Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Aurrezte eta efizientzia energetikoa sustatzeko programak egin

Eremua: Oparotasuna
13 Neurri urgenteak hartzea klima-aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko (Aintzat hartuta Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena klima aldaketari mundu mailan erantzuteko gobernuen arteko eta nazioarteko foroa nagusia dela).
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

- Energia Jasangarriko Ekintza Planetarako Datuak Eskuratzeko Gida» argitalpena eratzea, Data4Action Europako proiektuaren ondorioz. Proiektu horretan Ihobek eta EEEk parte hartu dute Udalsarea 21ekin elkarlanean arituz.

- Euskadiko Tokiko Jasangarritasun Begiratoki gisa: Udalaz gaindiko erakundeek emandako tokiko datuak biltzea, erabiltzea eta bidaltzea (EEE, Iberdrola, EDP, DGT, etab.), Energiaren Eskualdeko Planak prestatzeko.

- Eskualdeek energiaren tokiko kudeaketari aurre egiteko bidea» jardunaldia antolatzea (2017ko maiatzaren 30a) 3 euskal foru-aldundiekin, EEErekin eta sareko kideekin elkarlanean arituz.

- Udalek eta eskualde-entitateek energiaren alorraren inguruan egiten dituzten sektoreko eskariak batzea.

2018/05/29 Ingurumen sailburuordea

Asmo handiko plan bat jarri du abian Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak alokairuko etxebizitzen parke publikoko eraginkortasun energetikoa hobetzeko, eta epe ertainean oraingo eraikinetan ia energia-kontsumorik ez izatea lortzeko. Plan honek Euskadi osoko 7.000 etxebizitza baino gehiago ‒tipologia anitzekoak eta antzinatasun desberdinetakoak‒ hartzen dituzten 137 eraikinetan burutuko diren jarduketak biltzen ditu. 

Berria
2018.eko uztailak 27
Alokairuko parke publikoko etxebizitzen energia-kontsumoa ahalik eta txikiena izateko plan bat aurkeztu du Arriola sailburuak
2019/01/06 Ingurumen sailburuordea