Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Uraren kalitatea bermatzeko eta xahutzea, espekulatzea eta kutsatzea eragozteko ur politika bultzatu, URA-Uraren Euskal Agentziaren bidez.

Eremua: Planeta
6 Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea.
14 Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira.
15 Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrirean erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrirean kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Uraren Euskal Agentziak, Arabako Foru Aldundiak eta Aguraingo Udalak lankidetza-hitzarmen sinatu dute Agurainen hondakin-uren araztegi (HUA) berri bat eraikitzeko: bertan, erakunde bakoitzak hartuko dituen betebeharrak zehazten dira; baita horien guztien finantziazioa ere.(19-12-2017)

2018/06/12 Ingurumen sailburuordea

Uraren Euskal Agentzia (URA) Karrantzako Udalarekin bildu da Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan sar daitezen bultzatzeko eta Karrantza ibaian egiten diren isurien inpaktuak gutxitzea ahalbidetuko duen ur-hornidura eta –saneamendu hobea lortzeko. Behin betiko sartzea Foru Aldundiaren eta Udalaren arteko negoziazioa amaitzeko zain dago.

 

2018/06/12 Ingurumen sailburuordea

Uraren Euskal Agentziak eta Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak, Ilumpe ART eta Arabako Espeologia taldeen laguntzarekin,   Gasteizko Ataria-n ireki berri dute “Lurraren erraietatik isurtzen den ura” erakusketa.  Bertan, lurpeko uren izaeran murgiltzeko dibulgaziozko ibilbide bat egiten da, interesa pizten duten kontzeptu hidrogeologiko anitz hurbiltzeko: zer dira, zer da akuifero bat, nola funtzionatzen du, nola erabiltzen ditugu, zein bestelako erabilera izan zitzaketen, zeinek kaltetzen ditu, besteak beste

2018/06/12 Ingurumen sailburuordea

Uraren Euskal Agentziak (URA) Goi Nerbioiko kutsadura gutxitzeko plana egin du. Horretarako, Laudio eta Amurrioko udalerriei isurketa-baimen berria eman zaie. Laudioko hondakin-uren isurketa-baimenaren berrikuspenak kutsadura murrizteko programa bat ezarri du; ondorioz, Udala behartzen du zenbait neurri ezartzera egungo isurketa urbano ohiko baten parekidea izateko.(17-01-2018)

2018/06/12 Ingurumen sailburuordea

Uraren Euskal Agentziak 19.000 zuhaitz ale landatu eta  espezie inbaditzaileen kontrol eta erauzteko ekintzak burutu ditu, 2.017an, EAEko ibaiertzetako 51.000 m2-an: lurraldeko ibai-ekosistemak hobetzea xede. Horretarako, 1,1 milioi euro inbestitu ditu.(31-05-2018)

2018/07/23 Ingurumen sailburuordea

URA-Uraren Euskal Agentziak egindako Oioneko araztegia (HUA) handitzeko eta eguneratzeko lanek udalerriko hondakin-uren tratamendu osoa bermatzen dute. Urtean, ia 600.000 m³ hondakin-ur araztu ahal izango du. 3,5 milioi euroko inbertsioa izan da eta, horren bidez, ekaitz-tanga, IFAS teknologiaz hornitutako erreaktore biologiko berria eta kiratsa deuseztatzeko sistema instalatu dira.

Berria
2018.eko irailak 12
Oiongo araztegi berriak hondakin-uren tratamendua egokia bermatzen du, urteroko 600.000 m3 hondakin-urentzako
2019/01/29 Ingurumen sailburuordea

2017an, lehenaldiz, saneamendu-sistemaren kolektorearekin konektatuta egoteagatik, hiri-lurzorutik ibaietara edo kostaldera egindako isurketa baimenduen kopurua gutxitu egin da. Hiri-lurzoruko isurketen konexioak hondakin-uren arazketa egokia lortzeko berme handiagoak eskaintzen ditu, ibaietara iristen den kutsadura lausoa gutxitzea ahalbidetzen du eta isurketen jarraipena, ikuskapena eta kontrola errazten ditu.

Berria
2018.eko urriak 01
2.017an, ibai eta itsasora baimendutako isurketak murriztu dira lehenengoz, saneamendu-sistemetara bideratuz
2019/01/29 Ingurumen sailburuordea

 

2019/02/01. Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 45,2 milioi euro konprometitu dituzte,

lurralde historiko horren saneamendua hobetzeko. URAk 32,5 M€ inbertituko ditu eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 12,7 M€ inbertituko ditu.

 

 

Berria
2019.eko otsailak 01
Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 45,2 milioi euro konprometitu dituzte Lurralde Historikoko saneamendua hobetzeko
2019/03/20 Ingurumen sailburuordea

Osasun sailak eta URAk hitzarmen bat sinatu dute kontsumoko eta bainu-lekuetako urak babesteko ekintzak koordinatzeko (2019/03/12).

Berria
2019.eko martxoak 12
Osasun sailak eta URAk hitzarmen bat sinatu dute kontsumoko eta bainu-lekuetako urak babesteko ekintzak koordinatzeko (Gobernu Bilera 12-03-2019)
2019/03/21 Ingurumen sailburuordea