Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Ura hornitzeko, saneatzeko eta arazteko azpiegitura hidraulikoak garatu eta eraiki, dagoen plangintzaren arabera

Eremua: Planeta
6 Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea.
14 Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira.
15 Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrirean erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrirean kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Arabako Foru Aldundiak esparru akordio bat sinatu dute Arabako Lurralde Historikoan azpiegitura hidraulikoak finantzatzeko eta egiteko. Esparru akordioan (2017 eta 2027) jasotako jarduerak egiteko aurrekontu aurreikuspena 74 milioi eurokoa da. Horietatik, Uraren Euskal Agentziak 50 milioi agindu ditu eta Arabako Foru Aldundiak 24 milioi.(10-07-2017)

2018/06/11 Ingurumen sailburuordea

URAk, Arabako Foru Aldundiak eta Aguraingo Udalak hitzarmen bat sinatu dute, Agurainen hondakin-uren araztegi (HUA) berri bat eraikitzeko. (2017-12-19)

2018/06/12 Ingurumen sailburuordea

Uraren Euskal Agentziak eta Durangoko Udalak sinatu berri dute lanok elkarrekin egiteko: bai Ulllibarri kaleko 23an diren etxebizitza eta lokalak eraisteko; baita Montevideo kaleko zubi eraitsi eta berri bat eraikitzeko ere. (08-02-2018). 

2018/06/12 Ingurumen sailburuordea

Uraren Euskal Agentziak (URA) amaitu du Oiartzun ibaiaren ingurumen-leheneratze lanen 2. fasea bukatu du Fanderia-Lartzabalen (Errenteria). Lanon barruan erribera basoa berreskuratu da eta Fanderiako meandroaren ezker ertza finkatu da, 180 metroan zehar, bioingeniaritza teknika desberdinen bitartez (estaldura sahats adar bizien bidez eta zur-hesi bizia), oraintsu arte nabarmena izan den narriadura gelditzeko helburuarekin. (2018-04-18)

2018/06/12 Ingurumen sailburuordea

URAk Gernika eta Busturia artean eraikitzen ari den kolektorea aldatuko du Foruan atzeman dituen terma erromatar batzuen aztarna arkeologikoak babesteko.

Berria
2018.eko uztailak 05
URAk Gernika eta Busturia artean eraikitzen ari den kolektorea aldatuko du Foruan atzeman dituen terma erromatar batzuen aztarna arkeologikoak babesteko
2018/09/25 Ingurumen sailburuordea

Uraren Euskal Agentziak (URA) eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak (BBUP) hitzarmena sinatu dute Bizkaiko saneamendu sistema orokorretara konektaturik ez dauden ur-isurketen kopuru, bolumen eta kutsadura-karga murrizteko.

Berria
2018.eko uztailak 24
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta Uraren Euskal Agentziak hitzarmen bat sinatu dute Bizkaiko saneamendu sistema orokorretara konektatu gabeko hondakin-uren isurketak murrizteko
2018/09/25 Ingurumen sailburuordea

URA-Uraren Euskal Agentziak Arabako Oyón-Oiongo araztegian egindako handitze- eta eguneratze-lanak inauguratu dira. Horietan, 3,5 milioi euro inbertitu dira. Araztegi berriak hondakin-uren tratamendu osoa bermatzen du, baita arazteko urteko ia 600.000 m3-ko gaitasuna ere.

Berria
2018.eko irailak 12
Oiongo araztegi berriak hondakin-uren tratamendua egokia bermatzen du, urteroko 600.000 m3 hondakin-urentzako
2018/10/18 Ingurumen sailburuordea

URAk hasi berri ditu Asua ibaian Sondikako Industrias Alba-tik Sangroizko zubira arteko bideratze-lanak

Berria
2018.eko irailak 17
URAk hasi berri ditu Asua ibaian Sondikako Industrias Alba-tik Sangroizko zubira arteko bideratze-lanak
2018/09/25 Ingurumen sailburuordea

Uraren Euskal Agentziako Ibaiak leheneratu eta zaintzeko zerbitzuak Lantziegoko (Araba) Valvarriniga ibaiaren 550 metroko tarte batean ahalmen hidraulikoa handitu du, Lantziegoko mahastizain talde baten lankidetzarekin: ibaitarte horretako ibaiertzetako galeria basoa erauzitakoan, metakinak bildu eta ibilgua buxatu baitzen.

