Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 6. Osasun-arloko profesionalen eta bikaintasun-zentroen arteko harremanak bultzatu, eta profesional horiek diziplina eta erdigune askoko ikerkuntza-sareetan parte hartzea sustatu

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Biocruces eta Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuek Europako HR Excellence in Research zigilua jaso dute.

Berria
2017.eko otsailak 24
BioCrucesek ikerketako bikaintasunaren Europako HR zigilua eskuratu du
2018/01/25 Osasun sailburuordea

Osakidetzaren Biodonostia OIIko ikertzaileek garuneko tumore ohikoenaren garapenean funtsezkoa den genea identifikatu dute.

Berria
2017.eko maiatzak 11
Osakidetzaren Biodonostia OIIko ikertzaileek garuneko tumore ohikoenaren garapenean funtsezkoa den genea identifikatu dute
2018/01/25 Osasun sailburuordea

2017.eko ekainak 23; “Osakidetzaren Diagnostiko Biologikoaren Sarea” proiektuak irabazi du Profesor Barea 2017ko 15. Edizioaren saria

2018/01/25 Osasun sailburuordea

Euskal Osasun Sistema, BioCruces eta Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuak haren buru, eta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) tumore-zelulen aurkako tratamendu berriak garatzeko lanean ari dira, baita biomarkatzaileak odol eta ehunen laginen bitartez identifikatzeko ere. Azken helburua hau da: klinikan diagnostiko hori egiteko aukera ematen duen kit bat eduki ahal izatea, eta larruazaleko melanoma duten pazienteen eboluzio-pronostikoa ezartzea.

Berria
2017.eko ekainak 12
Larruazal-minbiziaren munduko eguna, ekainaren 13a. Euskal osasun-sistema publikoak bere ikerketekin lagundu egiten du larruazal-minbiziaren identifikazioa eta tratamendua hobetzen
2017/07/18 Osasun sailburuordea

AECC Fundazio Zientifikoak 300.000 €-ko laguntza eskaini du ikerketa honetarako: Natural killer zelulak (NK) eta minbizia: tumore-immunoterapiaren eraginkortasuna areagotzeko metodo berrien bila. Ikerketa-ildo hau Biocrucesek zuzentzen du eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalearen, Donostia Unibertsitate Ospitalearen eta Galdakao-Usansolo Ospitalearen, Transfusioen eta Giza Ehunen Euskal zentroaren eta biomaGUNE Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroaren parte-hartzea du.

2018/01/25 Osasun sailburuordea

«AngeLab» proiektuak, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Genetika Unitatearen eta Donostia Unibertsitate Ospitalea-Biodonostia Institutuko Genetikako Zerbitzuaren parte-hartzearekin, mikrofluidoen teknologian oinarritutako hiru gailu garatzea ahalbidetu du, amaren odoletik dabilen fetuaren DNA haurtxoaren baldintza genetikoak zehazteko helburuarekin aztertzera zuzenduta.

Berria
2017.eko azaroak 01
Jaio aurretik gaixotasun genetikoak detektatzeko hiru gailuren sorreran hartzen ari da parte Osakidetza
2018/01/31 Osasun sailburuordea

Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak Tecnaliak zuzendutako PICCOLO proiektuan hartzen du parte, zeinaren helburua baita kolon eta ondesteko minbiziaren diagnosi goiztiarra lesioaren irudiak ateratzeko teknika aurreratuen bidez egitea ahalbidetuko duen endoskopioa garatzea. Biopsiarik atera edo poliporik kendu beharrik gabe, endoskopioak unean bertan zehaztu dezake polipoa onbera, aurre-gaiztoa edo dagoeneko minbizia bilakatu den (“biopsia optikoa”).

Berria
2017.eko azaroak 03
Euskadi kolon eta ondesteko minbiziaren diagnosia hobetzeko endoskopio berria ari da ikertzen
2018/01/31 Osasun sailburuordea

Biocruces, beste zazpi herrialderekin batera, Europako vCare proiektuan parte hartzen ari da. Proiektu honen helburua iktusaren, parkinsonaren eta bihotzeko gaixotasunen urrutiko zainketa hobetuko duen entrenatzaile birtual bat sortzea da.

