Ekimena 2. Hirietan eta auzoetan esku hartzeko programa berri bat sustatu, beharrezkoa den erakunde arteko lankidetzarekin. Horrela, batetik, hiri-birgaitze, -berritze eta -berroneratzeari lotutako esku-hartzeak planifikatu ahal izango dira (“Hiri-birgaitzearen eta -berroneratzearen aldeko udalerriak” programa) eta, bestetik, Euskadi lurralde orekatu eta jasangarri batean antolatu ahal izango da, gune degradatuak murriztuta
![]() |
|
---|---|
11 | Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. |
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
- Arlo honetako lehen proiektu pilotuak ZTBParen barruko “Hiri Habitata” aukera-gunearen bitartez nola garatu planifikatzen hasi da, RIS3 estrategiaren baitan.
|
2019/03/29 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak diru-laguntza zuzen horiek 4,3 milioi euroan eman zuen Donostia-San Sebastiango eta Eibarko udalei, Txomin Enea eta Txonta auzoetan hiri-berroneratzeko proiektuei ekiteko. Esku-hartze pilotu horiek Sailak sustatzen duen eta Gobernu Programan jasotzen den birgaitzeko, birsortzeko eta berritzeko politika berriaren garapenean kokatzen dira, gure hiri eta herrietako auzo eta arlo suntsituak suspertzeko.(2017-11-27)
|
2018/12/11 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
Sustapen Ministerioaren, Estatuko Portuen, Bilboko Portu Agintaritzaren, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren, Bilboko Udalaren, Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzailearen eta Zorrotzaurreko 1. Jarduketa Integratuko 1. Egikaritze Unitatearen Itun Batzarraren arteko hitzarmena, Bilboko portuan betelanak prestatzeko eta ondoren ondoriozko lurzorua Zorrotzaurreko penintsulako hirigintza-garapenari gehitzeko dena.(23-01-2018)
|
2018/09/14 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaketa Bilboko Udalak Otxarkoagan Euskadin aitzindaria den hiri-berroneratzeari buruzko ikerketa-laborategia "Otxar Urban Lab" jarri dute martxan, Otxarkoagan egingo duten eraikinen hiri-birgaitzeari eta -berroneratzeari buruzko proiektu handinahiaren barruan kokatzen da; proiektuak 7 milioi euroko aurrekontua du.(2018-09-10)
|
2019/01/06 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Durangoko Udalari zuzeneko diru-laguntza eman dio, Aramotz auzoa birgaitzeko eta bertako hiri-berroneratzea egiteko. Aramotzeko jarduna auzo eta eremu kalteberen hiri-berroneratze integrala egiteko lanak biltzen dituen eta sailak bultzatzen duen 2017-2022 aldiko Lurralde Inbertsioko Plan Integratuan txertatuta dago.
|
2019/01/29 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
AGINDUA, 2018ko azaroaren 28koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen sustapenerako eta hedapenerako diru-laguntzak arautzen eta deitzen baitira 2019. ekitaldirako. |
2019/01/29 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Lasarte-Oriako Udalari zuzeneko diru-laguntza emateari, 2.390.000 eurokoa, Lasarte-Oria udalerriko Basaundi Bailara auzoaren hiri-berroneratze proiektuari heltzeko. Diru-laguntza datozen hiru urteetan igorriko da, Lasarte-Oriako gune horretan esku-hartzea egiten den bitartean, 2011n prestatutako auzo ahulen inbentarioan jaso den horretan.
|
2019/01/29 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
2019/02/12. Erabakia, zeinaren bitartez jakinarazitzat jotzen baita Chileko Etxebizitza eta Hirigintza Ministerioarekin sinatutako harreman-memoranduma, etxebizitza, auzo, hiri eta lurralde arloetan lankidetzari dagokiona, hain zuzen.
|
2019/03/20 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
Eraikitako ingurunea berrerabiltzearen garrantziari buruzko nazioarteko erakusketa batekin emango dio hasiera bere ibilbideari Euskadiko Arkitektura Institutuak. (2019/03/04)
|
2019/03/29 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
Txileko Etxebizitza Ministerioarekin harreman-memoranduma sinatu da, etxebizitza arloaren, auzoak berroneratzearen eta lurralde-garapenaren inguruko lankidetzari dagokiona, hain zuzen. (2019/03/26)
|
2019/04/01 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
AGINDUA, 2019ko apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez erabakitzen baita Vitoria-Gasteizko Koroatze auzoko eremu degradatuaren mugaketa zabaldu eta oro har eremu horri atxikitako birgaitze integratuko eremuetarako ezarritako finantzaketa kualifikatua handitzea.
|
2019/05/24 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
Akordioa, Espainiako Arkitektoen Elkargoetako Kontseilu Nagusiarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko, Europan 15 "Hiri ekoizleak II" lehiaketa egiteko. (2019/05/28)
|
2019/06/05 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
AGINDUA, 2019ko ekainaren 12koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, etxebizitza eta eraikinen birgaikuntza efizientearen arloko dirulaguntzen programaren (Renove programaren) 2019ko deialdia egin eta arautzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta horien ondoriozko obrak gauzatzeko. |
2019/06/21 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
AGINDUA, 2019ko ekainaren 3koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena. Horren bidez erabaki da Bergarako Osintxu herrigunearen mugaketa area degradatutzat deklaratzea eta birgaitze integratuko areetarako oro har finkatuta dagoen finantzaketa kualifikatua zabaltzea. |
2019/06/21 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
AGINDUA, 2019ko ekainaren 3koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena. Horren bidez erabaki da Bermeoko Kurtzio, Zarragoitxi eta Itxasbegi herrigunearen area degradatutzat deklaratzea eta birgaitze integratuko areetarako oro har finkatuta dagoen finantzaketa kualifikatua zabaltzea. |
2019/06/21 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
Euskadik parte hartzea Europako Batzordearen Agree proiektuan (Aggregation and improved Governance for untapping Residential Energy Efficiency potential in the Basque Country). Proiektu horren bidez, finantzaketa-tresna berritzaileak diseinatuko ditu, egoiliarren beharretara egokituta, eta 40 urtetik gorako bizitegi-eraikin pribatuen birgaitze energetikoa sustatuko du 2022ra arte (2019/09/05).
|
2019/10/18 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
Udalentzako, tokiko erakunde autonomoentzako eta toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzen 2019ko deialdia, hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko. Zenbatekoa: 6.000.000.- € (2019/07/23) |
2019/10/18 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
AGINDUA, 2019ko urriaren 29koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez erabakitzen baita Vitoria-Gasteiz Udalerriko Abetxuko auzoari zabaltzea Birgaitze Integratuko Areetarako oro har finkatuta dagoen finantzaketa kualifikatua.(2019-11-20) |
2019/11/20 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
Peñascal auzoan 45 etxebizitza eraikitzea, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak garatutako eremu horretako hiria biziberritzeko proiektuaren barruan. (2019/11/20) |
2019/11/29 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea |