Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Airearen kalitatea hobetzen jarraitu, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) emandako gomendioei jarraituz

Eremua: Planeta
6 Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea.
14 Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira.
15 Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrirean erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrirean kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Euskadiko ingurumen profila 2016 (Airea) landu du, batez ere, EAEko ingurumenaren egoeraren bilakaerari buruzko informazioa emateko asmoz. Horretarako, adierazle esanguratsuak erabiltzen ditu.(18-08-2017)

2018/06/12 Ingurumen sailburuordea

Gailu guztietan erabiltzeko moduko app mugikor bat garatu da, EAEko airearen kalitatearen sarea kontsultatu ahal izateko

2018/06/12 Ingurumen sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Bilboko Udalak hitzarmen bat sinatu dute, Bizkaiko hiriburuko airea hobetzeko. Hitzarmen horren bidez, Bilboko udal-mugarte osoko airearen kalitatearen modelo bat zehaztu, airearen kalitatea hobetzeko ezarri beharreko neurri ezberdinen efektuari buruzko aurretiazko datuak jaso eta Euskadiko edozein udalerritara esportatu ahal den lan metodologia bat ezarri nahi da. (2018-05-28)

Berria
2018.eko maiatzak 28
Ingurumen Sailak eta Bilboko Udalak Bizkaiko hiriburuko airea hobetzeko plana prestatu dute
2018/06/13 Ingurumen sailburuordea

Gobernu Kontseiluak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren aurrekontu luzatuan 1,8 milioi euroko ordainketa-kredituak barne hartzea erabaki du, Euskadiko Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarea hobetzeko eta zabaltzeko inbertsioak finantzatzeko. Inbertsio osagarri hori Sarea osatzen duten neurketa-estazioak berritzeko, unitate mugikor berriak erosteko eta airearen kalitatearen azterketak egiteko erabiliko da.(Gobernu Bilera 2019-03-05)

2019/10/01 Ingurumen sailburuordea

"Airearen Kalitatea Euskadin" izeneko aplikazio berri batek, denbora errealean, airearen kalitateari eta kutsatzaileen kontzentrazioei buruzko informazioa eskainiko du, Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarea osatzen duten 53 estazioetako bakoitzean eboluzio-grafikoak eskainiz. (2019/09/30)

2019/10/15 Ingurumen sailburuordea

Airearen kalitateari buruzko 2018ko txostenaren aurkezpena. Txosten horrek erakusten du lurraldeak bilakaera positiboa izan duela azken urtean. Airearen kalitatea neurtzeko aurreikusitako kutsatzaileei dagozkien balio guztiak araudiak ezarritako mugen azpitik mantendu dira. Euskadin arnasten den airearen kalitatea ona dela ondorioztatzen da, eta azken urteetako bilakaera positiboari jarraitzen dio. (30/09/2019)

2019/10/03 Ingurumen sailburuordea