Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Osasun-arloko Ikerketa eta Berrikuntza Estrategian (2020) jasotako ekintzak ezarri. Haien bidez, ikerketa-zentroen eta entitateen sarearen jarduera indartuko dugu, bereziki biozeanikoen eta osasunaren eremuan

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Eusko Jaurlaritzak osasunaren arloko berrikuntzarekin loturiko politikak aurkeztu ditu 2017ko Healthio Foroan. Osasunaren arloko berrikuntzari buruzko nazioarteko ekitaldiak 10.000 paziente, herritar eta erabiltzaile, osasunaren arloko hainbat lanbidetako 5.000 profesional eta 1.000 ekintzaile.(2017/05/04)

Berria
2017.eko maiatzak 04
Ikerketa eta berrikuntza osasunean. Euskadik osasunaren arloko berrikuntzaren aldeko apustua aurkeztu du Nazioarteko Healthio Foroan
2017/07/18 Osasun sailburuordea

Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako Estrategia 2020aren (OIBE 2020) lau ardatzen ezarpenari dagokionez (Eragina, Integrazioa, Pertsonak eta Baliabideak), 2017ko ekainerako, aurreikusitako ekintzen % 56 abian dira, eta ezarritako ia helburu guztiak gauzatzeko lanean ari gara, % 89,5ek ekintzaren bat baitute bidean. Ekintzen aurrerapena, ardatzen arabera, % 44-67 bitartekoa da.

Osasun Arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako Estrategia 2020 hedatzeko tarteko txostenak erakusten du abian direla ekintzen ia % 88. Horietatik 21 fase aurreratuan daude eta beste 10 ezarrita daude. Oro har, abian den % 88tik % 54 baino gehiago ekintza aurreratuak edo ezarriak dira.

 

2018/12/28 Osasun sailburuordea

INNOSASUN Programaren garapenari dagokionez, 2018ko abendura arte 103 erakundek eskatu dute laguntza. Nagusiki enpresa-sektoreko erakundeak dira: 2018an 80 enpresa (horietatik 64 Ete-ak dira) eta enpresa-sektoreko beste eragile batzuk (10).

Halaber, Euskadiko erakundeek 228 eskaera jaso dituzte. Eskaera horien helburuak hauek dira: produktuak/teknologia lantzea, probatzea eta balioestea (% 46,1), aholkularitza eta orientazioa (% 29,8), elkarren arteko erlazioa / bitartekaritza (% 21,5) eta datu-hornikuntza (% 2,6).

2019/05/23 Osasun sailburuordea

Integrazioari buruzko 2. ardatzaren 2017ko aurrerapen nagusiak honako hauek dira: arau-esparrua garatzeari buruzko lantaldea eta spin-off enpresak sortzeko proposamen zehatzak; saiakuntza klinikoei, produkzio zientifikoa eta autoretzari, eta I+G+B lankidetza-hitzarmen eta -akordioei buruzko lantaldeak sortzea; I+G+b kudeaketa integralerako tresnan hobekuntza operatiboak ezartzea; eta Eurosasun programaren bitartez Europako proposamenak aurkez daitezen sustatzea (51 proposamen aurkeztu dira 2017ko abenduaren hasierara arte).

2018an, 56 proiektu europar eta, 2018an zehar, daude edo egon dira aktibo. Halaber, sistema informatikoen elkar-eragiketari dagokionez, burutu zen “Ikerkuntza proiektuetan sortutako osasun- eta omik-datuen berrerabilpena, ondorengo erabilpen klinikorako eta etorkizuneko datu-analisi aurreratuko proiektuetarako” proiektua, eta haren ondotik sortu da ikerkuntzako lantalde eta/edo zentro desberdinetan dauden Datu-Baseen Federazio bat, eta funtzionalitate hori erabilgarria da jada 2018ko ekainean. Oro har, Integrazio Ardatzean aurreikusitako ekintzen % 89ko aurrerapena kausitzen da.

2019/05/23 Osasun sailburuordea

Pertsonen 3. ardatzean, 2017ko ekainean, honako hauek dira aurrerapen nagusiak: 2017ko maiatzean enpresaren eta osasun-sistemaren arteko lankidetza-proiektuei buruzko jardunaldi bat egin da 2017ko maiatzean (Multidisciplinarity lab: Ing. Biomedikoa+ LEINN Elkarlanean) Mondragon Unibertsitateko ikasleentzat; saiakuntza klinikoen ikerketa laguntzeko plataforma bat finkatu da, eta Euskal Biobankoaren eta pazienteen elkarteen arteko topaketa-plan bat hasi da.

