Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Plan Hidrologikoa 2015-2021 eta Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana 2015-2021 berrikusi

Eremua: Planeta
6 Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea.
14 Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira.
15 Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrirean erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrirean kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

URAk amaitu ditu Zarauzko Iñurritza errekaren ingurumena berreskuratzeko lanak(2020-06-04)

2020/06/05 Ingurumen sailburuordea

Beasaingo Udalak, CAFek eta URA-Uraren Euskal Agentziak hitzarmen bat sinatu dute Oriaren ur-goraldien aurrean babes-obrak egiteko. (2020/02/06)

2020/02/28 Ingurumen sailburuordea

URA-Uraren Euskal Agentziak presa txiki bat eta hodi zahar bat eraitsi eta kendu ditu Nerbioi ibaiaren parean, La Mueran, Urduñan. (2020/02/12)

2020/02/28 Ingurumen sailburuordea

Beasaingo Udalak, CAFek eta URAk hitzarmena sinatu dute Oria ibaiaren ur-goraldiei aurre egiteko lanak abiarazteko(2020-02-06)

2020/02/07 Ingurumen sailburuordea

Urak Urumea ibaiaren ibilguaren zabalera bikoiztuko du Martuteneko zubien eta 27. poligonoaren artean uholdeak saihesteko, 13 milioi euroko aurrekontuarekin (2020-01-23)

2020/01/23 Ingurumen sailburuordea

Urak Zadorra babestuko du ur handiko ibilgu batekin eta uholdeak saihesteko lubetarekin Abetxuko eta Gamarra artean (2020-01-15)

2020/01/15 Ingurumen sailburuordea

URAk Vadillo ibaiaren eskuinaldeko zati bat leheneratu du, Jokanotik igarotzean, Kuartangon(2029-10-17)

2019/10/18 Ingurumen sailburuordea

Erabakia, Trantsizio Ekologikoko Ministerioarekin, Kantauriko eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoekin eta Uraren Euskal Agentziarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legera aldatu, luzatu eta egokitzeko gehigarria izenpetzeko baimena ematen duena. Hitzarmen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko erkidego arteko arroetan jabari publiko hidraulikoaren arloko zenbait jarduera agintzen dira. (2019/09/24)

2019/10/15 Ingurumen sailburuordea

Jendaurrean jartzen da hidrologia plangintzaren hirugarren zikloko Gai Nagusien Behin-behineko Eskema, Barneko Arroen eremuan(2019)(2019-09-30)

2019/10/01 Ingurumen sailburuordea

111/2019 DEKRETUA, uztailaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko barne arroetako eta itsas uretako eremu sentikorrak izendatzen dituena.

 

 

2019/09/27 Ingurumen sailburuordea

Abiarazi berri dira Ibaizabalen Galdakaoko tartean ur-goraldiei aurre egiteko lanen lizitazioa(2019-06-28)

2019/07/01 Ingurumen sailburuordea

URAk berriro lizitatu ditu Zallako El Charco izeneko zubitik ibaian gora uholdeei aurre egiteko lanak (2019-06-06)

2019/06/11 Ingurumen sailburuordea

Las inversiones realizadas para recuperar las aguas del estuario han ayudado a detener la degradación, recuperar la biodiversidad y asegurar el suministro de los servicios recreativos del ecosistema como, por ejemplo, el uso recreativo de las playas de Areeta, Ereaga y Arrigunaga, que suponen un beneficio de 3,5 millones de euros anuales, según el trabajo de investigación cofinanciado por URA (Agencia Vasca del Agua) en el marco de MARS, un proyecto europeo centrado en la gestión de los ecosistemas acuáticos sometidos a múltiples presiones.

 

2019/06/06 Ingurumen sailburuordea

URAk Martutene auzoa Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektuaren II. Fasearen lizitazioa hasi du 16,8 milioi euroko lizitazio-aurrekontuarekin. Donostiako Martutene auzoa Urumea ibaiaren ur-goraldietatik babesteko Proiektuaren bigarren fase honek ahalbidetuko du Urumearen bideratzearekin aurrera jarraitzea, Martutene auzoaren inguruan, Martuteneko zubi berritik ibaian behera.

2018/11/13 Ingurumen sailburuordea

Uraren Euskal Agentziako Ibaiak leheneratu eta zaintzeko zerbitzuak Lantziegoko (Araba) Valvarriniga ibaiaren 550 metroko tarte batean ahalmen hidraulikoa handitu du, Lantziegoko mahastizain talde baten lankidetzarekin: ibaitarte horretako ibaiertzetako galeria basoa erauzitakoan, metakinak bildu eta ibilgua buxatu baitzen

2018/10/18 Ingurumen sailburuordea

Uraren Euskal Agentziak eta Kantauriko Konfederazioak, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Administrazio hidraulikoak diren heinean, atzotik, 2018.ko irailaren 19tik aurrera eta 3 hilabeteren zehar, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluaketari (U.A.A.E.) dagokion dokumentazioa eguneratu eta berrikusteko kontsulta publikora zabaltzen dute, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrofrafikoko espainiar zatian.

