Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 5. Foru-aldundiekin elkarlanean, nekazaritza- eta basogintza‑politikan ingurumen-aldagaiak erantsi, bereziki Natura 2000 Sarea.

Eremua: Oparotasuna
12 Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

AGINDUA, 2018ko ekainaren 8koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez hasierako onarpena ematen baitzaio Gorbeiako eremuaren Natura Baliabideak Antolatzeko Planari eta jendaurrean jartzen baita.

2018/12/16 Ingurumen sailburuordea

Nekazaritza eta basogintza sektoreari lotutako alegazioak eta ekarpenak jasotzea Armañon, Gorbeia, Izki eta Valderejo parke naturalak antolatzeko plan berrien hasierako garapenean.

2017/12/28 Ingurumen sailburuordea

Aldundiekin eta sektore pribatuarekin batera baso-konpentsaziora bideratutako proiektuak izapidetzea, Estatuaren PIMA Adapta Ekosistemak programaren barruan.

2017/12/28 Ingurumen sailburuordea

Basogintza sektoreko konpentsazio sistema baten oinarriak garatzea, bertako espezieak oinarritzat dituen baso-politika bat ezartze aldera. Urdaibaiko Biosfera Erreserbarako fase pilotua.

2017/12/28 Ingurumen sailburuordea