2017/07/18 Osasun sailburuordea

Ikerketa klinikoetarako finantzazio pribatua lortzea erraztera bideratutako ekintzen artean, orain arte eskuragarri ez zeuden ikerketa-tipologietarako kontratu-eredu berriak garatu dira, baita egokitasun-txosten bat eta saiakuntza klinikoen kargen aitorpen-txostena ere.

2018/01/31 Osasun sailburuordea

2017-07-12. Osakidetzak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta BIOEF-ek hitzarmena sinatu dute, Bioaraba Osasun Ikerketa Institutua sortzeko, Araba Erakunde Sanitario Integratuaren (ESI) inguruan egindako ikerketa publiko guztia barne hartzen duena, UPV/EHUrekin lankidetzan; era berean, beste erakunde batzuekin eta ingurune zientifiko-teknikoekin eta enpresarialekin ere sortu dira lankidetzak. Bioarabarekin, Biodonostiak eta Biocrucesek osatzen duten Euskadiko Osasun Ikerketa Institutuen sarea finkatzen da.

Berria
2017.eko uztailak 12
Osakidetzak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta BIOEF-ek hitzarmena sinatu dute, Bioaraba Osasun Ikerketa Institutua sortzeko
2018/01/25 Osasun sailburuordea

17-12-13. Artezkaritza Kontseiluak Tecnalia Bioaraban sartzea onartzen du.

2018/01/31 Osasun sailburuordea

BBK Fundazioa bazkide gisa batzen zaio Biocruces Osasun Ikerketa Institutuari eta bertako Batzar Nagusiko kide izango da.

Berria
2017.eko abenduak 14
Biocrucesek eta BBK-k hitzarmen bat sinatu dute, azken hori Ikerketa Sanitarioko Institutuaren Batzar Nagusian parte hartzeko
2018/01/31 Osasun sailburuordea

48/2018 Dekretuak, apirilaren 10ekoak, Barakaldoko (Bizkaia) Biocruces Osasun Ikerketako Institutua elkartea onura publikokoa dela aitortzen du.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Ikerkuntzarekin zerikusia duten gaietan herritarren inplikazioari dagokionez, Biobankuaren webgunean argitaratu da zerbitzu-gutun bat lagin biologikoen emaileentzat, eta bertan azaltzen dira Biobankuak eskaintzen dituen zerbitzuak, eta baita hark ikerkuntza ahalbidetzeko beretzen dituen konpromisoak ere eta norbanakoek dituzten erantzukizunak Biobankuarekiko harremanetan.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

2018ko apirilaren 19an, Biocruces Osasun Ikerketako Institutua Biocruces Bizkaia bihurtu da, bere jarduera-eremua Bizkaiko lurralde historiko osora hedatuz, eta bere egitura eta kapitala sendotuz Bilbo Basurtu ESI eta Barrualde Galdakao ESIetako ikerkuntza-lantalde berriekin.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

2018ko ekainaren 6an Urkullu Lehendakariak inauguratu zuen Biocruces Bizkaiaren eraikin berria, oro har (ekipamendua eta guzti) 20 milioi euroko inbertsioa beretu duena; 6.000 m2 baino gehiago ditu eta 60 bat ikerketa-lantalde har ditzake, haien arteko eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste eragile batzuekiko sinergiak erraztuz eta lankidetza ahalbidetuz.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

2018ko maiatzaren 23an Bioarabako Zuzendaritza Batzordeak berretsi zuen Marian García Fidalgoren izendapena bere Zuzendaritza Zientifikorako, eta erabaki zuen Institutuari berariazko nortasun juridikoa ematea, Biodonostia eta Biocrucesen moduan. Ekimen horien ondoren, osasun-ikerkuntzako zentroen mapa osatzen dute Osasun Ikerkuntzako hiru Institutuek (ikerkuntza mediko traslazionalari dagokionez) eta Kronikgunek (osasun-zerbitzuen alorrean).

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Biocruces Bizkaia institutuaren ikertzaileek aurrera egin dute arrazoi genetikoko minbiziaren garapenaren ezagutzan

Berria
2018.eko ekainak 22
Biocruces Bizkaia institutuaren ikertzaileek aurrera egin dute arrazoi genetikoko minbiziaren garapenaren ezagutzan
2018/12/27 Osasun sailburuordea

21-08-2018. Osakidetza nazioarteko proiektu baten ko-liderra izango da, gibel koipetsu ez-alkoholikoaren gaixotasunaren garapenean obesitateak duen eragina ikertzeko

Berria
2018.eko abuztuak 21
Osakidetza nazioarteko proiektu baten ko-liderra izango da, gibel koipetsu ez-alkoholikoaren gaixotasunaren garapenean obesitateak duen eragina ikertzeko
2018/12/27 Osasun sailburuordea

Euskal Biobankoak hortz-mamitik abiatuta zelula ama helduak eskuratzeko estrategia berri bat jarri du martxan. Ekintza horrek biozientzietako eta osasun-arloko RIS3 Pilotatze Taldearen mendeko EERR Lantaldearen babesa jaso du.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

2018ko azaroaren 30ean, Osasun Sailak, Osakidetzak eta BIOEF fundazioak Bioaraba Osasun Ikerketa Institutua Elkartea eratu zuten. 2019ko maiatzean, EHUk bat egin zuen Bioaraba Ikerketa Sanitarioko Institutuarekin. (2019/05/23).

