Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Eraikuntza jasangarria, ekodiseinua sustatzea eta garraio publikoa erabiltzea sustatu.

Eremua: Oparotasuna
13 Neurri urgenteak hartzea klima-aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko (Aintzat hartuta Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena klima aldaketari mundu mailan erantzuteko gobernuen arteko eta nazioarteko foroa nagusia dela).
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Basque Ecodesign Center erakundeak ekodiseinuari buruzko nazioarteko ekitaldi bat antolatu du, Basque Ecodesign Meeting- BEM2017 alegia. Ekodiseinuari buruzko topaketarik garrantzitsuena da Europa mailan. Bertan, beraien erakundearen politiketan erabaki estrategikoak hartzeko ardura eta produktuaren ekodiseinua eta ingurumen-berrikuntza sartzeko interesa dituzten ia bostehun enpresari biltzen dira.(19-09-2017)

2018/06/11 Ingurumen sailburuordea

IRAGARKIA, zeinaren bidez laguntzetarako deialdia egiten baita, 2018ko ekitaldian ekodiseinuko proiektuak egiteko.  Xedea:Alde batetik, bizi-ziklo osoan ingurumen-inpaktu txikiagoa izango duten, iraunkorragoak diren eta konpontzeko, eguneratzeko edo birsortzeko errazagoak diren produktuak eta zerbitzuak diseinatzea sustatzea, eta bestetik, 2020rako Ingurumen Esparru Programako «Baliabideen kontsumoa hobetzea, produktu eta prozesu eraginkorragoen bidez lehiakortasuna hobetzeko» izeneko jarduera-ildoko helburuak betetzen eta Euskadiko Espezializazio Adimendunaren Estrategia hedatzen laguntzea. (2018-06-19)

2019/01/06 Ingurumen sailburuordea