Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 5. Klima-aldaketara egokitzeko ikuspegia txertatu Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak onartzeko prozesuetan eta lurralde- eta hiri-plangintza antolatzeko bitartekoetan

Eremua: Oparotasuna
13 Neurri urgenteak hartzea klima-aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko (Aintzat hartuta Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena klima aldaketari mundu mailan erantzuteko gobernuen arteko eta nazioarteko foroa nagusia dela).
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Saileko ekipoen barruan lankidetzan egin da lan, KLIMA 2050 Euskal Autonomia Erkidegoko Klima Aldaketaren Estrategia Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan (LAG) sartzeko. Horretarako, EAEko klima-aldaketaren egoerak eta proiekzioak sartu dira, klima-aldaketaren eta lurralde-eremuaren egokitzapenaren kausak eta ondorioak barne.  Inpaktuen zein ahultasunaren kartografia tematiko baten bidezko hiri-plangintza ere sartu da.

2018/05/30 Ingurumen sailburuordea