Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 6. Finantza-mekanismo eta -bitarteko berri eta berritzaileak bultzatu eta garatu, elkarlanean jardunez tokiko, lurraldeko, autonomiako, Estatuko eta Europako entitate eta erakundeekin

Eremua: Oparotasuna
11 Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

- Koroatze auzoko berme-funtsean aurreikusitako mekanismoa berrikusi eta zuzendu da. Horrela, bada, funts horretara iristeko aukerak hobetu dira eta eskura dauden baliabideak modu orekatuagoan banatuko dira.

2018/09/27 Lurralde Plangintzaren sailburuordea

- Koroatze auzoko esperientziaren nondik norakoak ikusita, berme-funts bat sartu da Txonta eta Txomin Enea auzoetarako hitzarmenetan. Finantza-tresna horren bidez, hortaz, eragindako guztien esku-hartzea bermatu nahi da.

2017/12/28 Lurralde Plangintzaren sailburuordea

Europako Batzordeak, Ogasun Ministerioak, Kreditu Ofizialeko Erakundeak eta IDEAk antolatutako Finantza Mekanismo Berriei buruzko Jardunaldian parte hartu dugu.

2018/09/27 Lurralde Plangintzaren sailburuordea