Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 5. Osasun-sistemari, haren antolamenduari eta pazienteekin egiten den praktika klinikoari emaitzak transferitzea eta aplikatzea bultzatu

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Koronabirusaren krisia. Osakidetzak, bere osasun ikerketako institutuen bitartez, 60 proiektu edo saiakuntza kliniko baino gehiagotan hartzen du parte koronabirusari aurre egiteko (2020/04/09)

 

2020/06/10 Osasun sailburuordea

 

Euskal osasun-sistemak, Kronikguneren bidez, ADLIFE (H2020) proiektua koordinatuko du 2020ko urtarriletik aurrera. Proiektu horren helburua da gaixotasun kroniko aurreratuak dituzten 55 urtetik gorako pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzea, arreta integratu, pertsonalizatu eta adimentsu baten bidez. Osakidetzak ere parte hartzen du pilotu gisa eta ebaluazio-taldearen parte gisa. (2019/11/25)

2019/11/29 Osasun sailburuordea

Euskal osasun-sistema, Kronikguneren bidez, Europako Batzordeak izendatzen du, pazientearengan zentratutako eta soluzio digitalen bidez emandako arreta integratuko baterako ekintza koordinatzeko. Ekintza hori 2020an hasiko da. Koordinatzailea izateaz gain, Kronikgune onuradun eta sinatzaile bakarra da estatu mailan. Proposamena 2019ko azaroaren 5ean aurkeztu zen, JADECARE izenarekin. (2019/11/25)

 

2019/11/29 Osasun sailburuordea

Europako ikerketa-proiektuei buruzko lehenengo jardunaldia EAEko sistema sanitarioan, arreta integratua eta zerbitzu sanitarioak ardatz direla. Antolatzailea: Kronikgune. 2019ko apirilaren 25ean egin zen aipatu jardunaldia. Arnaud Senn, Europako Batzordearen ordezkari eta policy officer-ak hartu zuen parte jardunaldian. (2019/05/22).

2019an, Osasuna Sustatzeko eta Gaixotasun ez-infekziosoak Kudeatzeko Nazioarteko Batzorde Gidariak zahartzeari, kronikotasunari eta arreta integratuari buruzko Euskadiko estrategia hautatu zuen lehen postuan, beste hiru jardunbide egokirekin batera. (2019/11/25)

 

2019/11/29 Osasun sailburuordea

 

Euskal osasun-sistemak GATEKEEPER (Smart living homes - Whole interventions demonstrator for people at health and social risks) proiektu europarrean parte hartzen du. Proiektu horren helburua da osasun-zerbitzuen hornitzaileak, enpresak, adineko herritarrak eta bizi diren erkidegoak konektatuko dituen plataforma bat sortzea, ideiak, teknologiak, beharrak eta prozesuak bateratzeko konfiantzan oinarritutako espazio ireki bat sortzeko. GATEKEEPER kode irekiko esparru europar batean sartuko da, garatzaile guztientzat eskuragarri dauden estandar, elkarreragile eta aseguruetan oinarrituta, detekzio goiztiarrerako eta esku-hartze pertsonalizatuetarako soluzio digital konbinatuak sortzeko. (2019/11/25)

2019/11/29 Osasun sailburuordea

Euskadik DIH-HERO (Digital Innovation Hubs in Healthcare Robotics) proiektu europarrean parte hartzen du. Proiektu horren bidez, robotikaren berrikuntza eta ezarpena bultzatu nahi da osasun-laguntzan, eta plataforma bat sortuko du enpresak, ikerketa-zentroak, inbertitzaileak eta robotikaren esparruko produktu eta/edo zerbitzu berritzaileak osasun-sektorearen eskura jartzeko interesa duen beste edozein erakunde konektatzeko. (2019/11/25)

2019/11/29 Osasun sailburuordea

Osakidetzaren eta Kronikguneren bitartez, Euskal Osasun Sistemak H2020 deialdi europarreko C3CLOUD proiektuan hartzen du parte. Proiektu horren helburua da plataforma digitalen babesarekin paziente pluripatologikoei zuzendutako arreta-plan pertsonalizatuak lantzea.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

2018. urtean, Euskal Osasun Sistemak, Osakidetzaren eta Kronikgunen bitartez, Europako beste eskualde batzuekin batera, ACT at SCALE proiektuan hartu du parte. Proiektu horrek Jardunbide Egokiak lantzea, ezartzea eta finkatzea eta bere eskala-faktorea sustatzea aztertzen du, Ikaskuntza eta ezagutza Europako beste eskualde eta ingurune batzuetara eramanez. Euskadin, ESI guztietan, paziente pluripatologikoaren ibilbidea ezarri da. (2019/01/03)