 

2018/10/18 Ingurumen sailburuordea

Uraren Euskal Agentziak EAEko herritarrei luzatu berri die jabari publiko hidraulikoan eta zaintza-eremuan lanak egiteko baimenen izapidetze elektronikoa egiteko aukera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko egoitza elektronikoan.(2018-04-06)

2018/07/05 Ingurumen sailburuordea

Uraren Euskal Agentziak (URA) amaitu du Vitoria-Gasteizko Abetxukoko zubi zaharraren egokitze hidrauliko eta arkitektonikoa. Lanok Zadorra ibaiaren ur-hustutze ahalmena handitu dute Vitoria-Gasteizko Abetxuko auzorako sarbidearen eremuan. Era berean, lanok Abetxukoko zubi zaharraren leheneratze arkitektonikoa izan dute xede, Zadorra ibaiaren arroko zubien kultura-ondasun izendapen berriari jarraiki- monumentu-multzoaren kategorian sailkatuta-. (2017-10-02)

2018/06/12 Ingurumen sailburuordea

Uraren Euskal Agentziak (URA) eta Elorriokoko Udalak Toloto errekaren ur-goraldiak saihesteko hitzarmen bat sinatu dute. Horren bidez, Toloto errekaren estalduraren zati bat kentzeko, ur handien emariak hobeto hartzeko ibilgua zabaltzeko eta ertzak konektatzeko zubi bat eraikitzeko ahaleginak bateratuko dira. (2018-01-19)

2018/06/12 Ingurumen sailburuordea

Urumea ibaiaren ur-goraldien kontrako obren lehen fasea amaitu da. Añarbeko ur-hornidurarako hodi berria eraiki da eta hori martxan jartzea prestatzen ari dira Uraren Euskal Agentzia eta Añarbeko Urak. (2017-11-09)

2018/06/12 Ingurumen sailburuordea

URAk eta Sondikako Udalak hitzarmena sinatu dute gaur Asua ibaian Sondikako Industrias Alba-tik Sangroizko zubira arteko bideratze-lanak aurrera eramateko.(19-10-2017)

2018/06/12 Ingurumen sailburuordea

Uraren Euskal Agentziak (URA) hasi ditu Cadagua ibaiaren ur-goraldiei aurre egiteko lanak, Zallako Mimetiz auzoan. Lanok xede dute ibilguari ur-hustuketarako ahalmen handiagoa ematea, hartara, inguruko etxebizitza, enpresa eta azpiegituren segurtasuna handitzeko -ibaiaren ur-goraldi errepikakorrekiko-. (2017-07-27)

2018/06/12 Ingurumen sailburuordea

Urumea ibaiaren arroaren uholde-arriskua kudeatzeko Erakunde arteko Batzordearen hamazazpigarren bilera egin da. Topaketan, erakunde parte-hartzaileek azken hilotan Urumea ibaiaren arroaren uholde-arriskua gutxitze aldera egindako jarduketak aztertu dira (2017/05/16).

2018/06/11 Ingurumen sailburuordea

AGINDUA, 2017ko apirilaren 24koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, EAEko Barne Arroetan jabari publiko hidraulikoko ur-aprobetxamenduetatik ateratako ur-bolumenak kontrolatzeko sistemak arautzen dituena.

2018/06/12 Ingurumen sailburuordea

Uholdeen aurkako babes-azpiegiturak:

- Uholdeen aurkako babes-azpiegituren obren bukaera Gobela ibaian: Errekagane zatia. 14,5 M €.
- Uholdeen aurkako babes-azpiegituren obren bukaera Ibaizabal ibaian: Urbi-Bengoetxe zatia. 7,23 M €.
- Uholdeen aurkako babes-azpiegituren obren bukaera Oria ibaian: Villabona-Zizurkil zatia. 2,3 M €.
- Uholdeen aurkako babes-azpiegituren obren bukaera Gobela ibaian: Fadura zatia. 2,60 M €.
- Abetxukuko zubi zaharra birgaitzeko obrak Gasteizen. 0,59 M €.
- Uholdeen aurkako babeserako obrak Urumea ibaian, Martutene 1. fasea. 19,57 M €.
- Uholdeen aurkako babeserako obrak esleitzea Cadagua ibaian, Mimetizen, Zallan. 4,30 M €.
- Uholdeen aurkako babeserako obren lizitazioa Errotaberrin, Zarautzen. 4,45 M €.
- Uholdeen aurkako babeserako obren jendaurreko informazioa Urumea ibaian, Martutene 2. fasea. 16,86 M €.

2017/07/17 Ingurumen sailburuordea

Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana:

- Uholde-arriskuari buruzko 84 txosten
- Uholde Arriskua Kudeatzeko Planaren berrikuspena hasi da: 1,0 M €
- UHATE sistema garatzea: ereduak hobetzea: 0,50M €
- Ur-emaria neurtzeko estazioen jarraipena: 0,55 M €
- Ur-emaria neurtzeko estazio berriak proposatzea: 1M € (diseinu-fasean dauden proiektuak)

2017/07/18 Ingurumen sailburuordea

Plan Hidrologikoa:

- Euskadiko Barne Arroetako Lehorraldietarako Plan Berezia prestatzen ari da (50.335 €)
- Plan Hidrologikoa berrikusteko kontratazioa hasi da (1. fasea) (lizitazioa 0,47 M €)
- Uren egoera kontrolatzeko sei sareak ustiatzea:
- Ibaiak-kimika (1,26 M €)
- Ibaiak-biologia (0,40 M €)
- Estuarioak eta kostaldeko urak (1,51 M €)
- Hezeguneak (0,15 M €)
- Lurpeko urak (0,59 M €)
- Giza kontsumorako urak (0,35 M €)
- Ingurune urtarraren egoerari buruzko beste azterketa espezifiko batzuk

2017/07/17 Ingurumen sailburuordea