baita araubide bereziko edo sozialeko babes ofizialeko etxebizitzen prezioan, araubide orokorreko babes ofizialeko 36 etxebizitza eta horien eranskinak, azalera-eskubidean eraikitakoak, zuzenean esleitzeko prozeduraren bidez erosteko Construcciones Amenabar SAren titulartasuneko Legutianoko udalerriko ibarra 1 bizitegi-sektorean (Gobernu Kontseilua, 2019-12-03). |
2019/12/05 | Etxebizitza sailburuordea |