2019an amaituko da ACT at ESCALE proiektua, eta haren emaitzak zabaltzeko, Osakidetzako Osasun Laguntzako Zuzendaritzak paziente pluripatologikoaren ibilbide korporatiboari buruzko jardunaldi espezifiko bat antolatu du. (2019/11/29)

 

2019/11/29 Osasun sailburuordea

AZTI da OBINUT proiektuaren liderra, non BioCruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuak eta Italiako Consiglio Nazionalle delle Ricerche (CNR) erakundeak ere parte hartzen baitute. OBINUT proiektuaren emaitzek erakutsiko dute intxaurrak eta zenbait gantz dietan sartzeak zer eragin duen haur obesoen eta gehiegizko pisudunen metabolismoan.

Berria
2018.eko azaroak 29
Dieta osasungarria eta intxaurrak haurren obesitatearen aurka egiteko
2019/01/17 Osasun sailburuordea

Osasun Sistemak (Osasun Sailak eta Osakidetzak, BIOEFen bitartez) parte hartzen du haur-obesitatearen alorrean datuen analisi-aurreratuko plataforma bat sortzea helburu duen MIDAS proiektu europarrean.

2018ko abenduaren 4an, BIOEFek eta Osakidetzak akordio bat izenpetu zuten MIDAS-Meaningful integration of data analytics and services osasun publikoko eta big data-ko proiektu europarraren esparruan datu-base bat sortzeko, koordinatzeko eta kudeatzeko.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

2018 urtean, Kronikgunek Blueprint Digital Transformation of Health and Care for the Ageing Society dokumentua lantzen parte hartzen du, Europako Batzordearen EIP on AHA-Zahartze Aktibo eta Osasuntsuan Berrikuntzarako Europako Elkargoaren baitan.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

2018 urtean, Euskal Osasun Sistemak, Osakidetza eta Kronikguneren bitartez, Europako beste lau Erregiorekin batera esku hartzen du SCIROCCO proiektuan, Europan antolamenduan eta osasun-programetan jardunbide egokiak partekatu eta lantzen lagunduko duten baldintzak eta metodologiak ikertzeko. (2018/07/03)

2019an, SCIROCCO proiektuaren jarraipen gisa, Osakidetza eta Kronikgune Scirocco Exchange proiektuan parte hartzen ari dira, Europako eskualdeen arteko asistentzia integratua hartu eta eskalatzeko prozesua errazteko. (2019/11/29)

 

2019/11/29 Osasun sailburuordea

Euskal Biobankuak komunikazio kanal bat ezarri du Osabiderekin, fakultatiboek, historia klinikoaren bidez, jakin ahal izan dezaten artatzen ari diren pazienteak ikerketa biomedikorako laginak eman dituen, paziente bakoitzak Biobankuan dituen laginak zeintzuk diren, ikerketa proiektuetan erabili diren eta baliotasun klinikoa duten emaitza molekularrik eman duten.

2018/01/30 Osasun sailburuordea

BioDonostiak koordinatutako nazioarteko azterlan batek biomarkatzaile ez-inbaditzaileak lortu ditu hiru gaixotasun hepatikoren diagnostiko goiztiarra hobetzeko. Ikerketa hori Hepatology aldizkari ospetsuan argitaratu da (garrantzitsuena espezialitate horretan). AECCk (ezohiko tumoreak) finantzatu du eta Carlos III.a Osasun Institutuaren (Miguel Servet programa eta CIBERehd), Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) babesa jaso du.

Berria
2017.eko azaroak 16
BioDonostiak koordinatutako nazioarteko azterlan batek biomarkatzaile ez-inbaditzaileak lortu ditu hiru gaixotasun hepatikoren diagnostiko goiztiarra hobetzeko
2018/01/31 Osasun sailburuordea

Biodonostiaren ikerketa batek hainbat ehun heldutatik, esaterako larruazaletik, abiatuta nerbio-ehuna sortzen duten zelulen jatorria identifikatu du. Aurkikuntza horiei esker, zelula horien erabilera areagotuko da medikuntza birsortzailean, eta gaixotasun neurodegeneratiboen kasuan erabil daitezke.

Berria
2017.eko urriak 13
Biodonostiako ikerketa batek nerbio-ehuna hainbat ehun heldutatik, esaterako larruazaletik, abiatuta sortzen duten zelulen jatorria identifikatu du
2018/01/31 Osasun sailburuordea

Osakidetzako hainbat erakundek eta Kronikgunek parte hartu duten eta Europako finantzazioarekin 2016an aktibo zeuden 11 proiektuetatik, 2017ko ekainean, bi Euskal Osasun Zerbitzuan ezarri dira amaitu ondoren: bihotz-gutxiegitasuneko telemonitorizazio-zerbitzua (United4healthetik datorrena) eta paziente pluripatologikoaren ibilbide integratua (Carewelletik datorrena). Eta hirugarren batek, Mastermind proiektuak, jokabide-programa kognitibo bat garatu du eta lehen mailako arretaren, osasun mentaleko profesionalen eta Osasun-Kontseiluaren artean osatutako asistentzia-eredua ezartzea proposatu du.