Berria
2017.eko azaroak 10
Biocruces iktusaren, parkinsonaren eta bihotzeko gaixotasunen urrutiko zainketa hobetuko duen entrenatzaile birtual baten sorreran parte hartzen ari da
2018/01/31 Osasun sailburuordea

2017an Europako hainbat proiektu jarri dira martxan Euskal Osasun Sisteman, besteak beste: ASTONISH- Advancing Smart optical imaging and sensing for health (datu optikoen detekzio eta fusiorako arkitektura berritzaileak, argi ikusgaian, infragorrietan eta irudi hiperespektraletan oinarritutako diagnostiko mediko sistemen belaunaldi berri bat lortzeko); TRANSFUSION AND TRANSPLANTATION (emaileen babesa eta hautaketa); OBINUT-Molecular effects of nut-based food products (elikadura-osagarriak dituen dietaren eraginak); EMPATHICS (adinekoentzako eta zaintzaileentzako entrenatzaile birtual espresiboa); LITMUS- gibeleko ikerketa (fibrosiaren aurreratzea eta estadioa); eta 2018an hasiko den bat lortu da: UPRIGHT- erresilientzian oinarrituta, osasun mentala sustatzeko eta nerabeen garapenean oreka eza prebenitzeko programa baten diseinua, exekuzioa eta ebaluazioa.

2018/01/25 Osasun sailburuordea

Euskal Osasun Sistemak, beste eragile batzuekin batera, ITHACA proiektua garatzen du, zahartze aktibo eta osasuntsuaren arloan politikak hobetzeari eta ekosistema efizienteak sortzeari buruzkoa, berrikuntzaren ikuspuntutik (teknologikoa eta sozial-asistentziala). Gainera, Europar Batasunarentzat egiturazko funtsen erabilera hobetu nahi du. RIS3 estrategiaren Ekimen Estrategiko gisa identifikatzen diren tresnekin lotura zuzena du (Baliosasun, Innosasun, e.a.).

2018/01/25 Osasun sailburuordea

2018-1-22. Euskadiren eta Tunisiaren arteko elkar ulertze memoranduma sinatu da osasun-teknologien ebaluazioaren arloan.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Zahartze aktiboa eta osasuntsua sustatzerakoan azaldu duen konpromisoagatik eta jarduketa guztien ardatzean pertsonak aintzat hartzen dituzten politika berriak lantzeagatik Europako Batzordeak aitorpena egin dien erregioetako bat izan da Euskadi; horregatik, 2018ko martxoan, Alsaziako ordezkaritza batek bisitaldia egin du Euskadira, zuzenean ezagutu ahal izateko hemen garatzen ari diren proiektuak eta estrategiak.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

2018ko martxoan, 8 ordezkaritza europar bildu dira Euskadin ITHACA (InnovaTion in Health And Care for All)proiektu europarraren garapena balioesteko. Biztanleriaren zahartze aktibo eta osasuntsua sustatzeko proiektua da ITHACA, eta osasun- eta arreta-gaietako berrikuntza adimentsuen inguruko esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzea du helburutzat.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Biocruces Osasun Ikerketako Institutuko Zelula Amen eta Zelula Terapiako lantaldea ikertzen ari da “beirazko hezurren gaixotasunaren” tratamendurako beste aukerak, pediatriako pazienteentzat zelula-terapia bidezko saiakuntza kliniko aurrendari baten bidez.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Guztira, 2018ko ekainaren 4an, euskal osasun-sisteman 40 proiektu europar ari dira lantzen, biomedikuntzaren, osasun-mugakideen eta osasun-zerbitzuen inguruko esparruetan. Gainera, beste 3 proiektu berri onetsi dira 2018an abiarazteko: desberdintasunak osasunean aztertzeko Ekintza Elkarkide bat; orbaintzeari buruzko datuetan oinarritutako terapiak kausitzekoa; eta mugez gaindiko zerbitzuak osasunean. 