2019/05/31 Osasun sailburuordea

Paziente kronikoaren esperientziaren ebaluazio-instrumentu gisa, IEXPAC tresna diseinatzeko eta garatzeko fasean daude.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

2019ko urtarrilaren 31n, Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri du Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuaren Elkartean sartzeko eta erakunde horretako zientzia- eta kudeaketa-programako proiektu jakinak diruz babesteko asmoa duela.

Berria
2019.eko urtarrilak 31
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bat egin dute Silver Economy eta zahartze aktibo eta osasungarria sustatzeko
2019/02/12 Osasun sailburuordea

Herritarren osasuna hobetzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen sozioekonomikoari laguntzeko xedea daukan Ikerketarako eta Berrikuntzarako Euskal Estrategiaren tarteko ebaluazio-txostena aurkeztu da Legebiltzarrean.(2019-03-29)

Berria
2019.eko martxoak 20
Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako Estrategiaren erdira iritsi gara eta ugariak izan dira ezarritako ekintzak
2019/04/03 Osasun sailburuordea

RIS3 biozientziak-osasuna hedatuta eta Medikuntza pertsonalizatuko arloaren garapenean, Big Data azpitaldearen koordinazioa eratu da (Osakidetzaren eta BIOEFen esku dago). Horren helburua da historia klinikorako sarbidea kudeatzeko eredu bat garatzea, ikerketa helburuetarako, big-data motako proiektuetan ardaztuta. (2019/05/22)

2019/05/31 Osasun sailburuordea

2019ko urtarrilean, TB-MED proiektua jarri da abian (An open innovation testing bed for the development of high-risk medical devices). Hauek hartzen dute parte: Osasun Sailak (Teknologia Sanitarioen Ebaluazio-zerbitzua), Osakidetzak, BIOEFek eta Bioaraba, Biocruces Bizkaia eta Biodonostia ikerketa sanitarioko institutuek, eta EAEko enpresek eta teknologia-zentroek. Berrikuntza irekiko probako plataforma bat (Open Innovation Test Bed, OITB) sortzea du xede. Arrisku handiko produktu sanitarioen garapenean espezializatuta egongo da, produktu sanitarioen garapena bizkortu eta merkaturatzeko behar duten denbora laburtzeko helburuarekin. Safe-N-Medtech proiektua Europako Batzordearen OITB egitasmoaren barnean dago eta 19 milioi euroko aurrekontua du.  (2019/05/22).

Berria
2019.eko maiatzak 20
Osasun Sailak osasun eremuan nanoteknologiaren erabilera sustatzeko proiektua abiaraztea koordinatu du
2019/05/31 Osasun sailburuordea

2019ko urtarrilean, 2020ko Osasun-ikerketako eta -berrikuntzako estrategiaren ezarpenari lotuta, lantalde bat eratu da, EAEko sistema sanitario publikoko profesionalez osatua, lehia-adimeneko eta zaintza teknologikoko sare-sistema bat sortzea duena xede. Horrek aukera emango lioke EAEko sistema sanitario publikoari joerak ezagutu, eta erronka nahiz abagune berrien aurrean gertu egoteko. (2019/05/22).

2019/05/31 Osasun sailburuordea

Biocruces Bizkaiak, guztira, osasunaren hobekuntzarekin zerikusia duten 332 ikerketa-proiektutan eta 290 saiakuntza klinikotan parte hartzen du. Era berean, 2019ko ekainaren 11n, mundu zabaleko 30 ikertzaile elkartu dira BioCruces Bizkaian, lupus eritematoso sistemikoari buruzko ikerketa-proiektuak eta horien emaitzak aztertzeko. Ikertzaile horiek SLICC (Systemic Lupus International Collaborating Clinics) taldeko kideak dira (2019/06/11)

Berria
2019.eko ekainak 10
Biocruces Bizkaiak, guztira, osasunaren hobekuntzarekin zerikusia duten 332 ikerketa-proiektutan eta 290 saiakuntza klinikotan parte hartzen du
Berria
2019.eko ekainak 11
Mundu zabaleko 30 ikertzaile elkartu dira BioCruces Bizkaian, lupus eritematoso sistemikoari buruzko ikerketa-proiektuak eta horien emaitzak aztertzeko
2019/06/21 Osasun sailburuordea