Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Indarrean dagoen IV. Ingurumen Esparru Programa 2020 garatu eta ebaluatu

Eremua: Oparotasuna
12 Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

AGINDUA, 2017ko maiatzaren 24koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena eta Hezkuntzako sailburuarena, Eskolako Agenda 21 programak garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei eman beharreko diru-laguntzak arautzen dituena (2017-2018 ikasturtea).

2019/01/06 Ingurumen sailburuordea

AGINDUA, 2017ko uztailaren 19koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-erakunde batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena eta diru-laguntzok emateko deialdia egiten duena.

2019/01/06 Ingurumen sailburuordea

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 29koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko uztailaren 19ko Aginduak egin zuen deialdia. Agindu hartan, diru-laguntza batzuetarako deialdia egin zen garapen iraunkorreko ekintzak gauzatzen dituzten udal, mankomunitate eta beste toki-entitate eta tokiko erakunde autonomo, toki-garapenerako agentzia eta tokiko merkataritza-sozietateetarako, eta deialdi horretarako oinarri arautzaileak ezarri ziren.

2019/01/06 Ingurumen sailburuordea

Euskadi izango da 2018ko urtarriletik ekainera bitarte autonomia-erkidegoen ordezkaria Europar Batasuneko Ingurumenaren Ministroen Kontseiluetan. Ordezkaritza hori Europar Batasuneko gaietan autonomia-erkidegoen partaidetza-mekanismoen baitan kokatzen da, eta eskualdeek komunitateko xedapen eta araudien osaera, aplikazio eta jarraipenean presentzia handiagoa izateko eskakizunari erantzuten dio.(30-01-2018)

Berria
2018.eko urtarrilak 30
Euskadik koordinatuko du seihileko honetan autonomia-erkidegoen jarrera komuna Ingurumenaren Europako Kontseiluetan
2019/01/06 Ingurumen sailburuordea

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 25ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez natura-ondarea babesteari buruzko ezaguera sortzeko proiektuak egiten dituzten erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzeko oinarriak ezarri eta horiek emateko deialdia egiten baita 2018. urterako.

Berria
2018.eko ekainak 05
Natura ondarea hobeto ezagutu eta kontserbatzeko laguntzak (Gobernu Bilera 2018-06-05)
2019/01/06 Ingurumen sailburuordea

AGINDUA, 2018ko ekainaren 5ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena eta Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Eskolako Agenda 21 programa garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei eman beharreko diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten baita (2018-2019 ikasturtea).

2019/01/06 Ingurumen sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak “2030erako Euskadiko Jasangarritasunerako Hezkuntza Estrategia” aurkeztu du. Horren bidez, EAEko gizarte zuzenagoa eta jasangarriagoa lortzea ahalbidetuko duen hezkuntza eraldatzaile baten garapenerako oinarriak finkatu nahi dira. Gainera, jarduketa-gida praktikoa eta eragile guztien artean kolaboratzailea izan nahi du, EAEko herritarrak jasangarritasunaren kultura eraikitzean inplikatzeko. Aurrekontua: 4,16 milioi.

2019/01/06 Ingurumen sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak sektore ekonomikoen ordezkarien eta EAEko administrazio publikoaren aurrean aurkeztu du EAEko IV Ingurumeneko Esparru Programak izandako emaitzen balantzea. Tresna horren bidez, Ingurumen Sailburuordetzak azken lau urteotan izandako jarduera jaso da. (2018-06-08)

2019/01/06 Ingurumen sailburuordea

AGINDUA, 2018ko ekainaren 6koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-erakunde batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena eta diru-laguntzok emateko deialdia egiten duena.

Berria
2018.eko ekainak 05
2,1 milioi euro garapen jasangarria sustatzeko toki erakundeentzako laguntzetarako (Gobernu Bilera 2018-06-05)
2019/01/06 Ingurumen sailburuordea

Klima Ekintzaren Munduko Gailurrean parte hartzen ari dira Eusko Jaurlaritzaren zenbait ordezkari atzotik San Frantziskon (AEB), Ingurumeneko sailburu Elena Moreno, haien buru.Eusko Jaurlaritzak KLIMA 2050 Klima Aldaketaren Euskal Estrategiaren betetze-maila ez ezik, Euskadin abian jarritako klima-aldaketaren arloko egokitzeko eta arintzeko ekintza zehatzak ere aurkeztuko ditu.(2018-09-13)

Berria
2018.eko irailak 13
Ingurumeneko sailburuorde Elena Moreno parte hartzen ari da Klima Ekintzaren Munduko Gailurrean, San Frantziskon
2019/01/06 Ingurumen sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Unesco Etxearen arteko Lankidetza Hitzarmena, Euskadiko natura-ondarearen nazioarteko sustapenerako eta ingurumen-hezkuntzarako (2018-09-18ko Gobernu Kontseilua)

Berria
2018.eko uztailak 23
Ingurumen Sailak eta UPV/EHUk elkarrekin egingo dute lan Euskadiko natura ondarearen hobekuntzan eta difusioan
2019/01/06 Ingurumen sailburuordea

AGINDUA, 2018ko urriaren 9koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira ingurumen-boluntariotzako proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako diru-laguntzen oinarri arautzaileak, eta laguntza horiek jasotzeko deialdia egiten.

2019/01/06 Ingurumen sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila Europako Eskualdeen Ingurumen Konferentzian (Enviromental Conference of the Regions of Europa, ENCORE) parte hartzen ari da, posizioak trukatzeko eta estrategia komunak planteatzeko aurtengo hitzorduaren hiru gai nagusien inguruan: ekonomia zirkularra, klima-erronkak eta sistema ekologikoak.(2018-09-22)

2019/01/07 Ingurumen sailburuordea

2019ko lehen hiruhilekoan gakoak izan diren 6 proiektu sustatu dira 2020rako IV. Ingurumen Esparru Programaren baitan; aipagarriak dira bi proiektutan izan diren aurrerapausoak:

 

Lurralde osasungarria: Ekimena: “Osasuneko eta ingurumeneko determinatzaileak”

Elikadura zirkularra: Ekimena: “Jardunbide egokiak elikadura zirkularrean”

 

 

Nrg4sd sarearen Batzar Nagusia egin da Euskadin, 2020 Ingurumen esparru-programaren nazioartekotze ekimenaren baitan.

 

Jasangarritasun-politikek nola lagundu duten Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzen aztertu duen Udalsarearen 21 ODS Ekarpen dokumentua sortu ostean, irudi grafikoa aldatu zen eta baita Udalsarea2030 izendapena ere.

 

Agenda 2030 udal mailara zabaltzeko metodologia dokumentua sortzea. INAPeko prestakuntza-jardunaldian horren aurkezpena egin da. Eusko Jaurlaritzak urtero 2,1 milioi euroko dirulaguntza ematen du Euskal Autonomia Erkidegoko udaletan ingurumen hobekuntzak egiteko.

 

 

 

 

 

2019/04/26 Ingurumen sailburuordea