Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Udal-plangintzaren informazio geografikoa eta lurralde-informazioa kudeatzen jarraitu.

Eremua: Oparotasuna
11 Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.
14 Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira.
15 Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrirean erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrirean kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

UDALPLAN hirigintza-plangintza oinarritzat hartuta, EAEren hirigintza- eta lurralde-bilakaera adierazten duten zenbait lurralde- eta hirigintza-adierazle landu dira. Adierazle horiek, zenbakien bidez, lurralde-antolamenduan erabiltzen diren parametroen arteko harremana neurtzen dute. Lurzoru erabilgarria, berorri ematen zaion erabilera, erabilera horren intentsitatea, eta horrek guztiak biztanleriarekin daukan zeregina eta inguruarengan daukan eragina harremanetan jartzen dituzte

 

 

2018/07/05 Lurralde Plangintzaren sailburuordea

AGINDUA, 2017ko ekainaren 7koa, Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen baitira eta horiek emateko deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko udaletarako, informazio geografikoa hobetu eta udal mapak egin eta zabal ditzaten.

2018/07/05 Lurralde Plangintzaren sailburuordea

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 20koa, Lurralde Plangintzaren sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten eta jakinarazten baitira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko maiatzaren 31ko Aginduan ezarritako laguntzak. Agindu horren bidez ezartzen dira diru-laguntzak emateko arauak eta deialdia egiten, 2017ko ekitaldirako, udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia integratzeko.

2018/09/11 Lurralde Plangintzaren sailburuordea

AGINDUA, 2018ko ekainaren 21ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen baitira eta horiek emateko deialdia egiten Euskal Autonomia Erkidegoko udaletarako, informazio geografikoa hobetu eta udal mapak egin eta zabal ditzaten

Berria
2018.eko ekainak 19
Udalerrien mapak eta kale izendegiak egiteko eta gero zabaltzeko laguntzak (Gobernu Bilera 2018-06-19)
2018/09/11 Lurralde Plangintzaren sailburuordea

AGINDUA, 2018ko uztailaren 4koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia integratzeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta 2018ko ekitaldirako deialdia egiten duena.

Berria
2018.eko uztailak 09
Hiri-plangintzan genero-ikuspegia sartzen duten udalentzako laguntza berriak
2018/11/13 Lurralde Plangintzaren sailburuordea

Arantza Leturiondo Lurralde Plangintzaren sailburuordeak Donostian izandako GEOEUSKADI Kongresuan parte hartu du. Bertan, kartografia eta informazio geografikoaren arloko azken berrikuntzak aztertu dira.

2018/10/18 Lurralde Plangintzaren sailburuordea