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Euskal osasun-sistema, Kronikgune eta Osakidetzaren bitartez, 16 proiektu europar lantzen ari da, osasun-emaitzak hobetzeko osasun-zerbitzuak hobetze aldera. Alor horretan 5,2 milioi euro baino gehiago eskuratu ditu azken bost urte hauetan Europako funtsetatik. Carewell Proiektua, Europa mailan Kronikgunek koordinatzen duena, Europan azken hamarkadan izandako hiru proiektu eraginkorrenen artean dago zahartze osasuntsurako ikerkuntza eta berrikuntza teknologikoan, Integrated Care alorrean. Ikus https://ec.europa.eu/digital-single-market/en/news/top-25-influential-ict-active-and-healthy-ageing-projects.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Euskadik parte hartu du 2018ko otsailaren amaieran Bruselan egin den EIP on AHA ekimen europarraren bazkideen 6. Konferentzian, eta Osasun Saila eta Kronikgune izan dira bertan. Halaber, Konferentzia horren inguruan, Reference Sites guneek egindako bileran, Euskadik –kalifikazio gorena duten zortzi Reference Sites-etako bat izanik– azaldu ditu bere aurrerapenak asistentzia-integrazioaren eta zahartze aktibo eta osasuntsuari buruzko politiken alorrean, besteak beste. 

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Euskal osasun-sistemak, Kronikguneren bidez, koordinatzen du H2020 Europar Deialdiko UPRIGHT proiektua. Proiektu horretan Araba ESIak esku hartzen du Europako beste bost herrialdetako erakunde eta unibertsitateekin batera, eta haren helburua da ongizate mentala sustatzea eta gaixotasun mentalak prebenitzea gazteen erresilientzia-gaitasuna handituz. 12 eta 14 urte bitarteko nerabeengana zuzentzen da azterlana.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Kronikgunek eta Biocruces Bizkaiak esku hartzen dute (DeusteoTech-ekin batera) Mujeres por África Fundazioaren “Ellas Investigan” programan. Zentro horiek dira 2018an eta 2019tan sei hilabeteko egonalditan emakume ikertzaileak hartzeko Estatu mailan hautatu diren 10 zentroen artean Euskadiko ordezkariak.

2018/12/18 Osasun sailburuordea

Digital Transformation of Health and Care for the Ageing Society: Kronikgunek koordinatzen du REDISSEC-Carlos III Osasun Institutuko Osasun Zerbitzu eta Gaixotasun Kronikoei buruzko Ikerkuntza Kooperatiboko Sare Tematikoa. Sare horretan barnebiltzen dira 150 ikertzaile, 8 Autonomia Erkidegotako 14 lantaldetakoak eta erakunde desberdinetan ari direnak, tartean direlarik ospitale-zentroak eta baita ere Lehen Mailako Arretakoak eta teknologia ebaluatzeko agentziak.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Euskal Biobankuak ISCIIIren Biobankuen Plataforma Nazionalaren Zuzendaritza Batzordean parte hartzen du.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Biocruces Bizkaia, europako sare baten liderra gaixotasun genetiko, autoimmune eta tumore edo birusei aurre egiteko farmako berrien garapenean.

Berria
2018.eko ekainak 22
Biocruces Bizkaia institutuaren ikertzaileek aurrera egin dute arrazoi genetikoko minbiziaren garapenaren ezagutzan
2018/07/06 Osasun sailburuordea

Osakidetzak odol, ehun eta giza jatorriko beste substantzien emaileen eta hartzaileen segurtasuna hobetzeko europar proiektuan hartuko du parte. Proiektuaren izena “TRANSPOSE” da, eta hari esker, emaileen hautaketan eta hartzaileen babesean arriskua gutxiagotzean oinarritutako jokabide komunak zehaztuko dituen gida eguneratua garatuko da.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

BioCruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuko profesionalek, UPV/EHUko Neurogenomiks taldearekin elkarlanean, pertsona batek gaixotasun zerebrobaskularra (iktusa) izango duen aurreikus dezaketen biomarkagailuak antzeman dituzte.

