Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Hondakinak berrerabiltzea, birziklatzea eta balorizatzea sustatuko duten tresna ekonomikoak bultzatu

Eremua: Oparotasuna
12 Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Ekonomia zirkularra frogatzeko proiektuen deialdia argitaratu da

2018/06/14 Ingurumen sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, bere sozietate publikoa den Ihoberen bidez, ekonomia zirkularraren erakuste-proiektuetarako eta ekodiseinuaren proiektuetarako laguntzen deialdia egin du, 2017 ekitaldirako. (400.000.- Ekonomia Zirkularra + 120.000.- Ekodiseinua).

 

2018/06/18 Ingurumen sailburuordea

Ekonomia zirkularreko demostrazio-proiektuentzako eta ekodiseinuarentzako laguntza-deialdiak ebatzita daude. Ekonomia zirkularrean, 26 eskabide jaso dira guztira. Haietatik 21 proiektu esleitu dira, guztira 514.000 euro.  Arrakasta izanez gero, kalkulatzen da 2021erako proiektu horiek 85 enplegu berri baino gehiago, urteko 22 milioi euroko fakturazioa eta urtean 60.000 tona hondakinen birziklatzea edo “upcycling”a sortuko lituzketela.

2018/06/14 Ingurumen sailburuordea

Ekodiseinuko deialdian aurkeztutako 10 proiektuetatik 7 esleitu dira, guztira 87.000 euro. Esleitutako proiektuek batera, 10 milioi euro baino gehiagoko igoera sor dezakete urtean fakturazioan eta datozen hiru urteetan 35 enplegu berri sor ditzakete

2018/06/14 Ingurumen sailburuordea

Hurbileko konpostaje-instalazioak arautzeko agindua. Aurreko galdeketa publikoa. (08-01-2018)

 

2018/07/04 Ingurumen sailburuordea

Kontsulta publikoa, altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zeparen balorizazioa eta gerora agregakin siderurgiko gisa erabiltzea edota zepa zuriak fabrikazio-prozesuetan lehengai gisa erabiltzea erregulatzen duen Dekretua egin aurrekoa.(07-03-2018)

2018/07/04 Ingurumen sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren Agindua. Horren bidez, komunitateko konpostaje-instalazio eta konpostaje-jardueren araubide juridikoa eta baldintza teknikoak ezartzen dituen agindu-proiektua egiteko prozedurari hasiera ematea erabakitzen da.(10-04-2018)

 

2018/07/05 Ingurumen sailburuordea

Hurbileko konpostaje-instalazioak arautzeko agindua. Aurreko galdeketa Publikoa. Ondorioak (02-05-2018)

2018/06/14 Ingurumen sailburuordea

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 6koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena; honen bidez, jendaurrean jartzen da komunitateko konpostaje-instalazio eta -jardueren araubide juridikoa eta baldintza teknikoak ezartzen dituen agindu-proiektua.

2018/06/14 Ingurumen sailburuordea

Kontsulta publikoa, altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zeparen balorizazioa eta gerora agregakin siderurgiko gisa erabiltzea edota zepa zuriak fabrikazio-prozesuetan lehengai gisa erabiltzea erregulatzen duen Dekretua egin aurrekoa. Ondorioak

2018/09/11 Ingurumen sailburuordea

EBAZPENA, 2018ko abuztuaren 28koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako dekretu-proiektu hau: dekretu-proiektu honen bidez, araubide juridiko bat ezartzen da, arku elektrikoko labeetako altzairugintzako zepa beltzak balorizatzeko jardueretarako eta ondoren siderurgiarako agregakin gisa erabiltzeko.

2018/09/11 Ingurumen sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Euskadiko 2017ko Ingurumen Profila aurkeztu du. Hondakinak sortu eta tratatzeari buruzkoa da. Ingurumen Profila Euskadiko ingurumenaren egoera orokorra baloratzeko urteroko argitalpenik ezagunena da.

Berria
2018.eko uztailak 13
Euskadik, urtean, 6 milioi tona inguru hondakin sortzen du, 2010ean baino % 7 gutxiago
2018/12/10 Ingurumen sailburuordea