Euskal Osasun Sistemak, Kronikgune koordinatzaile gisa duelarik, gaixotasun kronikoetarako Jardunbide Onak Ezartzeko CHRODIS+ proiektuaren garapenari ekin dio.

Hauskortasunari buruz Europan adostasun komuna eraikitzeko helburua duen ADVANTAGE Ekintza Bateratuaren barruan, ahultasunak aurrera egitea prebenitzeko edo atzeratzeko arreta-ereduak identifikatuz hartzen du parte Kronikgunek. (2019/01/03)

 

Mastermind proiektu europarrak programa kognitibo konduktual bat garatu du, Osakidetzako sistema informatikoetan inplementatzen eta hedatzen ari dena, lehen mailako arreta, osasun mentaleko profesionalak eta osasun-kontseilua integratuz.

Euskal osasun-sistema, Kronikgune koordinatzailea izanik, CHRODIS+ ekintza bateratuan eta Young50 proiektuan gaixotasun kronikoetarako jardunbide egokiak ezartzeko estrategiaren diseinua eta aplikazioa gidatzen ari da. 2019an hasi zen proiektu hori. (2019/11/25)

2019/11/29 Osasun sailburuordea

Osasun-sisteman edo harekin batera sortutako I+Gko emaitzak eta ideia berritzaileak kudeatzeko ereduaren arabera (Baliosasun), 2019ko urtarrilean, 301 ekimen aktibo daude garapen-tipologiaren arabera erregistraturik, eta aurrerabidearen arabera honela sailkatzen dira: hasierako edo erakartzeko fasean: % 2; proposamena aztertzeko fasean: % 8; garabidean: % 41; transferentzia-fasean: % 18; merkatuan: % 31.

39 garapenek osatzen dute zorro teknologikoa: 19 garapen teknologiko (tipologiaren arabera sailkatuta: diagnostiko molekularreko bioteknologiaren alorra, material-gailuak, farma-medikamentuak eta irudia), Osasuneko IKTen arloko 18 garapen, eta garapen bi babes beharrekoa antolamendu-berrikuntzaren alorrean.

Kasu bakoitzean jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen babeserako eta ustiapenerako estrategia aztertu eta kudeatzen da. Gaur egun, 16 patente-familia aktibo dago, 5 marka-erregistratze, know how industria-sekretu gisa babestutako 3 asmakuntza, eta jabetza intelektualaren eskubideek babestutako 15 garapen. Zerrendan jasotako garapenen % 61 ustiatzen ari dira. 2018ko azaroan, eskaintza teknologikoak 9 teknologia eta garapen erabilgarri (patente bidez babestuak) barnebiltzen ditu, eta hain ustiapenerako bazkide bila ari da (http://www.bioef.org/eu/jarduera/balorizazioa-eta-transferentzia/). (2019/05/02)

Baliosasun programaren arabera, 2019ko urrian euskal osasun-sisteman (elkarren artean) sortutako 386 ideia edo berrikuntza-proiektu kontabilizatzen dira, hainbat garapen-mailatan. Halaber, zorro teknologikoa 43 garapenek osatzen dute: 20 garapen teknologiko (tipologiaren arabera sailkatuta, bioteknologia-diagnostiko molekularreko arloetan, material-gailuak, medikamentu-farma eta irudia) eta 20 garapen osasun arloko IKTeetan eta babestu beharreko 3 garapen antolakuntza-berrikuntzaren eremuan. Gaur egun, patente aktiboen 14 familia daude, erabilgarritasun-eredu 1, 8 marka-erregistro, industria-sekretu gisa babestutako 5 asmakizun (know How) eta jabetza intelektualeko eskubideek babestutako 17 garapen. Zorroan identifikatutako garapenetatik % 44k kanpoko erakunde batekin akordioa dute merkataritza-ustiapenerako, eta 4k itzulkin ekonomikoa sortzen ari dira dagoeneko. Zorroa osatzen duten garapen guztien % 35 praktika klinikoan inplementatuta daude. Eskaintza teknologikoak 7 teknologia eta garapen ditu eskuragarri (patente bidez babestuak), eta horiek ustiatzeko bazkideak bilatzen dira. (2019/11/25)

 

2019/11/29 Osasun sailburuordea