Berria
2018.eko urriak 29
Osakidetzako eta UPV/EHUko ikertzaileek iktusari aurrea hartzeko funtsezko biomarkatzaileak identifikatu dituzte
2018/12/26 Osasun sailburuordea

Barakaldo-Sestaoko eta Ezkerraldea Enkarterri Cruces osasun erakundeetako profesionalek parte hartzen duten proiektu batek lortu du bronkiolitis akutuari aurre egiteko beharrezkoak ez diren botiken erabilera % 50 murriztea. Bronkiolitis akutua umeen artean diagnostikatzen den gaixotasun ohikoena da, eta sekulako eragina dauka osasunaren arloan zein gizarte eta ekonomia kontuetan.

Berria
2018.eko urriak 30
Osakidetzako profesionalak bronkiolitis akutuaren aurka beharrezkoak ez diren farmakoen erabilera erdira jaistea lortu duen proiektu batean ari dira parte hartzen
2018/12/26 Osasun sailburuordea

Galdakao-Usansolo Ospitaleko Ikerkuntza Unitatearen 25. urteurrena zela eta, BioCruces Bizkaia Ikerketa Institutuak lehen jardunaldi zientifikoa antolatu zuen, bi gai zituena ardatz: batetik, berrikuntza, minbiziaren ikerkuntzan; eta, bestetik, Unitateak bi hamarkada eta erdian egin duen ikerketaren aitorpena.

2018/12/26 Osasun sailburuordea

Euskal Osasun Zerbitzuaren funtzionamendua erakutsi eta lehen mailako akademikoekin ezagutzak trukatzeko helburuarekin, 2018ko urriaren 1ean, 2an, 3an eta 4an, Osasun Sailak ezagutzak trukatu zituen Argentinako ISALUD unibertsitate prestigiotsuarekin.

Berria
2018.eko urriak 01
Euskal Osasun Sistemak ezagutzak trukatuko ditu ‘Isalud’ Argentinako Unibertsitatearekin
2019/01/17 Osasun sailburuordea

Funtzionamendua zela eta Euskal Biobankoak saria jaso zuen 2018ko azaroaren 7tik 9ra Oviedon egin zen Biobankoen IX. Kongresu Nazionalean. Osakidetzan Euskal Biobankoaren laborategi guztiek partekatutako kalitatearen kudeaketa-sistema balioetsi du Sariak.

2018/12/28 Osasun sailburuordea

Osasun Sailarekin, Osakidetzarekin, Donostiako Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, 2019ko apirilaren 1, 2  eta 3an egingo den ICIC19 Donostia – Basque Country Arreta Integratuko Nazioarteko Konferentziaren batzorde antolatzaile eta zientifikoko kide gisa, eta haren koordinazioan, antolakuntzan eta jarraipenean parte hartzen du BIOEFek. 2018an Konferentziaren plangintza, diseinua eta koordinazioa landu dira.

Berria
2019.eko martxoak 22
Donostian milatik gora aditu bilduko dira arreta sanitario integratuari buruzko nazioarteko kongresu batean
2019/03/29 Osasun sailburuordea

2018ko urriaren 2an “Arreta integratuko ereduen diseinu eta inplementazioa Euskal Autonomia Erkidegoan: nazioarteko ikuspegi bat" izeneko arreta integratuari buruzko ICIC19 aurrekonferentziako sinposiuma egin zen.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

Europako Batzordeko Osasun eta Elikadura Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiak (DG SANTE) Kronikgune gonbidatu du “Zahartzeko eta kronikotasunerako Euskal Osasun Estrategia: arreta integratua” jardunbide egokia aurkeztera, 2018ko abenduaren 12an eta 13an Ispra-n (Italia) egingo den Integrated Health Care gaiari buruzko tailerrean.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta eta Donostialdea ESIekin batera, Kronikgune All.Can proiektuan —International Consortium for Health Outcomes Measurement (ICHOM) erakundeak landua— ari da parte hartzen.  All.Can proiektua bularreko minbiziko (Gurutzetako UO) eta bularreko eta biriketako minbiziko (Donostia UO) osasunaren arloan emaitzak neurtzeko estandarrak ezartzeko diseinatua dago.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

