Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Birgaitze Integratuko Eremuak, Eremu Degradatuak edo Europar Batasuneko Eskualdeetako Laguntzen Mapan sartutako eremuak berroneratzea sustatu, eta lurzoru industrialak berreskuratzea bultzatu, berriz ere Industria Aurriak Eraisteko Programa sustatuta.

Eremua: Oparotasuna
11 Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

EBAZPENA, 2017ko urriaren 11koa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira Birgaitze Integratuko Areetan edo Bizitegi Area Degradatuetan ondare urbanizatua eta ondare eraikia birgaitzeko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2016ko abenduaren 28ko Aginduz deitutako laguntzak.

2018/09/13 Lurralde Plangintzaren sailburuordea

AGINDUA, 2017ko azaroaren 13koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinen bidez erabaki baita Zallako Mimetiz herriguneari zabaltzea Birgaitze Integratuko Areetarako oro har finkatuta dagoen finantzaketa kualifikatua.

2018/05/14 Lurralde Plangintzaren sailburuordea

AGINDUA, 2018ko otsailaren 7koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Hondarribiko Alde Zaharra Birgaitze integratuko area deklaratzeko espedientea hastekoa.

2018/07/09 Lurralde Plangintzaren sailburuordea

AGINDUA, 2018ko otsailaren 27koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Haranako Kontrasta Hirigune historikoa Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko espedientea hastekoa.

2019/01/06 Lurralde Plangintzaren sailburuordea

AGINDUA, 2018ko otsailaren 27koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez erabaki baita Lekeitioko Udalerriko San Andres auzoari zabaltzea birgaitze integratuko areetarako oro har finkatuta dagoen finantzaketa kualifikatua.

2019/01/06 Lurralde Plangintzaren sailburuordea