Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 8. EAEren Biodibertsitate Estrategia 2030 garatu

Eremua: Planeta
6 Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea.
14 Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira.
15 Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrirean erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrirean kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak hitzarmen bat sinatu du Geogarapen elkartearekin (Euskal Kostaldeko Geoparkearen kudeaketarako Elkartea), kostaldeko Zumaia, Deba eta Mutriku udalerriek partekatzen duten espazio horren kontserbazio- eta sustapen-jarduerak bultzatzeko eta garatzeko. Guztira, 280.000 euro bideratuko dira 2020. urtera arte.

2019/01/06 Ingurumen sailburuordea

75/2018 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Geogarapen, Euskal Kostaldeko Geoparkearen Kudeaketarako Elkartearekin sinatutako hitzarmena; hitzarmen horren bidez lan-ildoak ezartzen dira EAEko Geodibertsitate Estrategia-2020aren eta Euskadiko Biodibertsitate Estrategia-2030aren barruko jarduketak garatzeko.

2019/01/06 Ingurumen sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, IHOBE sozietate publikoaren bidez, AZTI Fundazioak garatzen duen “Euskal itsasertzaren kalteberatasuna, arriskua eta egokitzapena klima-aldaketaren aurrean” proiektua (KOSTEGOKI) finantzatzen du. (2018-06-04)

2019/01/06 Ingurumen sailburuordea

AGINDUA, 2018ko ekainaren 5ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena eta Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Eskolako Agenda 21 programa garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei eman beharreko diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten baita (2018-2019 ikasturtea).

Berria
2018.eko ekainak 05
750.000 euro, Eskolako 21 Agenda garatzeko laguntzetarako (Gobernu Bilera 2018-06-05)
2019/01/06 Ingurumen sailburuordea

UPV/EHUren lana Garapen Iraunkor eta Ingurumen Hezkuntzarako UNESCO Katedrak hartu du bere gain, haren ikerketa eta prestakuntza jardueraren xedea EAEko espazioetan garapen jasangarriari lotuta dauden arazoak ulertzea eta konpontzea baita, arreta berezia jarrita Urdaibaiko Biosferaren Erreserban, leku hori gaiari lotutako esperientziak frogatzeko eta erakusteko gune izatea nahi baita.

Berria
2018.eko uztailak 23
Ingurumen Sailak eta UPV/EHUk elkarrekin egingo dute lan Euskadiko natura ondarearen hobekuntzan eta difusioan
2019/01/06 Ingurumen sailburuordea

83/2019 DEKRETUA, ekainaren 4koa, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibai Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak. (2019/06/04)

 

 

2019/06/24 Ingurumen sailburuordea

IPBES taldearen bigarren bilera, ekosistemen zerbitzuak eta biodibertsitatearen gobernua Vitoria-Gasteizen (2019-10-21)

 

 

 

 

Berria
2019.eko urriak 21
Lehendakariak berretsi egin du Euskadi Basque Countryk planetaren natura-inguruneak dakarkigun altxorrarekin duen konpromisoa
2019/10/22 Ingurumen sailburuordea

Ipbesko adituen paneleko Egileen Nazioarteko II. Bilera, Dibertsitate Biologikoari eta Ekosistemen Zerbitzuei buruzko Gobernu Arteko Plataforma Zientifikoa, Nazio Batuen babespeko organo independentea. (2019/10/21)

2019/11/18 Ingurumen sailburuordea