2019an, Europako Batzordeko 3. Osasun Programak finantzatutako bi proiektu berritan hartuko du parte Kronikgunek. Proiektuak honako hauek dira: SCIROCCO Exchange —ebidentzian oinarritutako arreta integratuko baliabideak eskuratzen laguntzeko eta ezagutzen transferentzia eta sistemen hobekuntzen plangintza babesteko helburuak ditu—.

Eta YOUNG50 —Cardio jardunbide egoki italiarra Lituaniara, Errumaniara eta Luxenburgora eramateko helburua dauka—. Helburua da 50 urteko biztanleen artean arrisku kardiobaskularra balioestea, bizimodu desegokiak dituzten pertsonak identifikatzea eta subjektu osasuntsuetan arrisku-faktoreak murrizten edo aldatzen laguntzeko eredu integratu bat aktibatzea. Kronikgunek ezartzearen bideragarritasuna ebaluatuko du, egoeraren analisi bat eginez eta TI tresnak tokiko testuingurura egokituz.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

Euskadi da farmako berriak garatzeko COST DARTER sareko liderra, BioCruces Bizkaiaren bidez, gaixotasun genetikoak, autoimmuneak eta tumoreak edo birusak tratatzeko. Hasierako topaketa 2019ko otsailaren 25etik 28ra egin zen, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean.

2019/03/11 Osasun sailburuordea

Erretinopatia diabetikoa bahetzeko prozesua sinplifikatzen duen softwarea garatu du Osakidetzaren Tolosaldeako ESIak. Lanak nazioarteko aitortza jaso du: Quality Innovation Award 2018. (2019-03-29)

Berria
2019.eko otsailak 27
Osakidetzaren Tolosaldeko ESIak Quality Innovation Award 2018 saria jaso du “Innovación potencial” kategorian
2019/04/03 Osasun sailburuordea

2019ko apirilaren 1ean hasi da Arreta Integratua emateko Nazioarteko Kongresua ICIC19 San Sebastián-Basque Country. Honako izen hau eduki du: Kultura partekatu bat aldaketaren alde: pertsonetan oinarritutako zerbitzu integratuen ereduak ebaluatzen eta ezartzen. (2019-04-09)

Berria
2019.eko apirilak 01
Donostiak nazioarteko Kongresuari ekin dio; bertan, osasun arreta integratuaren ereduan sakonduko da
2019/04/16 Osasun sailburuordea

Arreta integratuari buruzko “ICIC19 San Sebastian-Basque Country” 19. kongresua egin denez, Gales eta Singapurreko nazioarteko ordezkaritzek Donostia Unibertsitate Ospitalearen, Mendaroko ospitalearen eta Bidasoa ESIaren instalazioak bisitatu dituzte, zuzenean ezagutzeko Osakidetzako erakunde sanitario integratu horiek zein proiektutan diren erreferente. (2019-04-09)

Berria
2019.eko apirilak 04
Gales eta Singapurreko nazioarteko ordezkaritzek bisita ofiziala egin dute Osakidetzara
2019/04/16 Osasun sailburuordea

2019ko apirilaren 3an, asteazkenean, amaitu zen Arreta Integratua emateko Nazioarteko Kongresua ICIC 2019 San Sebastián Basque Country. 1.322 pertsonak parte hartu dute kongresuan, eta % 70a Espainiako Estatutik eta munduko gainerako herrialdeetatik etorritakoak izan dira. Gainera, kongresuak milioi bat eurotik gorako eragin ekonomikoa izan du.  (2019-04-12)

