Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Lurralde-plangintza, partziala zein sektoriala, Lurralde-antolamenduaren gidalerro berrien joerara egokitu

Eremua: Oparotasuna
11 Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.
14 Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira.
15 Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrirean erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrirean kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

AGINDUA, 2017ko irailaren 6koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena, 2017ko ekitaldirako, udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia integratzeko.

2018/07/05 Lurralde Plangintzaren sailburuordea

Lurralde Politikarako Aholku Batzordeak Hasierako Onespenerako Documentauari buruzko aldeko txostena eman du.

2018/05/14 Lurralde Plangintzaren sailburuordea

Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Jardueretarako eta Merkataritza Horniduretarako Lurzoruaren Sorkuntza Publikoaren Lurralde Arloko Planaren Berrikuspen Partzialaren Aurrerapena, merkataritza-zentro handiei dagokienez. Ondorioak.(2018-05-31)

2019/01/06 Lurralde Plangintzaren sailburuordea

Hasierako, behin-behineko eta behin betiko onarpenen agiria prestatzeko beharrezkoa den lantalde teknikoa kontratatzeko prozedura abiarazi da.
- Ingurumen Memoria idazteko prozedura abiarazi da.

 

2019/01/06 Lurralde Plangintzaren sailburuordea

145/2018 DEKRETUA urriaren 9koa, zeinaren bidez behin betiko onartzen baita Araba Erdialdeko eremu funtzionalaren lurralde-plan partzialaren aldaketa, Jundiz-Billodako terminal intermodal logistikoa eraiki ahal izateko.

Berria
2018.eko urriak 09
Araba Erdialdeko LPP aldatu da Jundiz-Billodako merkantzia-terminal Intermodala barnean hartzeko (Gobernu Bilera 2018-10-09)
2019/01/06 Lurralde Plangintzaren sailburuordea