Berria
2018.eko irailak 21
URAk eta Arabako Lantziegoko mahastizainek Valvarriniga errekastoan 550 metroko tarte batean ahalmen hidraulikoa handitu dute
2018/09/25 Ingurumen sailburuordea

 Kantauriko Konfederazioak eta Uraren Euskal Agentziak Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluaketari (U.A.A.E.) dagokion dokumentazioa eguneratu eta berrikusteko kontsulta publikora zabaltzen dute, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrofrafikoko espainiar zatian

Berria
2018.eko irailak 21
Kantauriko Konfederazioak eta Uraren Euskal Agentziak Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluaketari (U.A.A.E.) dagokion dokumentazioa eguneratu eta berrikusteko kontsulta publikora zabaltzen dute, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrofrafikoko espainiar zatian
2019/01/06 Ingurumen sailburuordea

12,4 milioi euroko aurrekontua baliatuta, URA-Uraren Euskal Agentziak Mundakako itsasadarraren ezkerraldeko hondakin-uren ponpatze-estazioko obrak amaitu ditu. Hori Sukarrietako Padurako parkeko zorupean dago kokatuta, eta itsasadarreko ezkerraldeko hondakin-ur asko Bermeotik gertu dagoen Lamiarango araztegiraino ponpeatzea ahalbidetuko du. Horrek nabamenki hobetuko du uren egoera. (2018-11-11)

 

Berria
2018.eko urriak 11
Sukarrietako ponpatze-estazioak azaroan helaraziko ditu Busturia, Sukarrieta eta Portuondoko hondakin-urak Lamiarango araztegira
2019/01/06 Ingurumen sailburuordea

2019ko lehen hiruhilekoan, Ura Agentziak 11.400 zuhaitz eta zuhaixka landatu ditu Arabako ur-bazterretako 58.000 metro koadrotan (2019/04/11).

 

Berria
2019.eko apirilak 11
URAk 11.400 zuhaitz eta zuhaixka landatu ditu 2019ko lehenengo hiruhilabetean Arabako ibaiertzetako 58.000 metro kuadroan
2019/04/26 Ingurumen sailburuordea

Martxan jarri da Goi Nerbioiko Saneamendu Plana, desjabetzeak ordainduta. Zenbatekoa: 2,5 M€ (2019/05/14)

 

Berria
2019.eko maiatzak 14
Erabili dira Goi Nerbioiko saneamendu Planeko Lursailak desjabetzeko funtsak (2,5 milioi) (Gobernu Bilera 2019-05-14)
2019/05/17 Ingurumen sailburuordea

Villabonako kale nagusiaren eta Oria ibaiaren artean doan kolektorearen urak kolektore nagusira bideratzeko lanak lizitatu berri ditu URAk(2019-06-20)

Berria
2019.eko ekainak 20
Villabonako kale nagusiaren eta Oria ibaiaren artean doan kolektorearen urak kolektore nagusira bideratzeko lanak lizitatu berri ditu URAk
2019/06/20 Ingurumen sailburuordea

URAk abiarazi du Busturiako Axpe auzoko Amunategi errekaren ibilgua egokitzeko lanak ezagutarazteko informazio publikoa(2019-06-27)

Berria
2019.eko ekainak 27
URAk abiarazi du Busturiako Axpe auzoko Amunategi errekaren ibilgua egokitzeko lanak ezagutarazteko informazio publikoa
2019/07/01 Ingurumen sailburuordea