2019/04/16 Osasun sailburuordea

Ikerketari eta berrikuntzari buruzko artikuluetan eta txostenetan euskal osasun-sistemako ikuskaritzari eta erakunde-afiliazioari egiten zaizkien aipamenak bateratzeko jarraibideak idatzi dira. (2019-05-06)

2019/05/09 Osasun sailburuordea

Euskadiko Osasun Sailak, egunotan, Asociación Chilena de Municipalidades elkarteko ordezkaritzen bisita jasoko du, euskal osasun-zerbitzuak nola funtzionatzen duen eta, zehazki, Osakidetzaren lehen arretarako eredua azaltzeko. (2019/06/05)

Berria
2019.eko ekainak 03
Txileko ordezkaritza batek Euskadi bisitatuko du, osasun eremuko lehen mailako arretarako sistema ezagutzeko
2019/06/05 Osasun sailburuordea

 

Euskadik eta Galesek harremanak estutu dituzte osasun arloan. Osasun Sailburua  Cardiff-era (Gales) joan da.  Bertan,. Ministro Nagusiarekin eta Osasun eta Gizarte Zerbitzuetako Ministroarekin batzartu da. Bisitaren xedea honako hau izan da: osasun arloko ikerketari eta Lehen Mailako Arretari dagokienez bi herriek garatzen duten lankidetzan sakontzea. Bisita,  Euskadiren eta Galesen arteko Elkar-ulermenerako Memoranduma sinatu eta urtebetera dator. (2019/07/10)

 

2019/07/18 Osasun sailburuordea

Donostia Unibertsitate Ospitaleko Dementzia Unitateko eta Biodonostia Osasun Ikerketarako Institutuko ikertzaileek ikerketa handi batean parte hartu dute Europa osoko 40 talderekin batera, eta dementzia mota desberdinen aurka babestu eta bizitza-luzera sustatzen duen aldaera genetikoa aurkitu dute. (2019/07/29)

2019/11/08 Osasun sailburuordea

CIC Bioguneko ikerlariek fibromialgiaren diagnostikoa erraztu dezaketen bakteria batzuk identifikatu dituzte (2019/09/05)

2019/11/08 Osasun sailburuordea

Osakidetzak haurren bronkiolitis akutuaren arreta hobetu du. Profesional sanitarioak lanean ari dira bronkiolitis akutuaren aurka behar ez diren sendagaien erabilera murrizteko, haurrei emandako arreta hobetzeko asmoz. Ildo horretan, hobekuntza-neurriak jarri ditu martxan: gidetako gomendioak jakinarazteko diagnostiko- eta tratamendu-protokoloa osatu du eta bronkiolitis akutuari buruz profesionalek dituzten ezagutzak eguneratu ditu. Hobekuntza-planarekin batera askotariko materiala prestatu dute: aholkuak, informazio-baliabideak eta familientzako prebentzio-neurriak. Gainera, Osakidetza webguneko Osasun Eskola atalean gurasoentzako informazio baliagarria dago, gaixotasunaren tratamenduko funtsezko jarduerei buruzkoa, hala nola arnasaren kontrolari edo sudurra garbitzeko moduari buruzkoa. (2019-10-04)

 

2019/10/08 Osasun sailburuordea

Gaur hasita eta bihar (urriak 29) arte, Acción COST 15222 izeneko sare europarraren Bigarren Urteroko Batzarra egingo da Euskadin (16 herrialdetako 50 parte-hartzaile). Aurten,  “Atención Centrada en la Persona - ¿Qué es y cómo se ha implementado en Europa?” izeneko jardunaldia egingo da. Jardunaldi hori Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak antolatu dute, BioCruces Bizkaia ikerketa-institutuaren bitartez, Familia eta Komunitateko Medikuen Euskal Elkartearen (Osatzen) laguntzarekin.

Europako COST 15222 sarearen ekimena da, eta helburu nagusia da arreta medikoan kostuen kontrola zabaltzeko ikerketa eta garapena sustatzea, arretaren kalitatea hobetzen den bitartean. (2019-10-28)

 

2019/10/29 Osasun sailburuordea