Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Klima Aldaketaren Estrategia 2050-Klima 2050 ezarri

Eremua: Oparotasuna
13 Neurri urgenteak hartzea klima-aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko (Aintzat hartuta Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena klima aldaketari mundu mailan erantzuteko gobernuen arteko eta nazioarteko foroa nagusia dela).
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, Ihobe sozietate publikoaren bitartez, 390 milioi euro zuzenduko ditu, 2017-2018 aldirako Klima-aldaketara Euskadin egokitzera zuzendutako Berrikuntza eta Erakusketa Proiektuak erostera, Klimatek Programaren baitan (2017-04-12).

2019/01/07 Ingurumen sailburuordea

Euskadi klima-aldaketara egokitzeko berrikuntzarako Klimatek 2016 deialdiaren proiektuak kontratatu dira:

• KLIMPACT : EAEko kostaldearen gaineko itsas mailaren gorakadak ekarritako inpaktuaren ebaluazioa
• LURRADAPT EKINTZA: LAGen berrikuspenaren esparruan, lurralde-antolamenduko tresnak klima-aldaketara egokitzea
• II AGERTOKIAK:   Euskal Autonomia Erkidegorako bereizmen handiko klima-aldaketarako agertokiak
• OASIS izenekoa: Bero-boladak eta giza osasunaren gaineko inpaktuak
• HADAS izenekoa: Klima-aldaketarako Kudeaketa Integralerako eredua diseinatzea, tokiko jasangarritasunerako politiken baitan.

2018/05/29 Ingurumen sailburuordea

EAEko udalerriek klima-aldaketaren kontra duten kalteberatasunaren analisia. Horretan, bero-irlei, uholdeei, itsasoaren gorakadei eta nekazaritzako sektorearen lehorteari aurre egiteko  kalteberatasunari buruzko udalerri bakoitzeko berariazko informazioa izango da.(15-05-2017)

2018/05/29 Ingurumen sailburuordea

Euskadi #porelclima komunitateari atxikitzeko proposamena, pertsona, enpresa, erakunde eta administrazio publikoen ekimen aitzindaria klima-aldaketaren aurkako borrokan. #PorElClima Komunitatea egitasmoa Plataforma Española de Acción Climática plataformak sustatutako ekimena da, zeinari dagoeneko 2.680 pertsona eta erakunde atxiki zaizkion. (12-09-2017)

2019/01/07 Ingurumen sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak EHUri 325.000 euroko diru-laguntza eman dio, energia kontsumo ia nuluak lortzera bideratutako eraikinen birgaitze energetikoan irtenbide berritzaileak garatzeko (Gobernu Kontseilua 2017-11-28).

2018/05/30 Ingurumen sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak berretsi egin du, UHINAK 2018an (Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Mugaz gaindiko III. Biltzarra), klima-aldaketa moteltzeari eta berari egokitzeari buruzko ikerketari ematen dion sostengua. (2018-03-06).

2019/01/07 Ingurumen sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak, Bruselan, eskualde eta tokiko erakundeek klima-aldaketari aurre egiteko neurriak proposatu ditu. Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak Europako Parlamentuko Hemizikloan Eusko Jaurlaritzak Europako araudiaren inguruan duen jarrera defendatuko du; egunotan eztabaidan dago Bruselan, EBko Europako Eskualdeetako Lantaldearen Osoko Bilkuran. 

Berria
2018.eko uztailak 05
Eusko Jaurlaritzak, Bruselan, eskualde eta tokiko erakundeek klima-aldaketari aurre egiteko neurriak proposatu ditu
2018/09/25 Ingurumen sailburuordea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila Europako Eskualdeen Ingurumen Konferentzian (Enviromental Conference of the Regions of Europa, ENCORE) parte hartzen ari da irailaren 20tik 22ra bitartean, posizioak trukatzeko eta estrategia komunak planteatzeko aurtengo hitzorduaren hiru gai nagusien inguruan: ekonomia zirkularra, klima-erronkak eta sistema ekologikoak.

