Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Ingurumenaren arloan eredugarria izango den administrazioa eratzeko urratsak egin, EAEko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programa zabalduta

Eremua: Oparotasuna
12 Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Argitaratu egin dira Europako Batzordearentzat lehentasuna duten produktu eta zerbitzuen kategoriak, baita horietako bakoitzean aplikatu ahal diren erosketa publiko berdearen irizpideak ere. Kategoria bakoitzak kasu bakoitzaren egoera zehatzen araberako hiru eskakizun-maila dauzka. Produktu eta zerbitzuen kategorietako bakoitzean zehaztutako irizpideak aurretiaz adostu dira Ihobe sozietate publikoaren, “2020rako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Programa” idazkaritza teknikoaren eta sektore bakoitzeko enpresa hornitzaileen artean.

2018/06/13 Ingurumen sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, IHOBE sozietate publikoaren bidez, AZTI Fundazioak garatzen duen “Euskal itsasertzaren kalteberatasuna, arriskua eta egokitzapena klima-aldaketaren aurrean” proiektua (KOSTEGOKI) finantzatzen du. (2018-06-04)

2018/06/12 Ingurumen sailburuordea

Kontratazio publikoan bizi-zikloa kontzeptua erabiltzeko proiektu pilotua sortu da. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako erosketa eta kontratazio publiko berderako programa aurrera eramateko talde eragilea sortu da.

 

2019/04/26 Ingurumen sailburuordea