Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak-Lurraldea 2040 berrikusi, berariaz bultzatuz degradatutako guneak berroneratzea eta ekosistemen galera mugatuz, populazio-dentsitate handiagoak nagusitzeko, eta lurzoruaren erabilera-konbinazioa eta berrerabilera indartzeko

Eremua: Oparotasuna
11 Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.
14 Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira.
15 Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrirean erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrirean kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak Kantabria, Gaztela eta Leon, Errioxa, Nafarroa autonomia erkidego eta Akitania eskualdeko ordezkariekin bilera izan du;  bertan, Euskadiko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen ildo estrategikoak aurkeztu dira. EAEko hainbat kolektiborekin, eragile sozialekin eta instituzionalekin izan diren bilerak amaitu dira. Horietan, Euskadiko LAGen aurrerapenarari buruzko eduki tematiko nagusiak aurkeztu dira. Horiek gaur egun lantzen ari dira.(29-05-2017)

Berria
2017.eko maiatzak 29
Arriola sailburuak LAG Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen ildo estrategikoak aurkeztu dizkie erkidego mugakideei eta Akitaniari
2018/09/14 Lurralde Plangintzaren sailburuordea

EUSKAL HIRIA 2017 egin da, eta “Euskadi Lurralde Bizia” izenburua eman zaio. Bertan, “Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAGak) Berrikuspenaren Hasierako Onespena” dokumentuaren edukia azaldu da. Gainera, Aurrerapena onetsi zenetik aldatu diren alderdi nagusiak eta izan diren berrikuntzak azpimarratu dira.(27-11-2017)

2018/05/03 Lurralde Plangintzaren sailburuordea

Lurralde Antolamendurako Batzordea Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu buru zela. Batzordeak onartu egin du Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) hasierako onarpenerako dokumentua. (31-01-2018)

 

 

Berria
2018.eko urtarrilak 31
Lurralde Antolamendurako Batzordeak aho batez baimendu du Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen hasierako onarpen
2018/07/05 Lurralde Plangintzaren sailburuordea

AGINDUA, 2018ko otsailaren 20koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez hasierako onarpena ematen baitzaio Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen Berrikuspenari buruzko dokumentuari.

2018/05/02 Lurralde Plangintzaren sailburuordea

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak eta EAEko Lurralde Politikarako Aholku Batzordeak erakundeen partaidetza sustatzen dute. Horretarako, organo horietako bakoitzean Ponentzia Tekniko bat sortu da. Bertan, Eusko Jaurlaritzako sailek, hiru foru-aldundiek, Eudel-Euskadiko Udalen Elkarteak, estatuko gobernuaren ordezkariek eta lurralde-gaietako ordezkariek hartu dute parte

2018/05/08 Lurralde Plangintzaren sailburuordea

Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAGak) berrikusteko prozesuan partaidetza soziala sustatzeko, parte hartzeko hiru espaziotan bildutako hainbat ekintza zabaldu dira. Batetik, eragileei kontsultak egiteko bat. Horretarako, eragile sozialen, akademikoen, ekonomikoen eta ingurumen arloko elkarteekin eta kolektiboekin ez ezik, Euskadi osoko profesionalen elkargoekin ere jarri da harremanetan. Bestetik, herritar guztiei zuzendu den aurrez aurre parte hartzeko bigarren bat. Eta, bukatzeko, partaidetza digitalerako beste bat.

2019/01/06 Lurralde Plangintzaren sailburuordea

Lurralde Antolamendurako Batzordea (EAELAB) Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriola buru zela, eta Euskadiko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen behin-behineko onarpenerako dokumentua onartu du. Erabakia aho batez hartu da, eta EUDELeko, URA agentziako, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundietako, Estatuko Administrazioko eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura, Segurtasun, Kultura eta Hizkuntza Politika eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailetako ordezkarien oniritzia jaso du.

Berria
2018.eko azaroak 14
Lurralde Antolamenduaren Gidalerroek (LAG) behin betiko onarpenaren aurreko azken azterketa gainditu dute
2019/01/06 Lurralde Plangintzaren sailburuordea