Berria
2018.eko irailak 20
Euskadik estrategiak partekatuko ditu europar eskualdeekin aurtengo ENCORE Konferentzian, ekonomia zirkularra, klima eta ekosistemak landuko dituena
2018/09/25 Ingurumen sailburuordea

AZTI-Tecnaliaren eta Gipuzkoako eta Bizkaiko foru-aldundien lankidetzarekin bultzatutako Kostegoki azterlanak klima-aldaketaren ondorioz Euskadiko itsasertzean arriskuan dauden eremuak identifikatzen ditu eta Euskadiko kostaldea klima-aldaketari egokitzeko zein diren lehentasunak ezarriko du. (2018-12-05)

Berria
2018.eko abenduak 05
Eusko Jaurlaritzaren proiektu batek identifikatzen ditu klima-aldaketaren ondorioz euskal itsasertzean arriskuan dauden eremuak
2019/01/29 Ingurumen sailburuordea

2019/02/18. Klima-aldaketari buruzko “2018ko Euskadiko Ingurumen Profila” urteko azterlana aurkeztu da

 

2019/03/15 Ingurumen sailburuordea

Donostian, “Climático Change the Change” izeneko Nazioarteko Biltzarra egin da.(2019/03/06)

 

Berria
2019.eko martxoak 06
Lehendakariak nabarmendu du klima-aldaketaren joera aldatzea konpromiso partekatua eta premiazkoa dela
2019/04/03 Ingurumen sailburuordea

Gobernuak bat egin du nazioarteko “Planetaren Ordua” ekimenarekin. Horren helburua da herritarrak klima-aldaketaren ondorioen eta biodibertsitatearen galeraren gainean sentsibilizatzea. (2019/03/26).

 

 

Berria
2019.eko martxoak 26
Eusko Jaurlaritza aurten ere ‘Planetaren Ordua’ri atxiki zaio (Gobernu Bilera 2019-03-26)
2019/04/03 Ingurumen sailburuordea

Belgikako Flandria eskualdearekin, klima-aldaketara egokitzeko esperientziak trukatu dira. (2019/03/26)

 

Berria
2019.eko martxoak 26
Ingurumenak klima-aldaketara egokitzeari buruzko esperientziak trukatu ditu Belgikako Flandria eskualdearekin
2019/04/03 Ingurumen sailburuordea

Martxoaren 1etik 10era ASTEKLIMA aldaketa klimatikoari buruzko Euskadi astea egin da. Hainbat kokalekutan egin da eta gizarte guztiarentzako egutegi zabala izan du. Mikro topaketak, proiektu berritzaileak, erakusketak eta beste ekintza paralelo batzuk antolatu dira. Asteklimaren helburua da aldaketa klimatikoaren aurrean gizartea mobilizatzea eta konpromiso pertsonalak hartzea; edozein ekintza, txikia izanagatik ere, garrantzitsua dela zabaldu nahi izan da. 2019ko edizioan 6.500 pertsona baino gehiagok hartu dute parte antolatutako 16 ekitalditan eta 47 udalerrik hainbat ekimenen berri eman dute.

 

2019/04/25 Ingurumen sailburuordea

Klima-aldaketari aurre egiteko neurriak aurkeztu ditu Euskadik Heidelberg-eko (Alemania) Ekintza Klimatikoaren Nazioarteko Konferentzian, munduko eskualderik aurreratuenekin batera. (2019/05/22)

 

Berria
2019.eko maiatzak 22
Klima-aldaketari aurre egiteko neurriak aurkeztu ditu Euskadik Heidelberg-eko (Alemania) Ekintza Klimatikoaren Nazioarteko Konferentzian, munduko eskualderik aurreratuenekin batera
2019/06/05 Ingurumen sailburuordea