Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 7. Ingurumen-hezkuntzako politikak indartu, eta aurrera egin herritarrek ingurumena babesteko eta zaintzeko duten benetako erantzukidetasunean, Ekoetxeen zeregin aktiboaren bidez

Eremua: Planeta
6 Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea.
14 Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira.
15 Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrirean erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrirean kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Gatz Harana Fundazioarekin (Arabako Añana) hitzarmen bat sinatu du, Gatz Haranean oinezkoentzako ibilibide bat eraikitzeko eta etorkizunean Gobernuko Ingurumen Hezkuntzaren programetan sartzeko. Ibilbide hori finantzatzeko 50.000 euro inbertitu dira, eta sortu da Gatz Haranetik funtsean Arabako leku honen aberastasun ekologikoa eta biodibertsitatea erakusteko ibilbide berria sortu beharra baitago. (2018-04-23)

Berria
2018.eko apirilak 23
Ibilbide ekologiko batek Añanako Gatz Haraneko eta bere inguruneko ingurumen-balioak erakutsiko ditu
2019/01/06 Ingurumen sailburuordea

Eusko Jaurlaritzaren IV. Gazte Plana 2020 dokumentuaren zirroborroaren idazketan parte hartu da; bertan, Ingurumen Hezkuntza sartu da, jarduera-ildo gisa.

2019/01/06 Ingurumen sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ekoetxeen sareak, Urdaibai, Txingudi, Peñas Negras eta Azpeitiko ingurumen zentroak barne, Berdeago Nature izeneko Jasangarritasunaren EAEko Azokan  aurkeztuko du bere eskaintza zabala. Urtero, Ekoetxeak 120.000 pertsonatik gora bisitatzen dituzte, eta zentro horiek herritarrak ingurumenean inplikatzen saiatuko dira.(26-01-2018)

2018/06/13 Ingurumen sailburuordea

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Azpeitiko Udalarekin lankidetza-hitzarmena sinatu du, Gipuzkoako udalerriko Egibar baserrian dagoen “Ekoetxea Azpeitia” kudeatzeko. Hitzarmen horren bidez, ingurumenaren ezagutza sustatuko da eta ingurumen-kontzientziazioaren arloan lan emankorra egingo da.(05-06-2018)

Berria
2018.eko ekainak 05
Berritu egin da Ekoetxea kudeatzeko hitzarmena Azpeitiko Udalarekin (Gobernu Bilera 2018-06-05)
2018/06/26 Ingurumen sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Abanto Zierbenako Udalarekin akordio bat sinatu du. Horren bidez, udal horrek Korta izeneko eraikina eta finka lagatuko ditu 30 urtez, Ingurumen Hezkuntzarako Ikastegietan sartzeko, EKOETXEA MEATZALDEA gisa. Horrela, eskualdeko ingurumeneko jarduera eta jarduera kulturala sustatu eta indartu nahi dira. (2018-06-05)

2018/06/13 Ingurumen sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak Gobernu Kontseiluari 2030erako Euskadiko Jasangarritasunerako Hezkuntza Estrategiaren onespenaren berri eman dio; horren bidez, euskal gizarte bidezkoagoa eta jasangarriagoa lortu ahal izateko hezkuntza eraldatzailea garatzeko euskarriak finkatu nahi dira.(2018-06-05)

Berria
2018.eko ekainak 05
2030erako Euskadiko jasangarritasunerako hezkuntza estrategia (Gobernu Bilera 2018-06-05)
2018/07/05 Ingurumen sailburuordea